Emakumeen kirola

1 / 30 Hurrengoa
Eraunzetamurgil: ''Ez dago gure esku bakarrik, baina irabazi beharra daukagu salbazioa lortzeko''

Eraunzetamurgil: ''Ez dago gure esku bakarrik, baina irabazi beharra daukagu salbazioa lortzeko''

María Eraunzetamurgil IDK Euskotreneko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Donostiako taldeak Ensinoren aurka jokatuko duen Endesa Ligako azken jardunaldiko partidari buruz. IDK Euskotrenek mailari eustea du jokoan. (adierazpenak gaztelaniaz)

Erika-Oaia eta Erkiaga-Gorka, 2025eko Lekeitio Jai Alai Master Serieseko txapeldunak

Erika-Oaia eta Erkiaga-Gorka, 2025eko Lekeitio Jai Alai Master Serieseko txapeldunak

Finalean, ostegunean, Erika Mugartegik eta Oaia Otañok Maite eta Frida menderatu dituzte, bi jokotan, eta Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek, ordea, Urreisti eta Lekerika hartu dituzte mendean, hirugarren jokoan.

Reala-Eibar euskal derbia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Reala-Eibar euskal derbia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

F Ligako 26. jardunaldiko norgehiagoka Zubietan jokatuko dute, ostiral honetan, 12:00etatik aurrera.
Naroa Arrasatek brontzezko domina bereganatu du halterofiliako Europako Txapelketako 64 kiloko mailan

Naroa Arrasatek brontzezko domina bereganatu du halterofiliako Europako Txapelketako 64 kiloko mailan

Atarrabiakoa hirugarren izan da 64 kiloko mailako bi aldiko modalitatean, 122 kiloko altxaldiarekin. Graillot bigarrenarekiko kilo bkarrera geratu da. Davis izan da txapelduna, 127 kilo altxatuta.
Sanchez Vera: ''Ia iritsi bezain pronto ohartu nintzen ez zela nire lekua, pentsatzen nuenerako''

Sanchez Vera: ''Ia iritsi bezain pronto ohartu nintzen ez zela nire lekua, pentsatzen nuenerako''

Datorren denboraldian Reala utziko duela iragarri ostean, Jose Luis Sanchez Verak erabakia azaldu du hedabideen aurrean. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Carmen Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2026ra arte

Carmen Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2026ra arte

Aurrelari salamancarrak armaginen aurrealdea sendotzen jarraituko du, neguko merkatuan Eibarrera itzuli zenetik egin duen moduan.
Iratxe Rodriguez, Araskiko presidentea: ''Konfiantza dugu taldean, gure esku dago, eta hori ezinbestekoa da''

Iratxe Rodriguez, Araskiko presidentea: ''Konfiantza dugu taldean, gure esku dago, eta hori ezinbestekoa da''

Kutxabank Araskik salbazioa izango du jokoan Endesa Ligako azken jardunaldian. Etxean jokatuko du Sedis Basqueten kontra, eta garaipena lortuz gero, Gasteizko taldeak mailari eutsiko dio. Apirilaren 19ko partidaz hitz egin dugu Iratxe Rodriguez klubeko presidentearekin. (adierazpenak gaztelaniaz)

Arana, Realaren aurkako derbiari buruz: ''Derbiak beti dira bereziak, eta irabaztera aterako gara''

Arana, Realaren aurkako derbiari buruz: ''Derbiak beti dira bereziak, eta irabaztera aterako gara''

Eider Arana Eibar taldeko jokalariak, armaginek Realaren aurka Zubietan apirilaren 18an jokatuko duten F Ligako 26. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko

Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko

Klub txuri-urdinak webgunean argitaratutako ohar baten arabera, denboraldia amaitzean utziko du taldea, ekainaren 30ean.
Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Donostiako Carmelo Balda frontoiak hartuko ditu Jai Alai Leagueko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako Lauko Finalak datozen hiru urteetan. 2025ko Jai Alai Leagueko azken fasea irailean jokatuko da.

Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia

Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia

Harri landuekin, Ulia pixka bat hobeto aritu da, Mollarri baino, baina, harri baldarraren lehian, Mollari, Maddi Gesalagak eta Duranak ordezkatuta, argi nagusitu da, 39-29. Hala, Naroa Arrutiren taldea finalean izango da, hilaren 27an, Ibiurren kontra.

Mollarrik Ulia menderatu du, eta Harri Herri saioko final handirako sailkatu da

Mollarrik Ulia menderatu du, eta "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da

Bi taldeak parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarrarekin, Mollariko Maddi Gesalaga eta Durana nabarmen nagusi izan dira; hain zuzen ere, 39 jasoaldi lortu dituzte, eta Uliako Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, ordea, 29. Hortaz, Mollarri eta Ibiur izango dira finalistak.
Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta

Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta

Bi harri-jasotzaileak hautatu ditu Naroa Arruti kapitainak harri baldarraren lehiarako, eta, hori 39 aldiz jasota, Mollarrik finalerako txartela eskuratu du. Naroa Arruti bera ere elkarrizketatu du EITBk, finalaurrekoa bukatuta.

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek mailari eustea izango dute jokoan azken jardunaldian

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek mailari eustea izango dute jokoan azken jardunaldian

Jardunaldi bakarra falta da Endesa Ligako fase erregularra bukatzeko. Arabako eta Gipuzkoako taldeak sailkapeneko azken-aurrekoa eta azken-hirugarrena dira hurrenez hurren; hala, bada, salbazioa izango dute jokoan, apirilaren 19an.
Eibarrek porrot egin du Real Madrilen aurka Ipuruan (0-3)

Armaginek 0-3ko emaitzarekin galdu dute Real Madrilen aurka F Ligako 25. jardunaldian. Feller, Caicedo eta Bruun jokalarien golekin, madrildarrek Eibarren bolada ona geldiarazi dute.

Realak burua altxatu ezinik jarraitzen du Betisen aurka galduta (3-1)

Txuri-urdinek 3-1eko emaitzarekin galdu dute Betisen aurka F Ligako 25. jardunaldian, eta dagoeneko 10 partida daramatza garaipenik lortu gabe. Elene Guridiri txartel gorria atera diote 48. minutuan.

Miriam Arraiza:  “Lan asko egin eta gero lortutako txapela da hau”

Miriam Arraiza: “Lan asko egin eta gero lortutako txapela da hau”

Miriam Arraizak eta Enara Gamindek Emakumeen Master Cupeko binakako txapela jantzi dute. Final oso orekatua izan zen jokatu zutena eta irabazteko gogor borrokatu behar izan zuen bikoteak.

Athleticek San Mamesen jokatuko du apirilaren 27an, Teneriferen kontra

Athleticek San Mamesen jokatuko du apirilaren 27an, Teneriferen kontra

F Ligako 27. jardunaldiko neurketa izango da, eta eguerdiko 12:00etan jokatuko dute, igandez, apirilaren 27an. Hala, laugarren aldiz arituko dira Katedralean denboraldi honetan.
Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Jokalari frantziarrak 62 neurketa jokatu eta 124 gol sartu ditu Donostian daraman denboran. Hiru denboraldi beteko ditu, aurtengoa amaitzean.
Zortzi bikote lehian, Nafarroako Pilota Irekian, apirilaren 11tik maiatzaren 11ra

Zortzi bikote lehian, Nafarroako Pilota Irekian, apirilaren 11tik maiatzaren 11ra

Aldai-Arrillaga, Arraiza-Bergara, Etxegarai-Erasun, Zabaleta-Capellan, Ibarrola-Gaminde, Garai-Mendiburu, Arrizabalaga-Mendizabal eta Salsamendi-Bertiz bikoteek hartuko dute Nafarroako Pilota Irekian. Finala maiatzaren 11an izango da, Labriten.

Zumaia Master Series txapelketa, apirilaren 14tik 28ra

Zumaia Master Series txapelketa, apirilaren 14tik 28ra

Zumaian lehen aldiz jokatuko da emakumeen txapelketa profesional bat, eta Frida Watkins zumaiarra izango da protagonistetako bat. Horrez gain, Xabi Barandika hilaren 21ean berragertuko da, min hartuta egon ostean.

Arraiza eta Gaminde Binakako txapeldunen biharamun berezia

Arraiza eta Gaminde Binakako txapeldunen biharamun berezia

Miriam Arraiza eta Enara Gaminde Laukizen izan dira Binakako txapela irabazi eta hurrengo egunera. Biek ezustekoa eman zuten igandean Binakako finalean Arrizabalaga eta Bergara faborito nagusiak mendean hartuta.

Usoa Ostolazak El Salvadorreko Itzuliko azken etapa irabazi du, eta bigarren izan da sailkapen nagusian

Usoa Ostolazak El Salvadorreko Itzuliko azken etapa irabazi du, eta bigarren izan da sailkapen nagusian

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindularia nagusi izan da 4. etapan. Hala, bada, bere bigarren garaipena lortu du lasterketa honetan. Horrez gain, bigarren izan da sailkapen nagusian, mendiko maillota bereganatu du eta Laboral Kutxa talde onena izan da.
Jardunaldi negatiboa euskal saskibaloiarentzat Emakumezkoen Endesa Ligan

Jardunaldi negatiboa euskal saskibaloiarentzat Emakumezkoen Endesa Ligan

Ardoik, Araskik, IDK-k eta Gernikak galdu egin dute 28. jardunaldian. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko.
Arraiza eta Gaminde, Binakako txapeldun

Arraiza eta Gaminde, Binakako txapeldun

22 eta 18 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako finalean, ezustekoa emanda.
Arraizak eta Gamindek Binakako txapelketa nagusia irabazi dute

Arraizak eta Gamindek Binakako txapelketa nagusia irabazi dute

Miriam Arraizak eta Enara Gamindek Binakako txapelketa irabazi dute. Gazteek 22 eta 18 hartu dituzte mendean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.

Arraiza eta Gaminde, txapeldunak: ''Partida oso borrokatua izan da, eta oso pozik gaude''

Arraiza eta Gaminde, txapeldunak: ''Partida oso borrokatua izan da, eta oso pozik gaude''

Arraizak eta Gamindek ezustekoa eman dute emakumezkoen Binakako Txapelketan Arrizabalaga eta Begara faboritoak 18 eta 22 mendean hartuta.

Azken tantoa, ospakizunak eta sari banaketa

Azken tantoa, ospakizunak eta sari banaketa

Mirian Arraizak eta Enara Gmaindek ezustekoa eman dute emakumezkoen Binakako Txapelketako finalean, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara faboritoak mendean hartuta (18-22).

Bera Bera nagusitu da Zuazo Barakaldoren aurkako derbian (28-35)

Bera Bera nagusitu da Zuazo Barakaldoren aurkako derbian (28-35)

Erreginaren Kopako azken txapeldunek Ligako 15. garaipena eskuratu dute, eta bizkaitarrek sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute.
Durango-Durango lasterketaren 24. edizioa maiatzaren 20an lehiatuko da

Durango-Durango lasterketaren 24. edizioa maiatzaren 20an lehiatuko da

Tropelak 113 kilometroko ibilbidea osatu beharko du. Ezkurdin hasi eta amaituko da proba. Txirrindulariek bost aldiz igo beharko dituzte Miota eta Areitio, eta Goiuria eta San Juan ere igo beharko dituzte. Munduko talde onenak izango dira bertan.

Eizagirre: ''Joko ona egiten ari gara, baina emaitzak falta dira''

Eizagirre: ''Joko ona egiten ari gara, baina emaitzak falta dira''

F Ligaren geldialdia aprobetxatuz, EITB Media Nerea Eizagirre Realeko kapitainarekin egon da, taldearen egoeraz hitz egiteko, zortzi jardunaldi baitaramatzate irabazi gabe.

Usoa Ostolaza, garaile El Salvadorreko Itzuliko bigarren etapan

Usoa Ostolaza, garaile El Salvadorreko Itzuliko bigarren etapan

Laboral Kutxako txirrindularia indartsuena izan da azken mendateko aldapetan nabarmendu den laukotean.
Arrojeriak eta Menendezek eskubaloia utziko dute denboraldi amaieran

Arrojeriak eta Menendezek eskubaloia utziko dute denboraldi amaieran

Esther Arrojeria eta Alba Menendez eskubaloi jokalariek ez dute Super Amara Bera Beran jarraituko datorren sasoian, erretiroa hartuko baitute.

Erostarbe surfaren munduko maila goreneko zirkuitura itzuliko da, eta hurrengo lau probetan parte hartuko du

Erostarbe surfaren munduko maila goreneko zirkuitura itzuliko da, eta hurrengo lau probetan parte hartuko du

Zarauzko surflaria Championship Tourrera itzuliko da, Pipe Pro txapelketan maila gorenean debuta egin ostean. Hurrengo lau probetan parte hartuko du, Tatiana Weston-Webben ordez.
Laboral Kutxa taldea 2025eko Frantziako Tourrean egongo da

Laboral Kutxa taldea 2025eko Frantziako Tourrean egongo da

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Frantziako lasterketan parte hartuko du, talde gonbidatu gisa. Tourra uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean jokatuko da.
Arrizabalaga-Bergara eta Arraiza-Gaminde bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest

Arrizabalaga-Bergara eta Arraiza-Gaminde bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest

Apirilaren 6an jokatuko da Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala, Oiartzunen, eta hantxe aukeratu dute materiala final handia jokatuko duten bikoteek.

Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta Harri Herri saioaren final handian da

Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta "Harri Herri" saioaren final handian da

Harri baldarraren lehian, Lur Errekondo kapitain duen taldeak bi jasoaldiz gainditu du, 31-29, Karmele Gisasola kapitain duen taldea. Horrenbestez, Ibiurrek "Harri Herri" saioko finalerako txartela eskuratu du; apirilaren 27an ikusi ahalko dugu final handi hori.
Horrela lortu du Ibiurrek garaipena, ''Harri Herri'' saioan, Ergobiaren aurkako finalaurrekoan

Horrela lortu du Ibiurrek garaipena, ''Harri Herri'' saioan, Ergobiaren aurkako finalaurrekoan

Lur Errekondo kapitain duen taldeak, harri baldarrarekin egindako lehian, Karmele Gisasola kapitain duenak baino bi jasoaldi gehiago egin ditu; hortaz, Ibiur sailkatu da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalera.

Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''

Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''

2025eko "Harri Herri" saioko emakumezkoen lehenengo finalaurrekoan, Ibiurrek Ergobia menderatu du, eta final handirako sailkatu da. Lehia amaituta, Ainitze Zumeta, Sara Jimenez de Aberasturi eta Lur Errekondo kapitaina elkarrizketatu ditugu.

Realak bolada txarrean jarraitzen du Real Madrilen aurka galdu ostean (3-0)

Weirrek gola sartu du 4 minutu bakarrik zeramatzatenean, eta Mollerrek eta Del Castillok partida erabakita utzi dute bigarren zatian. Horrela, Realak bederatzi partida daramatza jarraian irabazi gabe.

1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 30

Real Madril 2 0 Athletic
R. Sociedad 1 3 At. Madril
Granadilla Ten. 1 0 Bartzelona
Valentzia 1 4 Betis
Espanyol 2 1 Spg Huelva
Malaga E. 4 2 Rayo Vall.
Sevilla 1 0 Levante UD
Logroño 4 1 Albacete

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
19 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Laso vs P. Etxeberria
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Bisitatuena

1
 
kargatzen