Eguneko Titularrak

1 / 30 Hurrengoa
EHUren unibertsitate-festa mitikoa Leioako kanpusera itzuliko da

EHUren unibertsitate-festa mitikoa Leioako kanpusera itzuliko da

Garai batean oso ezaguna zen Medikuntza Fakultateko festa. Urte askoan horrelakorik ospatu gabe egon ondoren, berriro bueltatuko direla iragarri dute komunikazio taldetik. Maiatzaren 9an unibertsitate-jaia izango da Leioan, kontzertu, lehiaketa eta abarrekin.

EH Bilduren ordezkaritza bat Petronorreko zuzendaritzarekin bildu da, Muskizen

EH Bilduren ordezkaritza bat Petronorreko zuzendaritzarekin bildu da, Muskizen

Pello Otxandiano buru izan duen EH Bilduren ordezkaritza batek Petronorreko zuzendaritzarekin bildu da gaur, enpresak berak hala eskatuta. Bertan, hidrogeno berdearen eta erregai jasangarrien proiektuak ezagutzeko aukera izan dute, eta EH Bilduk elkarlanerako prestutasuna adierazi dio.

Nafarroako Gobernuak muga-zergen ondorioak murriztera bideratuko ditu bere politikak

Nafarroako Gobernuak "muga-zergen ondorioak murriztera" bideratuko ditu bere politikak

Nafarroako 200 enpresa inguruk harreman komertziala dute AEBkin, eta beste 33 han ezarrita daude.
Euzkadi Buru Batzar berriak lehenengo bilera egin du gaur Bilbon

Euzkadi Buru Batzar berriak lehenengo bilera egin du gaur Bilbon

EBB berriak ez du bozeramailerik izango, baina Maitane Ipiñazar izango da idazkaria eta komunikazio-arduraduna. Joseba Diaz Antxustegik politika instituzionaleko ardura izango du, eta Markel Olanok, aldiz, euskara, industria eta trantsizio energetikoaren ardura izango du.

Nork ordainduko du eta nori eragingo die Trumpen muga-zergek?

Nork ordainduko du eta nori eragingo die Trumpen muga-zergek?

Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga orokor batzuk ezarri dizkie mundu osoko herrialdeei, merkataritza globalaren egoera nabarmen alda dezaketenak, eta iPhone bezalako kontsumo-produktuak kaltetuenetakoak izan daitezke.

Bost gazte atxilotu dituzte Donostiako Martutene auzoan borroka batean hiru pertsonari eraso egiteagatik

Bost gazte atxilotu dituzte Donostiako Martutene auzoan borroka batean hiru pertsonari eraso egiteagatik

Ertzaintza gertakariaren arrazoiak ikertzen ari da, baina, lehen ikerketen arabera, erasotzaileek eta biktimek elkar ezagutzen zuten. Atxilotuak 21 eta 25 urte bitarteko bost gazte dira.

Aita Marik 108 pertsona lehorreratu ditu Salernon, eta salatu du Italiak ez diela portu hurbilagorik eskaini

Aita Marik 108 pertsona lehorreratu ditu Salernon, eta salatu du Italiak ez diela portu hurbilagorik eskaini

Euskal erreskate ontziak kritikatu egin du 25 korapilotik gorako boladekin eta bi metrotik gorako olatuekin denborale bat zeharkatzera behartu izana. "Erreskatatutako pertsona guztiek bustita eta hotzez igaro dute gaua", deitoratu dute.
Polemika puri-purian dagoen filtroarekin

Polemika puri-purian dagoen filtroarekin

Chat GPTk sortutako 'Ghibli estiloko' irudiak sekulako arrakasta izaten ari dira sareetan, baina baina polemika ere sortzen ari dira, horrelako irudiak egiteak ingurumenean duen eraginagatik.

Errontegiko bizilagunek autobia estaltzea eskatzen dute, errei berria egitean

Errontegiko bizilagunek autobia estaltzea eskatzen dute, errei berria egitean

Autobidetik gertuen bizi diren Barakaldoko Arrontegi auzoko bizilagunak haserre daude errei berri bat eraikitzeko lanak hasi direlako. Egoera horren aurrean, zarata eta kutsadura murrizteko bidea estaltzea eskatzen dute.

Autopsiak baieztatu du israeldarrek nahita hil zituztela Rafaheko 15 osasun-langileak

Autopsiak baieztatu du israeldarrek nahita hil zituztela Rafaheko 15 osasun-langileak

Palestinako Ilargi Gorriaren ahotan, eraso hau "gerrako krimena da, eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa behin eta berriz urratzen duen patroi arriskutsu bat erakusten du".
Beste % 50eko muga-zergak jarriko dizkiola mehatxu egin dio Trumpek Txinari

Beste % 50eko muga-zergak jarriko dizkiola mehatxu egin dio Trumpek Txinari

AEBko presidenteak asteartera arteko epea eman du, Beijingek bere muga-zergak kentzeko.
Segregazioa, gazteen arteko indarkeria eta ongizate emozionala, eskola publikoaren erronken artean

Segregazioa, gazteen arteko indarkeria eta ongizate emozionala, eskola publikoaren erronken artean

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarreko batzordean, Euskal Eskola Publikoaren 2025-2028 Plan Estrategikoaren "laburpena" aurkezteko. EH Bilduk, PPk eta Sumarrek kritikatu egin dute prestatutako eta idatziz egindako egitasmorik ez izatea.
Produktu industrialetan muga-zergarik ez egotea proposatu dio Europar Batasunak AEBri

Produktu industrialetan muga-zergarik ez egotea proposatu dio Europar Batasunak AEBri

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, hala ere, azpimarratu du merkataritza harremanak dibertsifikatu egin behar direla, eta arreta jarri munduko merkataritzaren gainerako % 83ak eskaintzen dituen "aukera handietan".
Euskararen Etxeak Europako Museo Onenaren Saria jaso du Estrasburgen

Euskararen Etxeak Europako Museo Onenaren Saria jaso du Estrasburgen

Bertan izan dira Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, Leixuri Arrizabalaga Kultura diputatua eta Iurdana Acasuso Bilbon egoitza duen Euskararen Etxeko zuzendaria. Abenduaren 3an, euskararen egunean eman zuten jakitera saria nori egokitu zitzaion eta gaur sari banaketa izan da.

Izua nagusitu da berriro burtsetan, Trumpen muga-zergak tarteko: Asiako merkatuek % 6-10 egin dute behera

Izua nagusitu da berriro burtsetan, Trumpen muga-zergak tarteko: Asiako merkatuek % 6-10 egin dute behera

Hong Kongo burtsa % 10,7 jaitsi da, Taipeikoak inoiz galera handienak izan ditu (% 9,7). Txinako merkatuek (Shanghai eta Shenzhen) %6,34-8,01 egin dute behera. Indiakoak ere zenbaki gorritan abiatu du saioa, eta Europakoak antzera ekitea espero da.
Arcelorrek Zumarragan zituen pabilioietan lantegia zabalduko du Bidasoa Metal 78k enpresak, 40 lanposturekin

Arcelorrek Zumarragan zituen pabilioietan lantegia zabalduko du Bidasoa Metal 78k enpresak, 40 lanposturekin

Ekonomia zirkularrean oinarritutako lan-jarduera dela aurreratu dute arduradunek. 2026 hasieran martxan egotea nahi dute.
''Gaur gaurkoz, inor ez da gai esateko nork bidali zuen Amaia ZIUra''

''Gaur gaurkoz, inor ez da gai esateko nork bidali zuen Amaia ZIUra''

Amaia Zabartek deklaratu ondoren, haren senarrak esan du "13 hilabeteren ostean, azkenean" hartu diotela deklarazio Zabarteri, eta "lasai" kontatu duela egun hartan bizitakoa. Abokatuak dioenez, forentsearen txostenak argi jasotzen du zauriak pilotakada batekin bateragarriak direla.

Bost pertsona atxilotu dituzte arma zuriekin izandako borroka jendetsu batean, Bilbon

Bost pertsona atxilotu dituzte arma zuriekin izandako borroka jendetsu batean, Bilbon

Igande honetako arratsaldeko zazpiak pasata, Zabala auzora joateko eskatu zioten Ertzaintzari, borroka jendetsua ari baitzen gertatzen eta arma zuriak erabiltzen ari zirelako.

Gaur deklaratuko du Amaia Zabartek, Ertzaintzak jaurtitako foam bala batek zauritutako realzaleak

Gaur deklaratuko du Amaia Zabartek, Ertzaintzak jaurtitako foam bala batek zauritutako realzaleak

Buruan jaso zuen pilotakada emakumeak, eta kolpearen ondorioz lurrera jausi zen. Une horretan, ertzain batek (dagoeneko identifikatuta dago) ostiko bat eman zion. Agenteak, baina, kolpatu izana ukatu du, "estropezu" egin zuela argudiatuta.
Itxaso: ''Pisuek aldi baterako alokairura ihes egitea iruzur moduko bat da''

Itxaso: ''Pisuek aldi baterako alokairura ihes egitea iruzur moduko bat da''

Eusko Jaurlaritzako sailburuak nabarmendu duenez, "iruzur horri aurre egiteko lehen neurriak jartzen ari dira dagoeneko". Prentsaurrekoan eskainitako hitzak, gaztelaniaz.

''EBren gastu militarraren igoeraren aurka agertzeko'' eskatu die ELAk Pradalesi eta Chiviteri

''EBren gastu militarraren igoeraren aurka agertzeko'' eskatu die ELAk Pradalesi eta Chiviteri

Bilbon eta Iruñean izango den maiatzaren 1eko manifestazioaren leloa aurkeztu du sindikatuak ('Gutxieneko soldata, hemen erabaki'). Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak ohartarazi duenez, Euskadirako gutxieneko soldata propioa aldarrikatzen jarraituko dute.

Pradales: ''Kaltetuen atera diren euskal enpresak elkartuko ditugu; helburua, neurri zehatzak partekatzea''

Pradales: ''Kaltetuen atera diren euskal enpresak elkartuko ditugu; helburua, neurri zehatzak partekatzea''

Lehendakariak nabarmendu du ardoaren, esnegaien eta arrain kontserben azpisektoreak 40 milioi euro baino gehiago esportatu zituela iaz AEBetara. AEB "Ez zaudete bakarrik", esan die.

''Oso albiste ona da: Gipuzkoako industria berritzeko eta talentua erakartzeko balioko du''

''Oso albiste ona da: Gipuzkoako industria berritzeko eta talentua erakartzeko balioko du''

Arcelorrek Zumarragan zituen pabilioietan lantegi berria zabalduko du Bidasoa Metal 78k enpresak. Ekonomia zirkularrean oinarritutako jarduera berri horrek 40 lanpostu berri sortuko ditu, Jose Antonio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak azaldu duenez.

Bilboko Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren Museo Onenaren Saria jaso du

Bilboko Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren Museo Onenaren Saria jaso du

Euskararen Etxeak 2025eko Europako Museo Onenaren Saria jaso du gaur, apirilak 7, Estrasburgon, Europako Kontseiluko Kongresu Parlamentarioko Kultura Batzordeak antolatutako ekitaldi batean.

Trumpen muga-zergen aurrean EAEko enpresak ''alerta egoeran'' daudela aitortu du Confebaskek

Trumpen muga-zergen aurrean EAEko enpresak ''alerta egoeran'' daudela aitortu du Confebaskek

Tamara Yagüe Confebaskeko presidentearen hitzetan, Europak "erantzun azkar eta bateratua" eskaini behar du, eta Euskadi Europar Batasunak hartutako erabaki horiekin lerrokatu beharko da.

Suteak kaltetutako Salburuako zubia bota eta berria egingo dute eta milioi bat euro kostako da

Suteak kaltetutako Salburuako zubia bota eta berria egingo dute eta milioi bat euro kostako da

Martxoaren 18an Gasteizko auzo horretan piztutako suteak kalte larriak eragin ditu zubian, eta, eraistea da segurtasuna bermatzeko "aukera bakarra" Udalaren arabera.
Laudioko alkatea: ''Aiaraldean desindustrializazio prozesu oso arriskutsua izaten ari da''

Laudioko alkatea: ''Aiaraldean desindustrializazio prozesu oso arriskutsua izaten ari da''

Ainize Gastakak nabarmendu duenez, Guardian enpresaren itxierak eta 171 langileen kaleratzeak "herriari eta eskualde osoari" eragin dietela. Hori dela eta, "Aiaraldea suspertzeko proiektu berritzaileak" funtsezkoak direla gaineratu du.

Barakaldo, zona tentsionatu izendatutako Bizkaiko lehen udalerria

Barakaldo, zona tentsionatu izendatutako Bizkaiko lehen udalerria

Neurri horrekin, udalerriak alokairuaren prezioa mugatuko du datozen hiru urteetan. Tentsionatutako eremu izendatu duten lehen euskal hiri handia da.
Amaia Zabarte iritsi da Gipuzkoako Auzitegira, Ertzaintzak zauritu zuelako deklaratzera

Amaia Zabarte iritsi da Gipuzkoako Auzitegira, Ertzaintzak zauritu zuelako deklaratzera

Epaileak berriro ireki du auzia, irudiek gezurtatu egiten dutelako Ertzaintzaren bertsioa. Zabartek salatzen du foam pilotakada batek zauritu eta ondoren Ertzain batek jo egin zuela.

''Guardianeko beira, lehengaiak eta lursailak salduz, dirutza aterako du enpresak''

''Guardianeko beira, lehengaiak eta lursailak salduz, dirutza aterako du enpresak''

Aitor Peral LABeko ordezkari eta langile batzordearen presidenteak salatu duenez, kaleratuko dituzten 171 langileen indemnizazioak "merke" atera zaizkio enpresari, behin dena likidatuta, "laupabost milioiko irabaziak" izango dituelako.

Industriaren ziurgabetasunak mantsotu egin du ekonomiaren hazkundea, EAEn

Industriaren ziurgabetasunak mantsotu egin du ekonomiaren hazkundea, EAEn

EAEko ekonomia 'hazkunde leunean' dago, eta apur bat urrundu da urtarrilean ukitzear egon zen 'hazkunde bizi'tik.

Autogobernuari buruzko elkarrizketa isilak defendatu ditu Estebanek eta EH Bilduri presa izatea leporatu dio

EAJren EBBko presidentearen arabera, diskrezioa ezinbestekoa da ahalik eta alderdi gehienen arteko akordiorik zabalena lortzeko.
Eusko Jaurlaritzak Gasteizen eta Burgun parke eoliko berri bat egiteko prozedura ireki du

Eusko Jaurlaritzak Gasteizen eta Burgun parke eoliko berri bat egiteko prozedura ireki du

Premier Espf Ipaz Haizea 11 enpresak aurkeztutako proiektua hautatu du Eusko Jaurlaritzak, bi aerosorgailu dituena. Konpainia horrek berak baimena eskatu du Arrazuan, Burgun eta Gasteizen zazpi sorgailu dituen beste parke eoliko bat eraikitzeko.
Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

Suhiltzaileek sua itzaltzeko lan egin dute gau osoan, baina suak teilatua kolapsatzea eragin du eta eraikina ia erabat kiskali da. Ez da inor zauritu.

Bost pertsona atxilotu dituzte Bilbon arma zuriekin egindako borroka jendetsu batean

Igande honetako arratsaldeko zazpiak pasata zirela, Ertzaintzari Zabala auzora joateko eskatu zioten, borroka jendetsua gertatzen ari zelako eta arma zuriak erabiltzen ari zirelako.
Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

Suhiltzaileek sua itzaltzeko lan egin dute gau osoan, baina suak teilatua kolapsatzea eragin du eta eraikina ia erabat kiskali da. Ez da inor zauritu.
Hainbat ibilgailu erre dira Leitzan izandako bi sutetan

Hainbat ibilgailu erre dira Leitzan izandako bi sutetan

Lehen ikerketen arabera, baliteke suteak nahita piztutakoak izatea. Inor ez da zauritu.

Pertsona bat larri zauritu da furgoneta AP-1ean geldirik zuela kamioi batek jo duenean, Argantzonen

Goizaldeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte Gasteizko noranzkoan.
Guardianeko langileek borrokarekin ez jarraitzea erabaki dute eta kalera joango dira, indemnizazioak hartuta

Guardianeko langileek borrokarekin ez jarraitzea erabaki dute eta kalera joango dira, indemnizazioak hartuta

Langileek eskatuta, bozketa egin zuten larunbatean eta gehiengoak enpresaren azken eskaintza onartzearen alde egin dute. Bihar bertan hasiko dira kaleratzeak. Langile batzordearen iritziz "merke" atera zaio enpresari kaleratze kolektiboa.
Udaberri giroa nagusituko da datorren astean, 20 ºCtik gorako tenperaturarekin

Udaberri giroa nagusituko da datorren astean, 20 ºCtik gorako tenperaturarekin

Ez da euririk espero, eta astearen hasieran zeruan ez da ia lainorik ikusiko.
1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen