Eskola kirola haurrentzat eremu seguruagoa nola egin ari dira profesional eta erakundeak. Zer hobetu behar den aztertu dute Faktoriak bildutako adituek
Arratsaldero eskolaz kanpoko jarduerak izaten dituzte haur askok: futbola, gimnasia erritmikoa, antzerkia, ingelesa... Baina, zein onura dituzte? Eta zenbat jardueratan aritzea da gomendagarria? Joxe Amiama EHUko Pedagogia eta Psikopedagogia irakasleak hainbat gako eman ditu.
Kirol arloko EBETE proiektua aurkeztu digu Markel Barojak, proiektuaren arduradunak. Kirolaren bitartez euskararen sustapenean lan egiten dute; horretarako erabiltzen dituzten ekintza desberdinei buruz hitz egin digu Markel Barojak, adibidez, 'Hitzez jolastu' izeneko dinamikari buruz.
Gipuzkoan asteburu osoko jarduerak gelditu dira bertan-behera. Bizkaian, larunbatekoak, eta itsasokoak ez diren jardueretan kontuz ibiltzeko eskatu dute. Bizkaian, halaber, igandean ere tentuz ibiltzeko eskatu dute, haizeagatik ezarritako abisua dela-eta.
Gainera, Aldundiak errepideko joan-etorriak saihesteko eta hondartzetatik eta mareen eta olatuen kalteak jasan ditzaketen lekuetatik urruntzeko aholkatu du.
Ume bakoitzak egokitzapen aldi bat behar du, baina modu orokortuan egiten da prozesua. Gurasoentzat, bestalde, zailena da umeen beharrak eta lana bateragarri egitea.
Viniciusen aurkako irainak, Basauriko partida batean epailearen aurka egindakoak… oraindik ere entzuten dira horrelako kasuak kirol-ikuskizunetan. Gure gizartearen isla ote dira? Juan Aldaz Arregi soziologoarekin aztertu dugu gaia.
Kirol ohiturei buruzko inkesta egin du Eusko Jaurlaritzak, eta gaur jakinarazi ditu emaitzak. Horien arabera, sexuen arteko ezberdintasunak oso agerikoak dira kirolean, maiztasunari zein modalitateari eta kirola egiteko moduari dagokienez.
Lege Proiektua 2021eko uztailean onartu zuen Gobernu Kontseiluak, baina orain, adostasun maila altuagoa izango du. Egungo legea, 1998koa dena, ordezkatuko du, eta marko juridiko berria emango die jarduera fisikoari eta kirolari.
Araban bi hitzordu zeuden aurreikusita, Ogueta pilotalekuan pilota txapelketa bat, mantendu egingo dena, eta bertan behera geldituko den eta Agurainen egitekoa zen txirrindularitza proba bat. Gipuzkoan, mantendu egingo dira jarduerak, dauden gutxiak egunaren lehen orduetan izango direlako.
Hego Euskal Herria alerta laranja izango da ostiralean eta larunbatean, elurrgatik. Igandeko ekitaldiei eutsi egin diete, eguraldiak hobera egingo duelako.
Hezkuntza eragileak hausnarketa prozesuetan murgilduta daude Hezkuntza Legearen aurreneko zirriborroa ezagutu zenetik. Hamar egun dauzkatela testuari ekarpenak egiteko. Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak ez du momentuz balorazio publikorik egin.
Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak onartu du desadostasunak egon direla Jaurlaritza eta Aldundien artean azken olatu honetan egin den eskola kirolaren kudeaketarik. Hala ere adostasun batera iristeko gai izan direla azpimarratu nahi izan du.
Kirol arlorako iritzi taldea da EKAIT elkartea. Eskola kirolean izena emandako haur kopuruak behera egin duela ikusita, kirolak umeengan dituen onuren inguruan hitz egin dugu Iñaki Ugarteburu EKAITeko presidentearekin.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jakitera eman duenez, une honetan 38 gela daude itxita EAEn. Eskola kirolaren itzuleraren inguruan galdetuta, albiste ona dela adierazi du.
Lehiaketen debekua hilaren 28an amaitzen da, baina neurriekin zer gertatuko den jakiteke, oraindik ez dago argi asteburuan txapelketarik egongo den. Aldundiek esan dute LABIren esanak jarraituko dituztela.
Harkaitz Millan Gipuzkoako Kirol diputatuak bat egin du federazioen eskaerarekin eta asteon bertan partidekin hasteko galdegin du. Arabako Aldundiak urtarrilaren 28tik aurrera egitea eskatuko dio Jaurlaritzari.
Eusko Jaurlaritzak eskola kirola bertan behera uztearen erabakiaren aurka agertu dira 17 kirol federazio. Manu Diaz Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentearen iritzia bildu dugu 'Egun on Euskadi'n.
Hala ere, Hego Euskal Herriko haur gehienentzat astelehenean amaituko dira Gabonetako oporrak. Aurrez aurreko eskolak izango dituzte, baina osasun neurriak zorroztuta.
Intzidentzia altuko egoeran ez da taldeen arteko lehiaketarik egingo, entrenamenduak bakarrik egongo dira. Erabakia, ordea, ez dagokio Hezkuntza Sailari, Foru Aldundiei baizik. Eta beraz, diputazioek izango dute azken hitza.
Berrikuntzei dagokienez, eskolaz kanpoko ekintzak eta eskola kirola berreskuratuko dira hasieratik bertatik. Gainera, jada ez da beharrezkoa ikastetxeen atarian tenperatura hartzea.
Eskola-kirola eta eskolaz kanpoko ekintzak itzuliko dira ikasturte berrian. Horrez gainera, egonaldiak egiteko aukera ere izango da aurten. Haurrek eta gurasoek pozarren hartu dute berria.
Kirola funtsezkoa da, idatzian jaso dutenez, aisialdian eta eremu ez-formaletan euskara sustatzeko. Euskarazko harremanak bultzatu nahi ditu jokalari, entrenatzaile eta epaileen artean.
Kirol gehiago egiten dute herritarrek, batez ere aire librean eta bakarrik edo familian; behera egin dute instalakuntza itxietan eta modu antolatuan egiten diren jarduerek, kalte ekonomikoak ekarriz.
2020-2021 denboraldiko SmartBank Ligako 41. jardunaldiari dagokion Castello – Rayo Vallecano partidako laburpena eta golak. Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.
Gauerdian sartu da indarrean dekretua. Urtarrilaren 13an ezarritako mugikortasun mugak altxatu dira, baita eremu gorrian dauden udalerrietan ere. Neurriak Aste Santuaren aurretik berrikusiko dira.
Ondoko herrira joatea baimenduta egongo da aire librean kirola egiteko. Horrez gain, gorrian ez dagoen beste udalerri batera mugitu ahalko da eskola kiroleko entrenamenduetara joateko.
Gobernuko zerbitzu juridikoek astelehenera arteko epea dute autoaren aurkako helegitea aurkezteko. Bestalde, "Bultza Kirola Euskadi" elkarteak dio LABIri itxarongo diola epaitegira jo aurretik.
Bultza Kirola plataformako Uxue Reguerok euren eskakizunak plazaratzeko aukera izango dutela nabarmendu du. Izan ere, kirola egitea guztiontzat ezinbestekoa dela tinko defendatzen dute.