Espainiako gobernua
Banco Sabadell erosteko eskaintza publikoa onartzeko Espainiako Gobernuaren baldintzaren aurkako helegitea aurkeztu du BBVAk Auzitegi Gorenean
Bankuak uztailaren 15ean aurkeztu zuen errekurtsoa, Espainiako Gobernuak baldintza iragarri eta hiru astera. Zehazki, hiru urteetan bi erakundeek identitate juridikoa eta ondarea bereizita mantentzera behartzen ditu Sanchezen gobernuak.
Espainian kiskaltzen ari diren suteen ondorioz milaka lagun etxetik aterarazi dituzte
Azken orduetan 7.000 lagun baino gehiagok gaua etxetik kanpo pasa dute. Leon eta Ourense probintziek 19 zauritu zenbatu dituzte. Gutxienez zazpi pertsona zauritu dira Leongo eta Zamorako suteen ondorioz; horietatik lau egoera kritikoan daude, eta beste hiru larri.
EAEk 2.355 biztanle irabazi ditu bigarren hiruhilekoan, atzerritarren etorrerari esker
Jatorriari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren atzerritar gehienak Kolonbian (1.400), Marokon (830) eta Venezuelan (760) jaiotakoak dira.
Trumpen muga-zerga berriak indarrean sartuta, hauspotu egin da gerra komertziala
Gaurtik, oro har, % 15eko muga-zergak ezarriko dira Estatu Batuen merkataritza-bazkide gehienen produktuen gainean, tartean, Europar Batasunekoen gainean.
Santos Cerdanek errugabea dela adierazi du: "Ez dut UCOk esan duen ezer egin"
'La Vanguardia' hedabideak egindako elkarrizketa batean, PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esan du bera ez dela Koldo edo Jose Luis Abalosekin izandako elkarrizketetan egon, eta gaineratu du hura ez omen dela bere ahotsa.
PPk onartu du Madrilgo Biltzarraren presidenteorde Ana Millan ez dela Politika Zientzietan lizentziaduna
Noelia Nuñez popularrak, Jose Maria Angel Valentziako sozialistak eta Ignacio Higuero Extremadurako kontseilariak dimisioa eman dute azken asteetan, euren ikasketei buruzko informazio ofiziala faltsua omen da eta.
Iazko datuekin alderatuta, 3.074 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin uztailean, eta 78.743 kontratu sinatu dira
Ekainean baino 1.600 langabe gehiago daude, 104.991 guztira. Nafarroan duela urtebete baino 801 langabe gutxiago zenbatu dira, eta Espainiako Estatuan, oro har, 1.357 langabe gutxiago daude, eta 21.865.503 kotizatzailera iritsi dira. Kotizatzaile-kopuruaren gaineko datua maximo historikoa da.
Albiste izango dira: Andre Maria Zuriaren jaiak, abisu horia beroagatik eta enpleguari buruzko datuak
Cerdanen koinatu batek igeltsero gisa lan egin zuen Servinabar enpresan, eta 61.000 euro baino gehiago kobratu zituen
Antonio Muñoz Canok, zehazki, 3.363,36 euro jaso zituen 2019an, 16.255 euro 2020an, 21.233 euro 2021ean eta 20.818 euro 2022an. Igeltseroak bi alditan lan egin zuen eraikuntza konpainian, eta 61.669 euro jaso zituen guztira.

Berdintasun Ministerioak baieztatu du Zizur Nagusiko hilketa genero indarkeria kasu bat dela
Aldez aurretik ez zegoen indarkeriagatiko salaketarik ustezko erasotzailearen aurka. Espainiako Estatuan indarkeria matxistak aurten hildako emakumeak 23 dira dagoeneko, eta, guztira, 1.317 dira biktimak zenbatzen hasi zirenetik, 2003tik.
Talgok gora egin du burtsan, Espainiako Gobernuak konpainia erosteko operazioan SEPI sartu egingo dela baieztatu berritan
Talgoren akzioek % 3 inguru egin dute gora gaur goizean, baina igoera % 2,83raino apaldu da gero, eta akzioaren prezioa 3,09 € da.
SEPI Talgo erosteko operazioan sartuko da, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman dio eta
75 milioi euroko aportazioa eginda sartuko da operazioan Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea (SEPI). Sanchez eta Pradales Madrilen bildu eta bi astera askatu da Talgoren finantziazioaren korapiloa.
Gizarte-langile bat hil dute Pontevedran, adineko bikote bat artatzen ari zela
Lehen ikerketen arabera, adineko senar-emazte batzuen etxebizitzan zegoela, gizonak erreminta batekin kolpatu eta hil egin zuen.
Espainiako Gobernuak onartu du jaiotzagatiko baimena 17 astera luzatzea eta bi asteko guraso-baimena ordaintzea
PSOEk eta Sumarrek lortutako akordioaren ostean, astearte honetako Ministroen Kontseiluan onartu dute neurria. Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak adierazi du "albiste ezin hobea" dela.
Sanchezek 2026rako aurrekontuak aurkeztuko ditu, eta, Kongresuak onartu zein ez, legegintzaldia agortu egingo du
Espainiako Gobernuko presidenteak 2026rako aurrekontuak aurkezteko asmoa du, eta talde guztiekin hitz egiteko prest agertu da.
Jaiotzagatiko baimena 17 astera luzatzea eta zaintzagatikoaren zati bat ordaindua izatea adostu dute Sumarrek eta PSOEk
Biharko Ministroen Kontseiluan onartu nahiko luke Sumarrek dekretu berria. Neurri berriak ezarrita, besteak beste, kontziliaziorako Europako zuzentaraua ez betetzeagatik EBk Espainiari isuna jartzea saihestu nahi da.
PSNk "nazkagarritzat" jo du 'Koldo auziaren' baitan ustez agintariak espiatu izana
Gainera, Esther Iso PSN-PSOEko Antolakuntza idazkariak salatu du Nafarroako eta Estatuko eskuindar alderdiek audioak politikoki erabiltzen dituztela: "Nahikoa da audio batzuk erabiltzeaz, irudia zikintzeko eta gobernua zapuzteko helburu bakarrarekin".
Begoña Gomezek Air Europako erreskatearekin zerikusirik ez duela esan zuen Aldamak Koldo Garciari bidalitako audio batean
"Ezer ez da egia", esan zuen audio horretan. Horrek, bertan behera utziko lituzke UCOren ondorioak. Ez zen Auzitegi Gorenera bidalitako azken txostenean erantsi, Publicok jakinarazi duenez. Enpresaburuak onartzen du presioak egon zirela Jose Luis Abalos, Nadia Calviño eta Maria Jesus Monterorentzat.
Juana Rivasek bere seme txikia aitari entregatu dio
Adingabeak osteagatik ikertuko dute Juana Rivas, baina ostiralean semea aitarekin utziko duela espero da
Espainiako Gobernuko hainbat ministro eta Andaluziako presidentea kezkatuta agertu dira mutikoaren egoera psikologikoarekin. Bestalde, Rivasen seme zaharrenak kereila aurkeztu du aitaren aurka, anaia gaztearen borondatea hertsatzeko delitua egin dutelakoan.