Donostia

1 / 30 Hurrengoa

Gizon bat atxilotu dute eta beste lau ikerketapean daude, bart Donostian borroka batean parte-hartzeagatik

02:00etarako minutu batzuen faltan, Amara Berrin liskar batengatik abisua jaso du Ertzaintzak, eta bertaratu direnean, bi gizon ikusi dituzte borrokan. Horietako batek makila bat zeraman eta besteak labana bat. Azken hori ihes egiten saiatu da.
Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)

Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)

Talde txuri-urdinak eta armaginek berdindu egin dute ostiral honetan Zubietan, golik gabe bukatu den euskal derbian. Aukerak txuri-urdinek izan dituzte batez ere, baina Eibarrek egindako defentsa lana sendoa izan da.
Eraunzetamurgil: ''Ez dago gure esku bakarrik, baina irabazi beharra daukagu salbazioa lortzeko''

Eraunzetamurgil: ''Ez dago gure esku bakarrik, baina irabazi beharra daukagu salbazioa lortzeko''

María Eraunzetamurgil IDK Euskotreneko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Donostiako taldeak Ensinoren aurka jokatuko duen Endesa Ligako azken jardunaldiko partidari buruz. IDK Euskotrenek mailari eustea du jokoan. (adierazpenak gaztelaniaz)

Sanchez Vera: ''Ia iritsi bezain pronto ohartu nintzen ez zela nire lekua, pentsatzen nuenerako''

Sanchez Vera: ''Ia iritsi bezain pronto ohartu nintzen ez zela nire lekua, pentsatzen nuenerako''

Datorren denboraldian Reala utziko duela iragarri ostean, Jose Luis Sanchez Verak erabakia azaldu du hedabideen aurrean. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Brais Mendez: ''Gure baitan dago berriz klubean historia egitea''

Brais Mendez: ''Gure baitan dago berriz klubean historia egitea''

Brais Mendez Realeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du Zubietan. Lesioaren ostean nola dagoen azaltzeaz gain, taldean denboraldi amaiera nola bizi duen zehaztu du.

Bertan behera geratu dira Gipuzkoako Avanzako lanuzteak, deialdiaren jakinarazpenean forma akatsa egin baitzen

Bertan behera geratu dira Gipuzkoako Avanzako lanuzteak, deialdiaren jakinarazpenean forma akatsa egin baitzen

Gipuzkoako autobus zerbitzuetan (Lurraldebus) Aste Santurako deitu zituzten sei greba egun ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek, apirilaren 16tik 22ra. Nolanahi ere, langileen ordezkariek adierazi dute aldarrikapenekin aurrera jarraituko dutela, eta, laster jakinarazituko dituztela mobilizazio berriak.
Goiak uste du AHTaren inguruan PSE-EEk egindako kritiken atzean ''ezer ez egiteko jarrera'' dagoela

Goiak uste du AHTaren inguruan PSE-EEk egindako kritiken atzean ''ezer ez egiteko jarrera'' dagoela

AHTaren Nafarroa eta EAEren arteko lotuneaz galdetuta, Eneko Goia Donostiako alkateak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren jarrera Ezkio-Itsasoko aukeraren aldekoa dela. PSE-EEren kritikei buruz, berriz, aditzera eman du "ezer ez egitea" dela nahi dutena, ez Ezkion ez Gasteizen. 

Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan

Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan

Emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako Lauko Finalak hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak irailean. Donostiako Udalak eta Eraman enpresak 2027ra arteko akordioa sinatu dute.
Donostiako Carmelo Balda, zesta-puntaren erreferente izango da

Donostiako Carmelo Balda, zesta-puntaren erreferente izango da

Datozen hiru urteetako Jai Alai Leagueko azken faseak Donostian jokatuko dira. Beraz, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako 2025, 2026 eta 2027 urteetako Lauko Finalak Carmelo Balda frontoian jokatuko dira.

Realak lortuko al du Europarako txartela?

Realak lortuko al du Europarako txartela?

EA Sports Liga bukatzeko 7 jardunaldi falta dira; txuri-urdinak sailkapeneko 9. postuan daude 41 punturekin. Celta eta Mallorca daude 7. eta 8. postuetan hurrenez hurren. Hori ela eta, realzaleei galdetu diegu Realak lortuko ote duen Europarako txartela.

Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko

Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko

Klub txuri-urdinak webgunean argitaratutako ohar baten arabera, denboraldia amaitzean utziko du taldea, ekainaren 30ean.
Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean

Donostiako Carmelo Balda frontoiak hartuko ditu Jai Alai Leagueko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako Lauko Finalak datozen hiru urteetan. 2025ko Jai Alai Leagueko azken fasea irailean jokatuko da.

Donostiako Altza auzoko banketxe batean lapurreta egin dute

Ertzaintzak ikerketa abiatu du goizean izandako lapurretari buruz.
GOe eraikin berriak datorren urrian ateak irekitzea espero dute

GOe eraikin berriak datorren urrian ateak irekitzea espero dute

Joxe Mari Aizega BCCko zuzendariak azpimarratu du "erakundeen arteko lankidetzaren adibide" dela, eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak parte hartu dutela.

Sei pertsona atxilotu dituzte Donostian, arma zuriekin izandako borroka jendetsuan

Gertakariak igandean jazo ziren, 19:00ak aldera, Altza auzoko etxebizitza batean izandako liskar baten berri izan zuenean Ertzaintzak.
Bi kilometrotik gorako auto-ilarak Gi-20an, Donostian, istripu baten ondorioz

Bi kilometrotik gorako auto-ilarak Gi-20an, Donostian, istripu baten ondorioz

Istripua 08:45ean gertatu da, Donostiako saihesbidean, baina auto-ilarek Gi-40ari ere eragin diote. Ez da zauriturik izan.
Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzinamendua du eta arriskuak

Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzinamendua du eta arriskuak

Higiezinen agentzien atariek gero eta pisu gehiago iragartzen dituzte "legez kanpoko kupatzaileekin" salgai, eta negozio hori Euskal Herrira ere iritsi da. Idealistaren arabera, Estatuan okupatutako 20.000 etxebizitza daude salgai; 150 EAEn eta 68 Nafarroan.

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek mailari eustea izango dute jokoan azken jardunaldian

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek mailari eustea izango dute jokoan azken jardunaldian

Jardunaldi bakarra falta da Endesa Ligako fase erregularra bukatzeko. Arabako eta Gipuzkoako taldeak sailkapeneko azken-aurrekoa eta azken-hirugarrena dira hurrenez hurren; hala, bada, salbazioa izango dute jokoan, apirilaren 19an.
Euskadiko Orkestra eta Euskadiko Ikasleen Orkestra hiru kontzertu eskainiko dituzte elkarrekin, aurrenekoz

Euskadiko Orkestra eta Euskadiko Ikasleen Orkestra hiru kontzertu eskainiko dituzte elkarrekin, aurrenekoz

Kontzertu nagusia apirilaren 25ean izango da Donostiako Kursaalean, eta 110 musikari izango dira oholtzan. Apirilaren 23an Bilboko J.C Arriaga Kontserbatorioan eta apirilaren 24an Gasteizko J. Guridi Kontserbatorioan izango dira beste bi kontzertuak
'Bou Gipuzkoa' -ren erreplika batek frankismoaren aurka borrokatu zuten marinelak gogoratuko ditu Donostian

'Bou Gipuzkoa' -ren erreplika batek frankismoaren aurka borrokatu zuten marinelak gogoratuko ditu Donostian

Bou Gipuzkoa arrantzontzia Matxitxakoko batailan borrokatu zen Gerra Zibilean. Erreplikak 2,70 metro luze eta 40 zentimetro zabal ditu, eta gaur inauguratu dute Donostiako portuan. Matxitxako Elkarteak, proiektuaren bultzatzaileak, Aranzadi eta erakundeen laguntza izan du.

Altuna-Huegun eta Senperena-Cabanne txapeldun, pilota egokituan

Altuna-Huegun eta Senperena-Cabanne txapeldun, pilota egokituan

Finalak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dira. Adimen urritasunen kategorian, Joseba Altuna eta Iraitz Huegun gailendu dira, finala 25-20 irabazita. Gurpildun aulkien kategorian, berriz, Aingeru Senperena eta Maxi Cabanne nagusitu dira 25-14.

Realak burua altxatu ezinik jarraitzen du Betisen aurka galduta (3-1)

Txuri-urdinek 3-1eko emaitzarekin galdu dute Betisen aurka F Ligako 25. jardunaldian, eta dagoeneko 10 partida daramatza garaipenik lortu gabe. Elene Guridiri txartel gorria atera diote 48. minutuan.

Imanol: ''Goleko bi jokaldiak gure akatsak dira''

Imanol: ''Goleko bi jokaldiak gure akatsak dira''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Mallorcaren aurkako porrotaz (0-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 31. Jardunaldian.

Iritsi dira gurera Aste Santuko lehen turistak

Iritsi dira gurera Aste Santuko lehen turistak

Askok atariko asteburu hau baliatu dute bisitariek oporraldiari ekiteko. Hotelak eta tabernak betetzen hasi dira, eta goizetik inguruaz gozatzen daude.

Gizon bat espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketa batengatik

Gizon bat espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketa batengatik

Martxoaren 8an aurkitu zuten biktima, ia konortea galduta, kalean. Indarkeriaz egindako lapurreta baten biktima izan zen, eta emakume bat ere atxilotu dute kasuarekin lotua, baina libre geratu da, kautelazko neurriekin.

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta

Kalean ia konortea galduta aurkitutako pertsona baten heriotzaren ikerketari tiraka, indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten biktima izan zela.
Odon Elorza, San Bartolomeko proiektuaren gelditzeari buruz: ''Herritarren garaipena da''

Odon Elorza, San Bartolomeko proiektuaren gelditzeari buruz: ''Herritarren garaipena da''

Odon Elorza Donostiako alkate izandakoak eta San Bartolome plataformako kideak uste du presio sozialak behartu duela Udala San Bartolomeko proiektu polemikoa geldiarazteko erabakia hartzera.

Zumarraga, Beasain eta Ordizia Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea, hilaren 28an martxan

Zumarraga, Beasain eta Ordizia Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea, hilaren 28an martxan

Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da eta Beasain eta Ordiziako tren geltokietan (bietan autobusera igotzeko bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaisteko bakarrik) geldialdiak egingo ditu.
L'Histoire de Souleymanek irabazi du film luze onenaren saria Giza Eskubideen Zinemaldian

"L'Histoire de Souleymane"k irabazi du film luze onenaren saria Giza Eskubideen Zinemaldian

"Tratado de invisibilidad"ek film luze onenaren Amnesty International saria irabazi du, eta "16060" egun Iñaki Alforja eta Iban Toledoren lanak Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.
Donostiako Udalak San Bartolomeko merkataritza zentroa eraikitzeko proiektua geldiarazi du 

Donostiako Udalak San Bartolomeko merkataritza zentroa eraikitzeko proiektua geldiarazi du 

Eneko Goia alkateak aurreratu duenez, San Bartolome Muinoa sozietateari eskatuko dio kontratua bertan behera uztea eta bi aldeen arteko akordioa lortzea. Gauzak horrela, ez dira merkataritza zentroa eta aparkalekua egingo.
Ortzadar ikastetxean Chillidaren hainbat lan 3Dn erreplikatu dituzte, itsuek eskuragarri izan ditzaten

Ortzadar ikastetxean Chillidaren hainbat lan 3Dn erreplikatu dituzte, itsuek eskuragarri izan ditzaten

Proiektuan, Donostiako Ortzadar Ikastetxean soldadura eta galdaragintza ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-premia bereziak dituzten 16 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu dute.

Jon Martin: ''Nire ametsa lehen mailan mantentzea da, eta ahal bada, Realean''

Jon Martin: ''Nire ametsa lehen mailan mantentzea da, eta ahal bada, Realean''

Jon Martin Realeko jokalariak orain arte Donostiako taldean egindako ibilbideaz hitz egin du, baita asteburuan taldeak Mallorcaren kontra jokatuko duen partidaz ere.

Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Jokalari frantziarrak 62 neurketa jokatu eta 124 gol sartu ditu Donostian daraman denboran. Hiru denboraldi beteko ditu, aurtengoa amaitzean.
Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Igandean, apirilaren 13an, Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte Donostian, Atano III.a frontoian. EITB Mediak zuzenean eskainiko ditu, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Igor Zubeldiak lesioa du erdiko eskuin aduktorean

Igor Zubeldiak lesioa du erdiko eskuin aduktorean

Azkoitiko futbolariak joan den asteburuan hartu zuen min, Las Palmasen kontra jokatutako partidan, LaLigako 30. jardunaldian. Haren ordez, Jon Martin zelairatu zuen Imanolek.
Terrazen itxiera ordutegia aurreratzea eta aire zabaleko estufak debekatzea proposatu du Donostiako Udalak

Terrazen itxiera ordutegia aurreratzea eta aire zabaleko estufak debekatzea proposatu du Donostiako Udalak

Udal gobernuak 2014tik indarrean egon den ordenantzaren aldaketa onartu du gaur. Orain, oposizioko taldeek zuzenketak aurkezteko epea dute. Araudi berria urrian sar liteke indarrean.
Bost gazte atxilotu dituzte Donostiako Martutene auzoan borroka batean hiru pertsonari eraso egiteagatik

Bost gazte atxilotu dituzte Donostiako Martutene auzoan borroka batean hiru pertsonari eraso egiteagatik

Ertzaintza gertakariaren arrazoiak ikertzen ari da, baina, lehen ikerketen arabera, erasotzaileek eta biktimek elkar ezagutzen zuten. Atxilotuak 21 eta 25 urte bitarteko bost gazte dira.

Ate joka dugu 'GEMA Europe Summit & Awards', entretenimenduaren etorkizunari buruzko marketin ekitaldi handia

Ate joka dugu 'GEMA Europe Summit & Awards', entretenimenduaren etorkizunari buruzko marketin ekitaldi handia

Era askotako gaiak jorratuko dituzte, tartean adimen artifiziala, marketinaren birdefinizioa datuen analisitik, Parisko 2024ko marka olinpikoaren irudi eztabaidagarria eta kirol hedabideen mundu aldakorra. Jardunaldia amaitzeko GEMA Awards Europe 2025 sari entzutetsuak banatuko dituzte, Donostian.
Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia maiatzaren 4an jokatuko da, 21:00etan

Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia maiatzaren 4an jokatuko da, 21:00etan

Txuri-urdinak eta zuri-gorriak nor baino nor gehiago ariko dira EA Sports Ligako 34. jardunaldian. Maiatzaren 4an, igandean, jokatuko da Reale Arenan, 21:00etan.
Amaia Zabarte iritsi da Gipuzkoako Auzitegira, Ertzaintzak zauritu zuelako deklaratzera

Amaia Zabarte iritsi da Gipuzkoako Auzitegira, Ertzaintzak zauritu zuelako deklaratzera

Epaileak berriro ireki du auzia, irudiek gezurtatu egiten dutelako Ertzaintzaren bertsioa. Zabartek salatzen du foam pilotakada batek zauritu eta ondoren Ertzain batek jo egin zuela.

1 / 30 Hurrengoa

  • 3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak saioari buruzko webgune berezia.

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen