Liga Santander 2020-2021

1 / 30 Hurrengoa
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 33. jardunaldiko golak eta laburpenak

2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 33. jardunaldiko golak eta laburpenak

Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
Osasuna Europara begira jarri da, Sevillari irabazita (1-0)

Osasuna Europara begira jarri da, Sevillari irabazita (1-0)

Ruben Garciaren gol ikusgarri batek hirugarren garaipena jarraian eman dio talde gorritxoari eta Europako postuen lehian jarri da bete-betean 44 punturekin. Vicente Morenoren taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatu du 60 minutuz, Lukebakiok txartel gorria ikusi ostean.
Zer iruditzen zaie realzaleei Imanolek denboraldi amaieran entrenatzaile kargua uztea?

Zer iruditzen zaie realzaleei Imanolek denboraldi amaieran entrenatzaile kargua uztea?

Imanol Alguacilek ez du Reala zuzentzen jarraituko. Entrenatzaile kargua utziko du denboraldi amaieran. EITB Mediak realzaleen iritzia jakin nahi izan du.

Imanol Alguacil, agur Realaren entrenatzaile onenetako bati

Imanol Alguacil, agur Realaren entrenatzaile onenetako bati

Imanol Alguacilek Realeko entrenatzaile izateari utziko dio denboraldi amaieran. 2018an lehen taldea zuzentzeko ardura hartu zuenetik bost denboraldiz jarraian sailkatu du Reala Europara eta 2020ko Errege Kopa irabazi zuen.

Sancetek lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean

Sancetek lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean

Oihan Sancet Athleticen jokalariak min hartuta utzi zuen San Mameseko berdegunea Las Palmasen aurka jokatutako apirilaren 23ko partidan. Hala, bada, zalantza da Manchester Uniteden aurkako kanporaketa jokatuko duen.
Imanol Alguacilek Realaren entrenatzaile izateari utziko dio denboraldia amaitutakoan

Imanol Alguacilek Realaren entrenatzaile izateari utziko dio denboraldia amaitutakoan

Orioko teknikariak talde txuri-urdina zuzentzen ez jarraitzeko erabakiaren berri eman dio klubari, eta kargua utziko du 2024-2025 denboraldia amaitutakoan.
Valverdek Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopako tituluagatik

Valverdek Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopako tituluagatik

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopa irabazteagatik. Talde zuri-gorriak Las Palmasen aurka garaipena bereganatu ostean, Bilboko saskibaloi taldea zoriontzeaz gogoratu da. (adierazpenak gaztelaniaz)

Coudet: ''Partida beste maila batera eraman behar genuen''

Coudet: ''Partida beste maila batera eraman behar genuen''

Eduardo 'Chacho' Coudet Alaveseko entrenatzaileak Realaren aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du EA Sports Ligako 33. jardunaldian.

Imanol: ''Ondo atera gara, baina irabazteko zerbait gehiago egin behar da''

Imanol: ''Ondo atera gara, baina irabazteko zerbait gehiago egin behar da''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Alavesen aurka jasandako porrotaz hitz egin du (1-0), EA Sports Ligako 33. jardunaldian.

Alavesek iskin egin dio jaitsierari, Realaren aurkako derbia irabazita (1-0)

Alavesek iskin egin dio jaitsierari, Realaren aurkako derbia irabazita (1-0)

Tenagliaren golari esker, babazorroek bosgarren garaipena lortu dute etxean eta postu gorrietatik irten dira. Bestalde, Gipuzkoako taldeak atzera egin du Europako postuetan sartzeko borrokan.
Canales: ''Azken minutuetan sufritzen jakin dugu eta hiru puntuak etxera''

Canales: ''Azken minutuetan sufritzen jakin dugu eta hiru puntuak etxera''

Peio Canales Athleticeko jokalariak Las Palmasen aurka San Mamesen lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 33. jardunaldian.

Iñaki Williamsen gola nahikoa izan da Athleticek Las Palmas mendean hartzeko (1-0)

Iñaki Williamsen gola nahikoa izan da Athleticek Las Palmas mendean hartzeko (1-0)

Ez da zuri-gorrien partidarik onena izan, baina Iñaki Williamsek partida hasi eta bost minutura sartutako gola nahikoa izan dute garaipena bermatzeko.
Vicente Moreno: ''Sevillak partida bat irabazteko gai diren jokalariak ditu''

Vicente Moreno: ''Sevillak partida bat irabazteko gai diren jokalariak ditu''

"Aukera honetan pentsatzen egotea merezi duten zaleak ditugu, baina horretarako ostegunean irabazi behar dugu", adierazi du Morenok Europako lehiari buruz.

Fleche Wallonne, PAOK vs Bilbao Basket finala eta Alaves-Reala derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Fleche Wallonne, PAOK vs Bilbao Basket finala eta Alaves-Reala derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Bilbao Basketek Europa Kopako titulua izangpo du jokoan. 19:00etan saio berezia izango duzu ikusgai; partida eitb.eus-en eta ETB1en emango dugu eta, zuzenean. Geroago, 21:30ean, EA Sports Ligako derbia emango dugu, ETB1en eta eitb.eus webgunean.
Moncayolak lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean

Moncayolak lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean

Futbolari nafarrak zelaia utzi behar izan zuen joan zen igandean, Real Valladoliden aurkako partidaren (2-3) hasierako minutuetan.
Las Palmasen aurkako partida ''oso garrantzitsua'' dela nabarmendu du Valverdek

Las Palmasen aurkako partida ''oso garrantzitsua'' dela nabarmendu du Valverdek

Ernesto Valverdek prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua" da Athleticentzat asteazken honetan Las Palmasen aurka San Mamesen jokatuko duten partida, "atzetik datozen bi taldeak", Vila-real eta Betis, "oso indartsu datozelako" eta sailkapeneko laugarren postuari eutsi nahi diolako.

Imanol: ''Derbia da, haientzat oso partida garrantzitsua da, baina guretzat ere bai''

Imanol: ''Derbia da, haientzat oso partida garrantzitsua da, baina guretzat ere bai''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Alavesen aurka apirilaren 23an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du.

Coudet: ''Talde ona izango dugu aurkari, beharrizana daukagu eta 3 puntuen bila joan behar gara''

Coudet: ''Talde ona izango dugu aurkari, beharrizana daukagu eta 3 puntuen bila joan behar gara''

Eduardo Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Realaren kontra apirilaren 23an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:30ean. (adierazpenak gaztelaniaz)

2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 32. jardunaldiko golak eta laburpenak

2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 32. jardunaldiko golak eta laburpenak

Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamabigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
Beñat Prados: ''Taldeak lan handia egin du, eta pena bat izan da''

Beñat Prados: ''Taldeak lan handia egin du, eta pena bat izan da''

Beñat Pradosek esan du sentsazio gazi-gozoarekin itzuliko direla Athleticeko jokalariak Madriletik, Santiago Bernabeun eskura izan dutelako berdinketa, eta partida azken minutuan galdu dutelako.

Athleticek luzapenera arte eutsi dio Real Madrili Santiago Bernabeun (1-0)

Athleticek luzapenera arte eutsi dio Real Madrili Santiago Bernabeun (1-0)

Ernesto Valverdek goitik behera aldatu du hamaikakoa. Hala ere, talde zuri-gorriak lan handia egin du defentsan, eta Real Madrilen oldarraldiak eusteko gai izan da, Valverdek 93. minutuan sekulako gola sartu duen arte.
Sevillaren aurkako berdinketak ez du Alaves jaitsiera postuetatik atera (1-1)

Sevillaren aurkako berdinketak ez du Alaves jaitsiera postuetatik atera (1-1)

Caparrosen taldea 12. minutuan aurreratu da Pequek egindako golari esker. Banakoa Kike Garciak egin du, atsedenaldiaren atarian.
Antonio Sivera: ''Aurrean min gehiago egin genezakeen''

Antonio Sivera: ''Aurrean min gehiago egin genezakeen''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Sevillan lortutako puntuan zapore gazi-gozoa duela onartu du Alaveseko atezainak, taldeak jaitsiera postuetan amaitu duelako jardunaldia.

Turrientes: ''Gaur lortutako puntuari balioa eman behar zaio''

Turrientes: ''Gaur lortutako puntuari balioa eman behar zaio''

Beñat Turrientesen iritzian, Vila-realen aurkako partida "oso zaila" izan da, eta neurketaren azken txanpan talde txuri-urdinak "asko sufritu" du. Horrenbestez, Realak gaur bereganatu duen "puntua ontzat" ematen dutela azpimarratu du.

Realak eta Vila-realek puntuak banatu dituzte, partida ero batean (2-2)

Realak eta Vila-realek puntuak banatu dituzte, partida ero batean (2-2)

"Urpekari horiaren" eta talde txuri-urdinaren arteko norgehiagoka berdinketan amaitu da (2-2), Castelloko taldeari hiru gol baliogabetu eta gero. Neurketako golegileak Mikel Oyarzabal (2 gol) izan da Realarentzat, eta Yeremy eta Ayoze etxeko taldearentzat.
Vicente Moreno: ''Gaur garaipena behar genuen eta lortu egin dugu''

Vicente Moreno: ''Gaur garaipena behar genuen eta lortu egin dugu''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Valladoliden etxean, 2-3, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan.

Osasunak salbazioa ziurtatzeko urratsa eman du Valladoliden kontura (2-3)

Osasunak salbazioa ziurtatzeko urratsa eman du Valladoliden kontura (2-3)

Ante Budimirrek (bi) eta Ruben Garciak sartu dituzte talde gorritxoaren golak Jose Zorrilla estadioan. Osasunak ia ziurtatuta dauka mailari eustea; Valladolid, berriz, gehiago hondoratu da zuloan.
Nico Williams baja da Real Madrilen aurkako partidarako, pubalgia baten ondorioz

Nico Williams baja da Real Madrilen aurkako partidarako, pubalgia baten ondorioz

Williams anaietako gazteena lesioaren "bilakaeraren zain" geratu dela adierazi du klubak. Bere ordez, Valverdek Yuri sartu du deialdian.
Valverde: ''Ordutegiekin kexatzen garela esaten digute, baina ulertezina da''

Valverde: ''Ordutegiekin kexatzen garela esaten digute, baina ulertezina da''

Athleticeko entrenatzaileak sei egunetan hiru partida jokatzea ulertezina dela adierazi du. Izan ere, osteguneko Europa Ligako duelua jokatu ondoren, igande honetan Real Madrilen aurka jokatu beharko dute Santiago Bernabeun, eta asteazkenean Las Palmasen aurka.

Vicente Moreno: ''Mailari eusteko helburua eskura dugu orain''

Vicente Moreno: ''Mailari eusteko helburua eskura dugu orain''

Osasunak Valladoliden aurka jokatuko du igande honetan, etxetik kanpo. Vicente Moreno entrenatzaileak agerraldia egin du, partida horren atarikoan.

Imanol: ''Marcelinok talde lehiakorrak egiten ditu beti''

Imanol: ''Marcelinok talde lehiakorrak egiten ditu beti''

Realak Vila-Reali egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan.

Coudet: ''Salbazioa gure esku dago''

Coudet: ''Salbazioa gure esku dago''

Alaveseko entrenatzailearen mezua argia izan da igande honetan Sevillan jokatu beharreko partida erabakigarriaren atarian: "Salbazioa gure esku dago". Era berean, teknikariak lauko lerroarekin jokatuko duela adierazi du.

Brais Mendez: ''Gure baitan dago berriz klubean historia egitea''

Brais Mendez: ''Gure baitan dago berriz klubean historia egitea''

Brais Mendez Realeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du Zubietan. Lesioaren ostean nola dagoen azaltzeaz gain, taldean denboraldi amaiera nola bizi duen zehaztu du.

Sivera, Sevillaren aurkako partidaz: ''Hiru puntuak ateratzea izan behar dugu buruan''

Sivera, Sevillaren aurkako partidaz: ''Hiru puntuak ateratzea izan behar dugu buruan''

Antonio Sivera Alaveseko atezainak prentsaurrekoan hitz egin du asteburu honetan Sevillaren aurka jokatuko duen neurketaz. "Partida zaila" izango dela adierazi du.

Abqarrek haustura du iskiotibialetan, eta 4-6 astez ezingo du jokatu

Abqarrek haustura du iskiotibialetan, eta 4-6 astez ezingo du jokatu

Alavesen erdiko atzelaria igandean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Real Madrilen aurkako partidan. Denboraldi ofizialean, Gasteizko taldeari Ligako zazpi partida gelditzen zaizkio; txapelketa maiatzaren 25ean amaituko da.
Realak lortuko al du Europarako txartela?

Realak lortuko al du Europarako txartela?

EA Sports Liga bukatzeko 7 jardunaldi falta dira; txuri-urdinak sailkapeneko 9. postuan daude 41 punturekin. Celta eta Mallorca daude 7. eta 8. postuetan hurrenez hurren. Hori ela eta, realzaleei galdetu diegu Realak lortuko ote duen Europarako txartela.

2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 31. jardunaldiko golak eta laburpenak

2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 31. jardunaldiko golak eta laburpenak

Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamaikagarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
Galarreta: ''Bagenekien gure aukerak izango genituela''

Galarreta: ''Bagenekien gure aukerak izango genituela''

Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko jokalariak Rayo Vallecanoren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 31. jardunaldian.

Athleticek Rayoren penaltia irauli egin du eta laugarren postuan sendo dabil (3-1)

Athleticek Rayoren penaltia irauli egin du eta laugarren postuan sendo dabil (3-1)

Hiru partidatan husna berdindu ondoren, Sanceten bi golek eta Nicoren gol batek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta Txapeldunen Ligako laugarren postua sendotu dute.
Alavesek dena emanagatik, Real Madrilek erdietsi du garaipena (0-1)

Alavesek dena emanagatik, Real Madrilek erdietsi du garaipena (0-1)

Partidan denetarik gertatu da, eta epaileak bi jokalari kanporatu ditu txartel gorria aterata: Mbappe, lehen zatian, eta Manu Sanchez, bigarrenean.
1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen