EAJko eta EH Bilduko ordezkariak Euskal Herria Batera ekimenak antolatutako Aberri Eguna ospatzeko "ekitaldi bateratuan" izan dira. Antolatzaileek "euskal nazioa aldarrikatzeko" deia egin dute Kursaalen ospatutako ekitaldian.
Imanol Pradales lehendakariaren ustez, "albiste ona" da PPk Diputatuen Kongresuan Kontzertu Ekonomikoaren "blindatzea" babestu izana. Horregatik, "hemen ere Euskadiri laguntzeko" deia egin die Euskadiko PPko kideei.
Ustelkeriagatik zigortu zuten Arriola 'De Miguel auzia' argitzeko epaiketan. Orain egun batzuk, laguntza publikoen banaketak erabaki behar dituen batzorde bateko presidente izendatu dute. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, lehiaketa publikoen barruko prozedura bete da.
Araban gehiengo osoaren babesa izan du arauak, eta Bizkaian, ganberaren % 65arena. Gipuzkoan, EH Bilduk proiektuari aurkeztuko osoko zuzenketa zuten gaur eztabaidagai, hortaz, maitzean bozkatu eta onartuko dute erreforma.
EBB berriak ez du bozeramailerik izango, baina Maitane Ipiñazar izango da idazkaria eta komunikazio-arduraduna. Joseba Diaz Antxustegik politika instituzionaleko ardura izango du, eta Markel Olanok, aldiz, euskara, industria eta trantsizio energetikoaren ardura izango du.
Imanol Pradales lehendakariak eta Aitor Esteban EAJko presidente berriak "modu estuan" eta "taldean" lan egitea adostu dute, Euskadik dituen erronkei heltzeko.
Vaqueroren izendapena EAJren zuzendaritza berriak gaur egin duen lehen bileratik atera da. Horrela, Vaquero izango da EAJk Kongresuan duen ordezkaritzaren buru izango den lehen emakumea, eta Xabier Arzalluzetik kargu hori beteko duen lehen gipuzkoarra.
EAJren zuzendaritza berriko 14 kideek erreleboa formalizatu dute eta kargua utzi duten EBBko kideekin Sabin Etxearen aurrean familia argazkia atera dute.
Andoni Ortuzarrena eta berea alderdi bera direla esan du Estebanek, pentsamolde berdina dutela, baina bakoitzak bere moduak eta erritmoak dituela. Eta orain bizi ditugun garaietara egokitu nahi duela alderdia.
Berrituta abiatuko du etapa berri hau EBBk. Belaunaldi berri batek hartu du ardura, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Joseba Diez Antxustegi, Andoni Busquet, Maitane Ipiñazar, Miren Martiarena, Ion Gambra eta Javier Ollo hautatu baitituzte.
EAJko presidente gisa egin duen azken hitzaldian, hunkituta, bere alderdiko buruzagi eta militanteen babesa eskertu du: "Lehen egunetik gaur arte sentitu naiz maitatua, babestua eta goratua".
Imanol Pradales lehendakaria ilusionatuta agertu da EAJren IX. Batzar Nagusiaren emaitzekin. Batzar honetatik alderdi "indartsu, batu eta berritu" bat atera dela adierazi du.
Andoni Ortuzarren erreleboa hartu du Estebanek asteburu honetan EAJk Donostian egindako IX. Batzar Nagusian azken egunean. Gainera, EBBko zortzi burukideak ere aldatu ditu Euzkadi Buru Batzarrak.
13 urtez EAJren presidente izandakoak bertso hunkigarria eskaini die EAJren IX. Batzar Nagusiaren azken egunean bildutakoei, Aitor Estebani erreleboa eman aurretik.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturaren inguruko polemika itxi dute Donostiako alkateak eta Arabako ahaldun nagusiak. Dena dela, bere iritziari eusten diola berretsi du Goiak. Gonzalezek, ordea, ika-mikaren inguruan hitz egiteari uko egin dio.
Bost txostenetako lehenarekin, Euskadirentzat estatus berri bat adostea onartu dute jeltzaleek Estatuarekin aldebiko harreman eraginkorra bilatu eta Euskadiren nazio estatusa Europako ordenamenduan txertatzea helburu.
Bost dokumentuek ia erabateko babesa lortu dute, agerian utziz alderdia batuta eta indartsu dagoela Ortuzarren osteko aro berriari ekiteko. EAJren IX. Batzar Nagusiak igandean jarraituko du, eta Aitor Esteban izendatuko dute Euzkadi Buru Batzarreko presidente.
"Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jarritako helegiteak" aztertzeko eskatu dio alderdi jeltzaleak Espainiako Gobernuari, EAJren IX. Batzar Nagusian adostutako ponentzia batean jasota geratu denez.
EAJren bide-orria zehaztuko duen batzarretik alderdi jeltzalea "indartuta" aterako dela sinetsita daude egungo EBBko presidentea eta, aurreikuspenen arabera, bihar izendatuko duten presidente berria.
Berritze prozesua bihar bukatuko dute, EAJren presidente eta EBB berria osatuko dituzten kideak aukeratuta. Aurreikuspenen arabera, Aitor Esteban 11:30 aldera izendatuko dute alderdiko presidente.
"Alderdia gara" lelopean egingo dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan jeltzaleek IX. Batzar Nagusia. Aitor Esteban EBBren presidente izendatuko dute bertan.
Aitor Estebanek bere iparra diren eta izango diren hitzekin itxi du hitzaldia: "Gora Euskadi askatuta". PPren eta Voxen diputatuak eserita egon diren arren, Alberto Nuñez Feijook eta Cuca Gamarrak txaloka agurtu dute.
"Ezin dugu zehaztasun falta horretan jarraitu", esan dio Estebanek Sanchezi, eta I+G+Bn eta Europako ekoizpenean inbertitzearen aldeko apustua egin du.
EAJko EBBren presidenteak ETB2ko "12 minutos" saioan adierazi duenez, beste hautagaitza batzuk agertu zirenean eta, batez ere, Estebanenak zein neurri hartzen zuen ikusita, argi izan zuen zein urrats eman behar zuen.
Donostiako Atano III. frontoia aukeratu dute jeltzaleek hitzordurako. Larunbatean eta igandean egingo duten biltzarrean, besteak beste, datozen urteotarako bide-orria zehaztuko dute.
Andoni Ortuzarren iritziz, autogobernuaren eztabaida aurreratuta dagoela utziko du EAJko EBBren presidentzia datorren igandean. Horren aurretik, Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegi zuzendariak elkarrizketatuko du, gaur gauean, "12 minutos" saioan.
Imanol Pradales lehendakaria eta burukideak Sabin Etxean egindako bileran izan dira. Aste erabakigarria du EAJk, asteburu honetan Aitor Esteban EBBren presidente izendatzeko Batzar Nagusia egingo baita.
Donostiako alkateak "berekoitzat" jo du Arabako ahaldun nagusia, AHTa Nafarroarekin Gasteizen bidez lotzea aldarrikatzeagatik, Ezkio-Itsasoko aukeraren kaltetan, eta Gonzalezek "errespetua" eskatu dio Goiari.
Borga Rodriguez Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak azaldu du "alokairu eskuragarria sustatzea" dela helburua. Oposizioak leporatu dio 2024an eskatzea hitzeman zuela.
Herriko alderdikideek antolatu dioten ekitaldian, lehendakari moduan egindako ibilbidea eskertu nahi izan diote. Gonbidatu ugari elkartu dira bertan, batez ere bere gobernukide izandakoak. Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek besarkada hunkigarria eman diote elkarri.