Hauek dira lasterketako hiru etapak: Zumarraga-Agurain, maiatzaren 16an, ostiralez, Ugao-Igorre, hilaren 17an, larunbatez, eta Donostia-Donostia, hilaren 18an, igandez. Euskal Herriko Itzuliaren laugarren ekitaldiaren aurkezpen ofiziala asteazkenean egin dute.
Suhiltzaileak lokalean sartu dira eta kearen iturria aurkitu dute sukaldean. Kea bai, baina ez da surik izan. Egurrezko egitura duen eraikina izanik, badaezpada etxetik atera dituzte bizilagunak. baina etxera itzuli ahal izan dira dagoeneko.
EITB Mediak Julen Agirrezabala elkarrizketatu du, Lezaman. Athleticen atezainak taldeak orain arte egindako lanaz hitz egin du, berak zer sasoi duen kontatu digu, eta zuri-gorriek denboraldi amaierara arte dituzten helburuez mintzatu da.
"Mihiluze"n lehen saioa zuten arren, finalera iritsi eta 35.100 euroko zakua eraman dute Ekhi errenteriarrak eta Unax oiartzuarrak. Udaberrian ospatzen diren jaiak zeintzuk diren asmatu dute. Urrezko galderan, guztietan zaharrenak diren biak zeintzuk diren asmatu dute. Zorionak!
Istripua izan duen ibilgailua erregaia galtzen ari da. Olioa garraiatzen zuen, beraz, errepidean isuritako likidoa dago eta arriskutsua izan daiteke. AP-8ko ezkerreko erreia itxita dago Bilborako noranzkoan, istripuaren ondorioz.
Istripua izan duen kamioiak olioa zeraman atoian, eta galtzadara isuri da, baita tankean zuen erregaia ere, iturriek zehaztu dutenez. Istripua izan duen kamioian bi pertsona zihoazen, baina ez dute zehaztu zauritu diren ala ez.
Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.
Adingabeari sexu-abusuak egitea egotzi diote 19 urteko gazteari. Adingabea tutoretzapeko adingabeen egoitza-zentro batetik ihes eginda zegoen, eta, ustez, Errenteriako etxebizitza bateko gela batean bizi izan zen lau egunetan egin zizkion abusuak.
Eneko Arruabarrenak Oreretan Xenpelar Kultur Denda du. 27 urte daramatza dendak zabalik, baina garaiak aldatu ahala zailtasunak ere izan ditu. Oraingo garaietara moldatzeko online denda sortu dute.
Errenteriako Jantziaren Zentroan Tutik Clown taldeko (Gari, Montxo eta Joxelontxo) Gari pailazo aurpegi-zuriaren sei jantzi daude ikusgai martxoaren 2ra arte. Horietako bi oso bereziak dira, goi-joskintzakoak, 50eko hamarkadan Pariseko Maison Vicaire etxean egindakoak.
"Faxistak kanpora" oihu artean hartu dituzte herritarrek. Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea ere bertan izan da. Segurtasun-neurri handiak jarri ditu Ertzaintzak istiluak ekiditeko.
Ehunka lagun irten dira kalera gaur arratsaldean Errenterian "Oldarraldi faxistaren aurrean, askatasuna" lelopean. Santiago Abascalen alderdiak informazio mahaiak jarriko ditu bihar Errenterian, Irunen eta Lasarten.
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gobernatzen duten Udalak lau puntuko adierazpen instituzionala jarri du bere webgunean, udala osatzen duten talde politiko guztiek sinatuta.
Gipuzkoako Auzitegiak ebatzi du eskolako jantokiak menu beganoa ez emateak ez dituela alaben oinarrizko eskubideak urratzen. Familiak ez du baztertzen epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea.
Eltxoak uxatzeko produktua sortu dute Don Bosco LHII prestakuntza publikoko Kimika saileko ikasleek, bi GKErekin elkarlanean. Egindakoa Peruko Goi Piura eremura bidaliko dute, han izan ziren uholdeengatik denge epidemia dutelako.
Fiskaltzaren testuaren arabera, auzipetuak droga hirugarrenei saltzeko edo helarazteko erabiliko zuen, eta, hala, legez kanpoko etekina lortzeko. 5.083 euroko balioa zuen atzemandako drogak.
Mikel Gogorza Midtjylland taldeko jokalaria da, eta Realaren aurka jokatuko du Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketa otsailaren 13an eta 20an, hurrenez hurren. Gogorzak 18 urte ditu, danimarkarra da jaiotzaz, errenteriarra jatorriz, eta LaLigan eta Premier Leaguen jokatzea du amets.
Bertako alkate Aizpea Otaegik gogora ekarri du Etxebizitza Ministerioak ez duela "erreferentzia prezioen indizea" zehaztu, nahiz eta ezinbestekoa izan "bost urte baino gehiago alokatu gabe egon diren etxebizitzen prezioak erabakitzeko".
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
"Grase" filmean Betty Rizzoren pertsonaiak abestu zuen "There are worse things I could do" abestia oholtzaratu du Leila Askasok. Leire Martinez oso harro agertu da errenteriarrak saioan egindako aurrerabidearekin.
Stop Kaleratzeak elkarteak 11/2020 Errege Dekretua luzatzea eskatu du. Horrek bizileku-alternatibarik ez duten kalteberatasun egoeran dauden pertsonak etxegabetzeko prozedurak etetea luzatzea ezartzen du.
Ibaien arroak maila berdera itzuli dira gaur goizean Gipuzkoan. Atzo metro koadroko 100 litrotik gorako prezipitazioak izan ziren hainbat tokitan, eta uholdeak eragin zituzten Irunen, Errenterian eta Zumaian, besteak beste.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu eta lau emakume askatu ditu gizakien trafikoaren aurkako operazio batean. Atxiloketak Gasteizen, Donostian eta Errenterian egin dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Orain, Errenteriak bidea irekiko die eremu tentsionatu gisa identifikatzeko baldintzak betetzen dituzten udalerriei. Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuaren eta Errenteriako alkatearen arabera, etxebizitzaren arazoari ikuspegi integral batetik eta erakundeen arteko lankidetzatik erantzun behar zaio.
Lanak 7 milioi euroan lizitatu dira, eta urte eta erdiko iraupena izango dute. Horrela, duela 20 urte zabortegia berreskuratzeko, ixteko eta zigilatzeko martxan jarri zen proiektuari amaiera emango zaio. Orain, itxi ondorengo ingurumen-kontroleko 30 urteko epea hasiko da.
Errenteria asteazken honetan bihurtuko da, ofizialki, tentsio handiko eremu. Izendapen hori indarrean sartu orduko hartuko diren neurriak aletu ditugu herriko alkatearekin eta Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuarekin.
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak Errenteriako Udala zoriondu du eta adierazi du espero duela Gipuzkoako udalerriak irekitako bidea Euskadiko beste herri batzuentzat ere baliagarria izatea.
Errenteriak ateak irekiko dizkio zuzeneko musikari, beste urte batez, Atlantikaldia jaialdiaren baitan. Kontzertuez gain, tailerrak, bisita gidatuak, dantza, sukaldaritza eta hitzaldiez gozatzeko aukera izango da.
Etorkizunean ere, AHTaren obrek irauten duten bitartean, mozketa gehiago izango direla aurreikusten da, eta ibilbide horretan garraioa autobusez eskainiko dute.
Uxue errenteriarra eta haren gurasoak, Carlos eta Cristina, Hibaika arraun taldeari estuki lotuta bizi dira, nor bere zereginetan. Elkarrizketa honetan eman dituzte xehetasunak.
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak aurreratu du alegaziorik ez dagoela baieztatzen bada irailean egingo duela, eta "bizkortasuna" eskatu die euskal ogasunei alokairurako "erreferentziazko prezioei" buruzko datuak helarazteko.
Errenteriako Asanblada Feministak salatu du "hainbat" eraso sexista izan direla Madalena jaietan, eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean, uztailak 25, 20:00etan Xenplar plazan.
Azkoitiak eta Donostiak lehenengoz eta beraien lehenengo hautagaitzan lortu dute aitortza. Legazpik, bigarrenez eta Irunek eta Ermuak hirugarren aldiz.
Sutea izan den etxebizitzan bertan maizter bizi den gizon batek uste du argindar sarean entxufatuta zegoen patinete elektriko bat izan litekeela sutearen jatorria. Nolanahi ere, suhiltzaileek ez dute oraingoz halakorik baieztatu.