Urdax Magunazelaia abadiñarrak positibo eman zuen kalamuarekin azaroaren 19an dopin kontrol batean. Gerora, zenbait lehiaketetan parte hartu du, zigorraldia indarrean egonik, nahiz eta legeak halakorik ez baimendu. Ondorioz, 3 hileko bi zigor ezarri dizkiote aipatu bi arau-hausteengatik.
Prentsaurreko batean, txirrindulari kolonbiarrak berretsi du talde bila dabilela, lasterketa nagusietan lehiatzeko, nahiz eta aurrean helburu hori oztopatzen duen "harresia" egon. 2022ko Frantziako Tourrean, tramadolean positibo emanda, kanporatu egin zuten.
Andrea Iannonek ezingo du MotoGP mailako Munduko Txapelketan parte hartu 2023ko abenduaren 17ra arte. Pilotu italiarrak positiboa eman zuen destranolona esteroideagatik.
Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak jakinarazi du, 'esteroide androgeniko anaboliko exogenoak' agertu direla pilotu italiarrari egindako dopin kontrol batean.
Zigorrak dio ezingo dela izan ez uda honetako Tokioko Olinpiar Jokoetan, ez 2022ko Neguko Jokoetan edota Munduko Futbol Txapelketan. Garbi leudeken kirolariek bandera neutropean parte har dezakete.
Hala erabaki du UCIren Dopinaren Aurkako Auzitegiak, eta, hartara, azken garaipena Chris Foomeri egokituko litzaioke, urte hartan bigarren egin baitzuen sailkapenean.
Austriako Poliziak, Tiroleko Munduko Txapelketan parte hartzen zuten kirolariak zeuden hotelera joan, eta Max Hauke odol-transfusioa egiten harrapatu zuen. Txirrindularitza ere zipriztindu du aferak.
Ezarri zioten lau urteko zigorra baliogabetu du Kirol Arbitrajeko Auzitegiak, baina Burgos BH taldean ibilitako txirrindulari bilbotarrak bukatutzat eman du bere ibilbidea.
Arraunean epaileen erabakiekin sortu diren polemikak eta dopina izan ditu hizpide Jose Luis Kortak. Dioenez, kirol guztietan dago dopina. Epaileek erabakiak momentuan jakinarazi behar dituztela dio.
Euskadiko fitness eta kulturismo kopa bertan behera geratu zen, 28 lagunek eman zuten izena, eta haietatik 25ek, ehuneko ia 90ek alde egin zuen dopin kontrolaren beldur.
Santurtzin jokatu behar zen Euskadiko Fitness eta Kulturismo Kopan dopinaren aurkako euskal agentziak kontrolak egin behar zituela jakin zutenean, lehiakide gehienek (28tik 25ek) alde egin zuten.
Atxiloketak Madrilen, Valentzian eta Calatayuden (Zaragozan) egin dituzte, eta atxilotuen artean distantzia ertain eta luzeetako atletak daude, Espainiako txapeldunen bat barne.
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak hartutako erabakiaren arabera, kirolari errusiarrek 'Errusiako Atleta Olinpikoa' izendapenarekin lehiatu ahalko dute, baina bandera olinpikoa erabilita.
Bart bakar batek onartu zuen substantzia debekatuak bidali izana eta, babestutako lekuko batek ere deklaratu zuen. Gaur, 2010eko Bou Bizkaiko arraunlarien txanda izan da.
2010ean Bermeoko taldeko kidea zen arraunlariak epailearen aurrean deklaratu du lekuko babestu bezala. "Zortzi injekzio edo gehiago jasotzen genituen, ia egunero", adierazi du epaiketan.
2010ean Urdaibain ibili zen arraunlari batek "egunero zortzi substantzia edo gehiago" injektatzen zizkietela adierazi du 'Estrobo auzia'ren epaiketan. Babestutako lekuko bezala deklaratu du.
Teresa Mesa botikariak epailearen aurrean aitortu du Josu Zabalondo Urdaibaiko presidentearen izenean EPOa zuen hiru pakete bidali zituela. Gainerako akusatuek dena ukatu dute.