Ekaitzak
Hegazkin baten aurrean eroritako tximista bat grabatu dute, Loiuko aireportuan lur hartzen ari zela
Ostiral honetako 23:00ak aldera, Valentziatik zetorren Vueling konpainiako hegaldiaren bidaiariak ekaitz elektrikoaren lekukoa izan dira, Bilboko Aireportuan lurreratzen ari zirela.
Trenbidean zuhaitzak erori ostean aurrera egin ezinda geratutako hainbat trenetako bidaiariak erreskatatu dituzte Castejonen eta Caparroson
Tren horietan zihoazen ia mila pertsona ebakuatu dituzte Udaltzaingoak, Tuterako Guardia Zibilak eta Iruñeko Herritarren Segurtasunerako Unitateak. Azkenik, Adifek jarritako autobusetan eraman dituzte bidaiariak.
Ekaitzek batez ere Araba eta Nafarroa astindu dituzte, eta txingorra bota du zenbait txokotan
Langraiz Okan 38,3 litro bota ditu ordubetean, Subillan 31,5 eta Espejon 23.
Vuelingek bertan behera utzi ditu Bilboko aireportuan lur hartu behar zuten bost hegaldi
Atzoko ekaitzak uholdeak eta kalteak eragin ditu eta hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte, batez ere Bizkaian
Ekaitz handi batek Euskadi goitik behera zeharkatu zuen atzo arratsaldean, eta gorabehera handiak utzi zituen, batez ere Bizkaiko hainbat udalerritan. Uholdeak izan ziren, eta azpiegituretan kalteak ere bai: hainbat jaitako ekitaldiak bertan behera utzi behar izan zituzten.
June Ansoleaga: "Gaur arratsaldean ekaitz handiak eta tamaina handiko txingorra izango ditugu"
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du 17:00etatik 24:00etara, ordubetean 15 litro/m2 baino gehiago bota ditzakeelako. Zaparradekin batera txingorra ere bota dezake, eta ez da baztertzen tamaina handia izatea (2-6 cm), eta haize-bolada bortitzak edo oso bortitzak ibiliko dira (60-100 km/h-koak).
Abisu laranja Nafarroako Erriberan eta horia Araban, ekaitzengatik eta txingorragatik
Igande osoan egongo dira indarrean: Nafarroako Erriberan, 12:00etatik 24:00etara, eta Araban, 18:00etatik 22:00etara.
Abisu horia Araban, ekaitzengatik eta txingorragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du larunbat arratsalderako, 18:00etatik 22:00etara, Arabako erdialdean eta hegoaldean.
Andoni Aizpuru: ''Zaparrada oso gogorrak sarriago izango ditugula nabarmena da''
Andoni Aizpiruk azpimarratu duenez, "ekainean eta maiatzean bost ekaitz gogor izan ditugu Euskal Herrian". "Hemen ekaitza botatzea normala da udaberrian, baina bost izatea hilabete eta erdian ez da hain ohikoa", gaineratu du.
Andoni Aizpuru: ''Bihar beroa Euskal Herri osora zabalduko du hego haizeak''
Gaur, bero handiena Ebroko ardatzean espero da, bertan 38 ºC-ra irits baitaiteke. Kostaldean, termometroak 27 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Gaur eta bihar, ekaitzak espero dira arratsaldean, txingorra, haizea eta euria.
Ekaitzak Arabako hego-mendebaldetik sartzen hasi dira
Trumoi-zaparradak bota ditzake, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Nafarroako hegoaldeko muturrean ere zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira, Espainiako Meteorologia Agentziak iragarri duenez.
Tenperaturak 30 gradutik gorakoak izango dira kostaldetik gertu eta ekaitzak atzo baino lehen eratuko dira
Haizeak hegoaldetik joko du, eta nabarituko da. Arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira, eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake. Han-hemenka zaparrada handiak izan daitezke, eta txingorra bota dezake.