EHUko errektoreak aurreikusi duenez, milioi bat eta bi milioi euro gehiago beharko dira eraikinetan dauden arazoak konpontzeko. EH Bildu, PP eta Sumar alderdiekin bildu da asteazken honetan Bengoetxea, eta horrela amaiera eman dio alderdi politikoekin egindako bilera-sortari.
EHUko errektoretza taldeak, Joxerramon Bengoetxea errektorea buru duela, bilera erronda hasi du talde parlamentarioekin, unibertsitate publikoaren lan ildoak, erronkak eta beharrak azaltzeko.
Antropologiaren arlo ezberdinetan ikerketa lan ugari egin zituen, beti ere feminismoaren ikuspuntutik. Besteak beste, Berdintasunerako Emakunde Saria eta Eusko Ikaskuntzak saria jaso zituen.
Garai batean oso ezaguna zen Medikuntza Fakultateko festa. Urte askoan horrelakorik ospatu gabe egon ondoren, berriro bueltatuko direla iragarri dute komunikazio taldetik. Maiatzaren 9an unibertsitate-jaia izango da Leioan, kontzertu, lehiaketa eta abarrekin.
Kataluniako, Kanarietako eta EAEko ikertzaileek hamar urtez 57.000 pertsonarekin (Lasarte-Oriako 4.700 tartean) egindako ikerketa zientifikoak frogatu du bi probek eraginkortasun maila bera dutela.
Kolonoskopia eta gorozkietan ezkutatutako odolaren proba baliokideak dira kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartu duen eta Lasarte-Oriako 4.700 bizilagunekin egin den ikerketa baten arabera.
Ekonomia eta Enpresa Fakultatean kriminologiari buruzko jardunaldi batzuk ziren egitekoak atzo, eta droga trafikoan eta ziberdelinkuentzian aditu diren hainbat ertzainen hitzaldiak zeuden aurreikusita. Protestan istiluak sortu ziren eta ertzain bat zauritu zen. Hitzaldiak bertan behera geratu ziren.
Ekonomia eta Enpresa Fakultatean kriminologiari buruzko jardunaldi batzuk ziren egitekoak atzo, eta droga trafikoan eta ziberdelinkuentzian aditu diren hainbat ertzainen hitzaldiak aurreikusita. Protestan istiluak sortu ziren eta ertzain bat zauritu zen. Hitzaldiak bertan behera geratu dira.
Gorenaren arabera, "366/2024 Errege Dekretuaren eta bertan jasotako akordioaren arabera, ezin zaizkie eginkizunak eta zerbitzuak autonomia-erkidegoei eskualdatu". Eusko Jaurlaritza Konstituzio Auzitegira jotzea aztertzen ari da.
Ekonomia atzeraldi betean, migrazioaren gaia eztabaidaren erdian eta aurrekaririk gabeko erronka geopolitikoa. Agertoki horretan, igandean hauteskundeak egingo dituzte Alemanian, kantziler berria aukeratzeko. Ludger Mees (Essen, Alemania, 1957) EHUko Historia katedradunak gako nagusiak azaldu ditu.
Ixone Fernandez de Labastida Arabako campuseko errektoreordeak azaldu duenez, unibertsitateak genero-indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatu du, irakasle horren aurkako hainbat salaketa jarri direlako.
Ikasleek Filologia Hispanikoko irakaslearen bulegoan gertatutako izaera sexualeko erasoak azaltzen dituzte salaketetan. Lehenengo salaketa otsailaren 3an aurkeztu zen.
Ikasleek Filologia Hispanikoko irakaslearen bulegoan gertatutako izaera sexualeko erasoak azaltzen dituzte salaketetan. Lehenengo salaketa otsailaren 3an aurkeztu zen. Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak (GUET) asanblada irekia deitu du ostegunerako 13:00ean Letretako Fakultatean.
Arabako Campusean diharduen irakasleak salaketa aurkeztu du Ertzaintzaren aurrean, eta identitatea ordezkatu diotela eta sare sozialetako kontuak lapurtu dizkiotela adierazi du.
Ikasleen Kontseiluko presidenteak salatu duenez, EHUko irakasle batek "txio arrazistak, frankistak eta LGTBfobikoak" argitaratu ditu. Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak egindako iragarpenaren arabera, auzia ikertzeko bitartekaritza bat abiatu dute.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektore berria da, aurreko astean hartu zuen kargua. Zuzenbidearen filosofian katedraduna da Bengoetxea eta unibertsitateak dituen erronka berri eta norabideari buruz hitz egin du.
Ajuria Enean egindako ekitaldian, "ebidentzia zientifikoen aurkako adierazpenen" aurrean unibertsitatea euste-horma izateko konpromisoa hartu du. Ikasleen eta irakasleen ongizatea ere jarri ditu ardatz, "gure etxe akademikoaren zutabeak" sendotzeko.
Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore kargua hartu du, Ajuria Enea Jauregian egin den ekitaldian. "Ikasleak gobernantzakide dituen" EHUren alde lan egingo duela esan du, "EAEko lurraldeetan errotua zein nazioarte zalea, eta euskalduna".
Ajuria Enean hartuko du kargua. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakariak irakurriko du errektore berriaren izendapen dekretua. Ondoren, Joxerra Bengoetxeak karguaren zina egingo du.
2016ko sanferminetako taldeko sexu erasoen inguruan sortutako diskurtsoak aztertu ditu Samara Velte EHUko ikertzaileak, baita hedabideen jarraipena eta kaleko mobilizazioak ere.
Dibulgazioa egin duten zientzialarien % 51k erasoak jasan dituztela jakin ondoren, EHUn aritzen diren Izortze Santin eta Jone Bilbao ikerlariekin irain eta mespretxuzko komentarioen nondik norakoei buruz hausnartu dugu.
Egin duten ikerketaren emaitzak zabaldu dituzte, eta zientzialarien % 51k erasoak jasan dituztela dio azterlanak. eitb.eus-ek EHUko bi ikertzaile eta dibulgatzaileren hausnarketak jaso ditu.
Hori da Espainiako Estatuan egin den ikerketa aitzindariaren ondorio nagusia. Maider Eizmendi Iraola EHUko Gureiker taldeko ikertzaileak gidatu du, eta bertatik ateratako emaitzak 'Science' eta 'Nature' aldizkarietan argitaratu direnen antzekoak dira.
Irakasle eta ikertzaile gisa ibilbide emankorra izateaz gain, politikan ere arrastoa utzitakoa da irundarra; Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan zen 1998 eta 2001 artean.
EHUko errektore hautatu berriak hauteskundeetan izandako parte hartzea tsunami batekin alderatu du, eta boto emaileen artean antzeman zuen ilusioa eta gogoa azpimarratu du.
EHUko errektore hautatu berriak hauteskundeetan izandako parte-hartzea "tsunami" batekin alderatu du, eta boto emaileen artean antzeman duen "ilusioa" eta "gogoa" azpimarratu du.
Joxerramon Bengoetxea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea, gaur hauteskundeak irabazi ditu eta. Hauteskundeetan izandako parte-hartze handia azpimarratu du Joxerramon Bengoetxeak egindako hitzaldian.
Orain arte EHUko errektorea izan denak jasotako babesa eskertu nahi izan du. "Kanpaina bizia izan da eta gaur unibertsitateko komunitateak hitz egin du eta Bengoetxea irakaslea hurrengo errektorea izatea erabaki du", gaineratu du Ferreirak.
Joxerramon Bengoetxea buru duen hautagaitzak irabazi ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hauteskundeak, eta Bengoetxea izango da euskal unibertsitate publikoko errektore berria.
Eva Ferreirak botoen % 36,3 eskuratu du, eta Joxerramon Bengoetxeak, hauteskundeetako irabazleak, bozen % 63,6. Parte-hartzeak gora egin du unibertsitateko sektore guztietan, eta hautestontzietara deitutako 50.590 pertsonatik 11.081ek eman dute botoa.
Ferreirak EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eman du botoa, Sarrikon (Bilbo). Bertan, hauteskunde egun honi "egiez eta akusazio faltsuetatik urrunduta" heltzeko deia egin du.
Joxerramon Bengoetxeak EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultatean eman du botoa, eta "unibertsitateak irabaztea helburu duen ibilbide luze baten hasiera" dela uste du.
Kanpaina nahasia eta gero, sei urteko agintaldia eskuratzeko lehian izango dira Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea. 50.590 pertsonak —irakasle, ikasle eta Kudeaketa eta Administrazio eta Zerbitzuetako teknikarek— dute bozkatzeko eskubidea. Behin-behineko emaitzak 20:30ean jakinaraziko dituzte.
EHUk hurrengo sei urteetan erakundea gidatuko duen errektorea izendatzeko hauteskundeak ditu astearte honetan. Agintaldiak, lehen aldiz, sei urteko iraupena izango du.