Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, hala ere, azpimarratu du merkataritza harremanak dibertsifikatu egin behar direla, eta arreta jarri munduko merkataritzaren gainerako % 83ak eskaintzen dituen "aukera handietan".
Muga-zerga orokorra indarrean sartu eta ordu gutxira izango da batzarra, eta Europar Batasunari % 20ko zerga gehigarria ezarri baino ordu batzuk lehenago.
Zerga gehigarriak, EBren kasuan % 20koa, asteazkenean iritsiko dira. Burtsetan segituan nabaritu da eragina, eta beherakada nabarmenak izan dira mundu osoan.
Maros Sefcovic Europako Merkataritza komisarioa Howard Lutnick AEBko homologoarekin bildu da. "EB negoziazioekin konprometituta dago, baina gure interesak defendatzeko ere prest dago", azaldu du Sefcovicek batzarraren ostean.
"Negoziazioetarako behar den denbora" hartuko dutela azpimarratu du Maros Sefcovic komisarioak, baina ohartarazi du bidezko akordio bat lortzen ez bada Europar Batasuna ez dela "besoak gurutzatuta" geratuko.
Europako Batzordeko presidenteak ez du zehaztu zer nolako neurriak hartuko dituen Trumpen muga-zergen aurrean, eta negoziaziorako deia egin du beste behin. Hori bai, ohartarazi duenez, Batzordea "erantzuteko gertu dago".
Presidenteak "askapenaren eguna" aldarrikatu du, % 10eko muga-zerga orokorra iragarrita. Gainera, EBren kasuan muga-zergak % 20koak izango dira eta Txinakoak % 54koak.
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak berretsi du muga-zerga berri horiek "berehala" sartuko direla indarrean, eta pazientzia eskatu die estatubatuarrei, prezioen balizko igoeraren aurrean. "Funtzionatuko du", ziurtatu du.
Erresuma Batura bidaiatzeko baimena internet bidez eskuratu beharko da eta 10 libra (12 euro inguru) ordaindu beharko dira. Bertako gobernuaren webgunean eta UK ETA aplikazioaren bidez egin daiteke.
Europako Batzordearen presidenteak azpimarratu du "irtenbide negoziatua" lortzea dela helburua, baina gogorarazi du konfrontazioa ez duela Europak hasi, eta adierazi erantzuteko "karta" asko dituela eskuetan.
Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
Boluntarioen Koalizioak Errusiari zigorrak mantentzea adostu du, baita Ukrainan misio militar franko-britainiar bat martxan jartzea ere, "bakeari eusteko" eta azpiegitura gakoak babesteko 20.000 soldadu bidalita. Helburu bakarra Errusia Ukrainaren aurkako eraso berriak egitetik aldentzea da.
Hadja Lahbib Krisien Kudeaketarako eta Prestakuntzarako Europako komisarioak biziraupen kit batean ezinbestekotzat jotzen dituen objektuak partekatu ditu bideo batean, besteak beste, pospoloak, linterna bat edo latako janaria.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, besteak beste, balizko gerra edo klima larrialdi bati aurre egiteko, EBk prestatu duen estrategia izan du hizpide. Bere hitzetan, "Europa bere osotasunean hartu behar da kontuan" gaia ulertzeko.
Espainiako gobernuburuak berretsi du Defentsarako gastua BPGaren % 2ra igoko duela, eta hori egiteko modua "datozen asteetan" zehaztuko duela. Gainera, nabarmendu du "uda baino lehen" Espainiako defentsa eta segurtasun industria bultzatzeko egitasmoa prest izango duela.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, besteak beste, balizko gerra edo klima larrialdi bati aurre egiteko, EBk prestatu duen estrategia izan du hizpide. Bere hitzetan, "Europa bere osotasunean hartu behar da" gaia ulertzeko.
Ursula von der Leyen EBren presidenteak gaur aurkeztuko duen 'Batasunaren Prestaketa Estrategia' izeneko dokumentuaren ildo nagusiak aurreratu ditu 'El Pais' hedabideak. 72 orduan "laguntzarik gabe" egoteko hornigaiak prestatzeko eskatuko zaie herritarrei. Tartean, sendagiak eta elikagaiak.
Pernando Barrena koalizio subiranistaren europarlamentariak nabarmendu duenez, Europako Batzordearen 'ReArm Europe' plana ez da irtenbidea. Are gehiago, "epe labur eta ertainean arazo larriak eragingo dizkigu gure bizi kalitatean eta zerbitzu publikoetan".
Europar Kontseiluak (27 estatuen buru guztien batzarra) eta Europako Parlamentuak akordioa lortu dute gidabaimenaren gaineko arauak berritzeko. Horren arabera, kamioilari izan nahi dutenek 17 urterekin atera ahal izango dute baimena, eta gidatzen hasi, lehen urtean, heldu batek lagunduta.
Horrela, Europako Batzordeak lehenengo neurrien aplikazioa apirilaren erdialdera arte atzeratzea erabaki du. Bestalde, EBZk ohartarazi du muga-zergek eta horien aurkako errepresaliek hazkundea murriztu eta inflazioa igo dezaketela.
Karbono emisioak gutxitu asmoz, egur-tximinia eta -berogailuei eragiten dien araudia aldatu nahi du, baina ekozleak kexu dira, gaur egun ez baitago proposatutako muga horiek betetzen duen gailurik merkatuan. Zer proposatzen du araudi berriak?
Europako Batzordeak egur-tximinia eta berogailuen isurtzen duten kutsadura murrizteko egin duen proposamenak alarma piztu badu ere, Chimeneas Suberriko Izaskun Furundarenak nabarmendu momentuz ez dagoela debeku ofizialik, eta zirriborro bat baino ez dagoela mahai gainean.
Ukrainako Atzerri ministro Andri Sibigak bideokonferentzia bidez hartuko du hitza. Herrialdean jazotako azken gertaerei buruz, eta Kievek dituen "premiazko" beharrizainen inguruan —tartean laguntza militarra— arituko da.
Michele Serra kazetari eta idazleak egunkari batean egindako deialdiari jarraituz, Italia osoko eta atzerriko herritarrak eta ordezkari politikoak elkartu dira EBren jatorrizko balioak aldarrikatzeko, siglarik gabeko manifestazio batean.
Starmerrek biltzeko deia egin dio Ukrainako gerraren amaierarekin konprometitutako eta AEBko presidente Donald Trumpek Etxe Zuritik piztutako zurrunbilo diplomatikoari aurre egiteko sortutako "Boluntarioen Koalizioa"ri.
Europako Batzordeak esan du "kontu handiz neurtu" duela bere erantzuna, eta bi fasetan iritsiko dela, Washingtonekin irtenbide negoziatu bat bilatzen jarraitzen duen bitartean.
Sergey Lavrov Errusiako Atzerri ministroak kritikatu duenez, Europako estatuak Ukrainan "bake indarrak zabaltzearekin tematuta daude”. "Hori ez da gerrari amaiera emateko behar dena", ohartarazi du.
Hala ere, Europako Batzordeak ezartzen du pertsona migratzaileak ez direla Europar Batasunetik kanpo izango diren zentro horietara eramango, behin betiko kanporatzeko agindua eman arte.
Elon Muskek asteburuan ohartarazi zuenez, Starlink satelite-sistema itzaliko balu Ukrainan, "gerra-fronte osoa kolapsatuko litzaioke" Kievi. Horrek eztabaida sortu du Europar Batasunean, AEBko enpresa ordezka dezakeenik ote dagoen.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren arabera, Euskadik "muskulua eta ahalmena" du ziberzaintza sektorean eta arlo horretan ekarpena egin diezaioke EAEko industriak.
Lanuzteak aireportu hauetan izango du eragina: Munich, Stuttgart, Kolonia/Bonn, Düsseldorf, Dortmund, Hannover, Bremen, Hanburgo, Berlin-Brandenburgo, Leipzig-Halle eta Frankfurt. Imanol Pradales lehendakariak geldialdia egin behar zuen Alemanian, baina azkenean Zurichetik abiatu da AEBra.
Bere agintaldiko lehen 100 egunen harira emandako hitzaldian, Europako Batzordeko presidenteak egungo defentsa eredua aldatzeko beharra defendatu du. Bestalde, asteartean aurkeztuko duten migrazio proposamen berriari buruz esan du areagotu egingo dituztela legez kanpoko migratzaileen kanporatzeak.
Berez, EBk urte horretarako jarri zuen helburua, baina horren aurretik egingo dutela nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Dena dela, ez du zehaztu datarik edo bestelako portzentajerik. Sanchezen hitzetan, "gehiago eta hobeto" inbertitu behar da defentsan.
Alemaniako Exif Recherche erakundearen arabera, Alexander Scheuermann Reichsburger ideologia duten neonaziak biltzen dituen Ring Bund taldeko kidea da. Mugimenduak Alemaniako Errepublika Federalaren zilegitasuna ukatu eta sistema autoritario batekin ordezkatu nahi du.
Horrela, Europar Batasuneko buruzagiek maileguetan 150.000 milioi euro bideratzeko tresna babestu dute, datorren hamarkadan Europa "berrarmatzeko" planaren baitan, erosketa militarretan lehentasunak finkatzeaz gain.
Donald Trump AEBko presidenteak Errusiaren balizko eraso baten aurrean Europa ez defendatzeko egindako mehatxuek defentsaren eztabaida berpiztu dute. Azterketa batek zifrak jarri dizkie Europako herrialdeei beren burua defendatzea ekarriko liekeenari. Hau da esaten dutena.
Europak bat egin du, ez soilik Ukraina babesteko, baita bere burua babesteko ere. Donald Trumpen politikek munduko orekan eragindako egoerari Europak eman nahi dion erantzunaren irudia da Bruselan egiten ari diren goi-bilera.