Oraindik eguna argitu gabe zegoen 1977an Celaya ontziolan eraikitako Guayas ontzia Ramon de la Sota kaira iritsi denean. Bertan emango dituen hiru egunetan ontzia bisitatzeko aukera izango da, eta bere banda sinfonikoak kontzertua eskainiko du.
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
Julian Assange eta Wikileaks kasua 2010ean egin ziren ezagun, Wikileaks ataria AEBetako armadaren ezkutuko sekretu eta irudiak zabaltzen hasi zenean. Urte hartan bertan hasi zen Assangen aurkako jarraipen judiziala. Azken urtean Erresuma Batuko gartzela batean eman ditu.
Richard Carapazek bereganatu du garaipena lasterketako etapa nagusian. Lipowitz izan da bigarren, segundo bakarrera, eta Carlos Rodriguez hirugarren, hamarrera. Ondorioz, Rodriguez da orain lider.
Segurtasun indarrek zainduko dituzte energia azpiegiturak Gobernuak salatzen dituen "sabotajeak" galarazteko. Leku batzuetan 8 ordurainoko itzalaldiak izaten ari dira.
Mexikoko Gobernuak Glasi asilo politikoa eman ondoren atxilotu dute. Hori dela eta, Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak harremanak hautsi ditu Ekuadorrekin. Espetxeratze agindua ezarri zioten Glasi, ustezko ustelkeria kasu batekin lotuta.
Baliabide ekonomiko falta dela eta, "pena handiz" hartu du taldeak hainbeste urtez lagun askoren "etxea" izan dena ixteko erabakia. Hala ere, amore ematetik urrun, lanean jarraituko dutela iragarri dute "beste pertsona batzuek ikusezin bihurtu nahi dutena ikusarazteko".
Cesar Suarez fiskaltzatik irten zenean ezezagun talde batek jarraitu eta tiroz josi zuten bere autoaren barruan. Suarezek narkotrafikoarekin, terrorismoarekin eta antolatutako delinkuentziarekin lotutako kasuak zituen bere gain, eta duela gutxi poliziaren babesa eskatu zuen.
TC Televisión telebista katearen egoitzan izan da Noboa ostiralean, "atentatu terrorista baten biktima" izan ziren langileei elkartasuna adierazteko, presidentearen hitzetan.
"Terroristen presioen" aurrean ez duela amore jakinarazi du Noboak, eta talde kriminaletako kideen aldeko ebazpenak ematen dituzten epaileei eta fiskalei ondorengo mezua helarazi die: "Horiek ere terroristatzat hartuko dira".
Ekuadorrek asaldatuta jarraitzen du herrialdea astindu duten ekintza kriminalen eraginez. Izua eta kaosa nagusi dira kaleetan. Daniel Noboa presidenteak "gerra" deklaratu die talde kriminalei.
Astelehen gauean, Noboak salbuespen egoera eta 60 eguneko etxeratze agindua ezarri zituen. Ordu batzuk geroago, "barne gatazka armatua" deklaratu zuen Ekuadorren, "talde narkoterroristek lehertutako indarkeria oldeak behartuta".
Daniel Noboa Ekuadorko presidenteak dekretu bat eman du, nazio mailako barne gatazka armatu bat dagoela adierazteko eta indar militarrei nazioz gaindiko krimen antolatuaren 22 talde desegiteko agintzeko.
Herrialdeko familia aberatsenetako baten oinordekoa da Noboa, eta eskuinaren botoari esker iritsi da boterera. Luisa Gonzalezi, Correaren mugimenduaren hautagaiari, irabazi dio.
Alvaro Noboa handikiaren semea Ekuadorreko historiako presidenterik gazteena bihurtu da, 35 urte dituela, Luisa Gonzalez Correaren mugimenduko hautagaiari gailenduta.
Azken egunotako indarkeriak eragina izan omen dezake emaitzetan. 13,4 milioi herritarrek izan dute botoa emateko eskubidea. 2020an 8.873 ekuadortar zeuden erroldatuta EAEn.
Milaka bizi dira Euskal Herrian eta eurentzat ere egun garrantzitsua da gaurkoa, baina kezkatuta bizi dute haien jaioterrian gertatzen ari dena. Andres eta Evelin Bilbon bizi dira eta eurekin hitz egin dugu gaurko hauteskundeez.
Igandean Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia egingo da. Hautagai correista zen faborito, baina, orain, adituek ia ziurtzat jotzen dute bigarren itzulia, hautesleen portzentaia esanguratsu batek botoa alda baitezake segurtasuna bermatzeko lan egitea hitzematen duten alderdietara.
Ekuadorreko azken urteetako hauteskunde-kanpaina ezohiko, bortitz eta tragikoenetako bat amaitu da. Presidentegai gehienek Guayaquilen itxi dute kanpaina, herrialdeko hiririk bortitzenetako batean.
Ekuadorren, Fernando Villavicencio eraildako presidentegaiaren alderdiak hautatu du bere ordezkoa, eta ez da hasiera batean esan bezala Andrea Gonzalez izango, Christian Zurita baizik.
Ekuadorren, Veronica Sarauzek, Fernando Villavicencio presidentegaia zenaren emazteak, Estatuko Gobernuari leporatu dio zuzenean senarraren hilketaren erantzukizuna. Sarauzek esan du Presidentziarako hautagaiak ez zeramala beharrezkoak ziren segurtasun neurriak hil zutenean.
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
Ekuadorren, herritarren ondoeza eta samina agerian gelditu dira atentatuan hil duten Fernando Villavicencio presidentegaiari emandako azken agurrean. Amnistia Internazionalak ere kezka azaldu du, Ekuadorren "eskubideen urraketa" handia gertatzen ari dela eta.
Egoera zaildu egin da hauteskundeen atarian, eta herritarren artean beldurra zabaldu da. Bestalde, nazioarteko laguntza izango du Ekuadorreko Poliziak Villavicencioren hilketa ikertzeko. Atxilotuek aurrekariak dituzte Kolonbian eta Ekuadorren.
AEBko FBI agentziako delegazio bat datozen orduetan helduko da herrialdera ikertzen laguntzeko. Hilketarekin zerikusia zutelakoan atzo atxilotutako sei pertsonak kartzelara bidali ditu epaileak.
Salbuespen-egoerak honako hauek aurreikusten ditu: Indar Armatuak mobilizatzea, eta etxebizitzaren eta bidalitako edo jasotako gutunen bortxaezintasuna bertan behera geratzea.
Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko buruak azaldu duenez, Fernando Villavicencio presidentegaiaren hilketa krisi bikoitz baten erdian gertatu da, hauteskunde kanpainan.
Kazetaria, sindikalista eta ekintzaile politikoa. Abuztuaren 20an egingo diren presidenterako hauteskundeetara aurkezteko erabakiaren atzean arrazoi nagusi bat zegoela esan zuen behin eta berriz: Correaren aldekoak berriro boterearen jabe ez egitea Ekuadorren.
Movimiento Construyeko hautagai eta Lasso presidentearen gertukoak hiru tiro jaso ditu buruan, Quiton egindako mitin baten ostean. Politikariaren bizkartzainek ustezko erasotzaileetako bat hil dute. Sei pertsona atxilotu dituzte tiroketarekin zerikusia dutelakoan. Lassok salbuespen-egoera ezarri du.
Fernando Villavicencio Ekuadorko presidentegaia tiroz hil du bart (asteazken arratsaldean, Ekuadorren) ustez sikario talde batek, Quito hiriburuan mitin bat eman ostean. Abuztuaren 20an Presidentetza hauteskundeak dituzte Erdialdeko Amerikako herrialdean eta kanpaina betean zeuden hautagaiak.
Uharteetara sartu ahal izateko lortu behar diren baimenak zeintzuk diren kontatu du Izar de la Hozek, araudi zorrotza bete behar baita. Galapagoetan izan zenean egin zuen igerian lehenengo aldiz marrazoekin, eta Cristobal uhartean kamerarik gabe geratu zela kontatu du marinelak