Mireia Elkoroiribe alkatearen ustez, paradoreek erakartzen duten turismoa "kalitatezkoa" da. "Hori da guk erakarri nahi dugun turismoa", adierazi du. Udalak dagoeneko Pinondo etxea baztertu du, bertan kulturetxea eraikitzeko asmoa dutelako.
Tropelak 113 kilometroko ibilbidea osatu beharko du. Ezkurdin hasi eta amaituko da proba. Txirrindulariek bost aldiz igo beharko dituzte Miota eta Areitio, eta Goiuria eta San Juan ere igo beharko dituzte. Munduko talde onenak izango dira bertan.
Gerediaga Elkarteak eta Kristin Dantza Taldeak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, Jon Irazabal elkartearen kidea omendu dute. Joan den abuztuan hil zen 1937ko bonbardaketaren ikerketa zabalenaren egilea.
1937ko martxoaren 31n Italiako hegazkinek, Frankoren esanetara, Durango bonbardatu zuten. 213 herritar hil ziren, gehienak goizeko elizkizunetan zirela.
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak. Finala nola bizi izan zuten eta biharamunean nola sentitzen diren kontatu digute.
Finalean, Ezkurdin, Elaia eta Oaia menderatu zituzten, astelehen gauean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4. Banakako Seriesen, Aritz Erkiaga da txapelduna; finalean, Johani gailendu zitzaion, hiru joko izan zituen partidan.
Durangoko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak Elaia Gogenola eta Oaia Otaño mendean hartu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4, eta, ondorioz, txapelak janztea lortu dute. Banakako Seriesen, Aritz Erkiagak erdietsi du titulua, Johan Sorozabal menderatuta.
Durangarrak Euskotren Women Winter Serieseko finala irabazi du Arai Lejardirekin batera, partida biribila eginda. Bi setetan gailendu zaizkie Elaia Gogenola eta Oaia Otañori.
Durangon etzi eztabaidatuko dute, eta Gasteizen, apirilaren 16an. Ehun izeneko mugimendu independentistaren ekimena da, iazko maiatzean Plentziako Udalak onartutako mozioa aurkeztu zuenarena. Mugimendua bertan behera utzi dute, baina horren aurretik, aldarria beste herri batzuetara ireki nahi dute.
Irabazleak hiru jokotan nagusitu ziren, txapelketako bigarren finalerdian. Halaber, Banakako Seriesen, Johan Sorozabal sailkatu da finalera, Jean Olharani gailenduta.
Berriatuako aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak 12-15 irabazi dute lehen jokoa, 15-4 galdu dute bigarrena, eta, hirugarrenean, 3-5 nagusitu dira. Gainera, Banakako Seriesen, Johanek Olharan kanporatu du, eta finala jokatuko du; Erkiaga izango du aurkari, Barandika lesionatuta baitago.
Elaiak eta Oaiak Euskotren Winter Serieseko finalerako txartela lortu dute, bigarren finalerdian Ihart eta Frida hiru jokotan mendean hartuta: 12-15, 15-4 eta 3-5. Finala martxoaren 24an jokatuko dute, Helena eta Arairen aurka.
Herriko alderdikideek antolatu dioten ekitaldian, lehendakari moduan egindako ibilbidea eskertu nahi izan diote. Gonbidatu ugari elkartu dira bertan, batez ere bere gobernukide izandakoak. Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek besarkada hunkigarria eman diote elkarri.
Batetik, Helenak eta Araik Maite eta Maialen mendean hartu zituzten, asteleheneko finalaurrekoan; beraz, finala jokatzeko txartela eskuratu zuten. Bestetik, Xabi Barandikak Erkiaga kanporatzea lortu zuenez, banakako finalean izango da.
Aurrelari durangarrak modu bikainean eman dio amaiera lehen setari, erremate ederra egin eta jokoa 11-15eko emaitzarekin poltsikoratzeko. Helena eta Arai finalera sailkatu dira, bigarren seta ere irabazita.
Bizkaitar bikotea bigarrenez jarraian sailkatu da Euskoten Women Winter Series txapelketako finalera. Aurten Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabal kanporatu dituzte finalerdietan.
Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa aurkeztu dute gaur Durangon. Martxoaren 10ean hasita, lau bikote lehiatuko dira, eta final handia martxoaren 24an jokatuko dute. Horrez gain, iragarri dute Jai Alai Liga ere egingo dutela, 10 torneoz osatuta.
Erasoa larunbat goizaldean gertatu da, Askatasun Etorbidean, eta atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte. Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du erasoa gaitzetsi eta "biktimari elkartasun eta babes osoa" adierazteko.
Janire Amezuak azaldu digunez, gosariak eta brunchak dira Durangoko Katazka tabernaren berezitasunak. Etxeko produktuak eskaintzen dituzte, besteak beste, sandwichak, tostak, gailetak, bizkotxoak eta tartak. Carrot cake edo azenario-tarta nola egiten duten azaldu digu.
Elordi eta Zabaleta izan dira nagusi Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako norgehiagokan, Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko lehen partidan.
Sareak Bilbon, Basaurin eta Leioan jarduten zuen nagusiki. "Carding" metodoaren bidez, lapurtutako txartelen informazioa erabiltzen zuten erosketak egiteko. Erositakoa Marokora bidali eta bertan merkaturatzen zuten.
Durangoko Azokaren 59. edizoak ateak itxi eta biharamamunean, Beñat Gaztelurrutiak (Gerediaga Elkartea) balorazio "bikaina" egin du, eta hauskarketa bat ere bai: gisa honetako espazio gehiagorekin euskal kulturak hartzaile gehiago izango lituzke urte osoan zehar. "Azoka aterki bat da".
Gerediaga elkarteko koordinatzailea hunkituta agertu da sortzaileen eta bisitarien emana izugarria izan delako. Azokak hartzen duen "espazio publikoa" ikusita, "halako testuinguru bat egituratzeko gai izango bagina urtean zehar, euskal kulturak hartzaile askoz gehiago izango lituzke", hausnartu du.
"Kulturazaleek lau egunotan agertu duten nahia" praktikara eramateko egiturazko espazio gehiago izatera, euskal kulturgintzak "ohiko hartzaile gehiago" izango lituzkeela adierazi dute antolatzaileek.
10-12 margolanez sortutako instalazio bat prestatuko du abadiñar ilustratzaileak, eta datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza, Arte eta Historia Museoan. 15.000 euroko ekarpena jaso du horretarako.
10-12 margolanez sortutako instalazio bat prestatuko du abadiñar ilustratzaileak, eta datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza, Arte eta Historia Museoan. 15.000 euroko ekarpena jaso du horretarako.
10:30etik 18:00etara (aurreko egunetan baino bi ordu gutxiago), 250 erakusmahai baino gehiago egongo dira zabalik, bestelako espazioekin batera, 59. edizioari amaiera emateko.
Donostiar idazleak "Coca-Cola bat zurekin" eleberria argitaratu du, Frank O'Hara estatubatuar poeta eta arte komisarioaren bizitzaren lorratza jaso eta anplifikatuta.
Durangoko Azokaren testuinguruan, manifestazioa egin dute Landako gunetik hasita, larrialdi linguistiko baten aurrean gaudela salatzeko. Sindikatu abertzaleek bat egin dute protestarekin.