Enrique Maya
2023/01/09 - 13:19
Cristina Ibarrola izango da UPNren Iruñeko alkategaia
Mayak udal politikaren lehen lerroa utziko du. Bi alditan izan da Nafarroako hiriburuko alkate: 2011 eta 2015 artean aurrenekoz, eta 2019 eta 2023 artean bigarrenez.
2023/01/03 - 11:17
Joseba Asiron: ''PSNk ezin du duela lau urteko hanka-sartze berdina errepikatu''
EH Bilduren alkategaiak gogor kritikatu du azken lau urteetan Enrique Mayak Iruñeko Udalean egin duen kudeaketa. Legealdia alferrik galdu dela uste du Asironek eta alderdi aurrerakoien adostasuna bilatzearen alde egin du.
2022/12/03 - 15:32
Orreaga Fundazioak Aranzadi elkartea omendu du Nafarroaren Egunaren harira
Nafarroaren alde borrokatu diren pertsona guztiak omentzeko ekitaldia egin du. Kontrako aldean, Leringo kondearen zigor-saria Enrique Maya Iruñeko alkateari eman diote San Fermin herrikoiak oztopatzen saiatzeagatik.
2022/12/02 - 10:10
Mayak ez du erabaki Iruñeko alkategai izango den: "Gabonak arteko epea jarri nuen eta mantendu egingo dut"
Enrique Maya "konbentzituta" dago hurrengo udal hauteskundeetan egungo gehiengoak errepikatzen badira Joseba Asiron (EH Bildu) izango dela Iruñeko alkatea.

2022/11/23 - 13:59
Enrique Mayak zehaztu du oraindik ez duela erabaki berriro Iruñeko alkategai izango den ala ez
Hedabideen aurrean egin duen agerraldian, UPNko politikariak adierazi du aurkeztu ala ez hausnartzen ari dela eta Gabonen aurretik erabakiko duela.

2022/11/23 - 13:53
Enrique Mayak dio oraindik bere etorkizun politikoari buruz hausnartzen ari dela
Enrique Maya Iruñeko alkate eta UPNko presidenteordeak esan du bere etorkizun politikoari buruzko "hausnarketa" garaian dagoela, eta Gabonak arteko epea jarri duela azken erabakia hartzeko.
2022/11/23 - 08:47
Enrique Maya ez da berriro Iruñeko alkategai izango
Mayak 12 urte daramatza Iruñeko Udalean, horietatik zortzi alkate gisa. "Ziklo politikoa amaitu" zaiola eta, ez errepikatzea ebatzi du UPNko politikariak.
2022/09/07 - 14:08
Mayak batasuna eskatu du Curia kaleko istiluak berriro gerta ez daitezen
Iruñeko alkateak nabarmendu duenez, istiluengatik hamar pertsona zigortzeko proposamena egin ondoren, “Poliziak esku hartu du”. "Hau gelditu egin behar da, hiriaren irudi hutsagatik", esan du.