Donald Trump

1 / 30 Hurrengoa
Akordioa oztopatzea egotzi dio Trumpek Zelenskiri, Krimea Errusiaren lurralde gisa onartzeari uko egin diolako

Akordioa oztopatzea egotzi dio Trumpek Zelenskiri, Krimea Errusiaren lurralde gisa onartzeari uko egin diolako

"Inork ez dio eskatzen Zelenskiri Krimea lurralde errusiar gisa onartzeko, baina nahi badu, zergatik ez zuten borrokatu duela hamaika urte Errusiaren esku utzi zutenean?", adierazi du buruzagi errepublikanoak bere sare sozialean.
Trumpek atzera egin eta Txinarekiko muga-zergak nabarmen murriztuko dituela adierazi du

Trumpek atzera egin eta Txinarekiko muga-zergak "nabarmen" murriztuko dituela adierazi du

Txinako gobernua AEBrekin elkarrizketak abiatzeko prest agertu da, muga-zergak guztien kalterako direla iritzita, baina xantaia eta mehatxuak albo batera uzteko eskatu dio Washingtoni.
Txinak kontrako neurriak hartuko ditu bazkide komertzialek AEBrekin egidako itunek kalte egiten badiote

Txinak "kontrako neurriak" hartuko ditu bazkide komertzialek AEBrekin egidako itunek kalte egiten badiote

Hedabide estatubatuarretan zabaldu denez, Trumpek muga-zergen negoziazioak baliatu nahi ditu Txinaren bazkide komertzialei presioa egiteko, herrialde asiarrarekin dituzten harremanak mugatzeko.
Errusiak aire-erasoei berrekin die Ukrainan, Pazko Ortodoxoa dela eta su-etena ezarri ondoren

Errusiak aire-erasoei berrekin die Ukrainan, Pazko Ortodoxoa dela eta su-etena ezarri ondoren

Bien bitartean, Donald Trump AEBko presidenteak esan du Errusiak eta Ukrainak aste honetan Ukrainako gatazka amaitzea espero duela.
AEBko Defentsa idazkariak informazio militarra partekatu zuen Signaleko beste txat batean

AEBko Defentsa idazkariak informazio militarra partekatu zuen Signaleko beste txat batean

Pete Hegsethen gertuko pertsonak daude bigarren talde honetan. Bestetik, 'The Atlantic' aldizkariak zabaldu zuen lehen txataren kasua ikertzen ari da epaile federal bat.

Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak udaberriko lehen bilerei ekingo diete gaur, muga-zergen itzalpean

Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak udaberriko lehen bilerei ekingo diete gaur, muga-zergen itzalpean

Washingtonen elkartuko dira bi erakundeotako ordezkariak, gaur hasi eta larunbatera bitartean. Besteak beste, Trumpen azken politikek munduko merkataritzan izan duten eragina aztertuko dute.
Ukrainak eta Errusiak bake akordioa aste honetan bertan sinatzea espero duela esan du Trumpek

Ukrainak eta Errusiak bake akordioa aste honetan bertan sinatzea espero duela esan du Trumpek

Igandeko 23:00etan amaitu da Putinek Pazko ortodoxoaren harira iragarritako 30 orduko su-etena. Zelenskik esan du aire bidezko erasoetan bakarrik bete duela Errusiak agindutakoa eta gerrako arlo horretan su-etena 30 egun gehiagoz luzatzea eskatu du.
AEBko Gorenak 1798ko lege batean oinarrituta egiten ari den deportazioak eteteko agindu dio Trumpi

AEBko Gorenak 1798ko lege batean oinarrituta egiten ari den deportazioak eteteko agindu dio Trumpi

Trumpek 238 gizon venezolarren deportazioari ekin zion martxoan, Araguako Trena erakunde kriminaleko kide izatea egotzita, XVIII. mendean idatzitako Atzerriko Etsaien Legean oinarrituta. Herritar horiek Texasko Bluebonnet-eko atxilotze-zentroan daude oraindik.
Ukrainak eta Errusiak konpromisorik erakutsi ezean, negozioazioak uztearekin mehatxu egin du AEBk

Ukrainak eta Errusiak konpromisorik erakutsi ezean, negozioazioak uztearekin mehatxu egin du AEBk

Bestalde, Ukraina eta Estatu Batuak apirilaren 26a baino lehen iritsiko dira, dena ondo bidean, mineralak ustiatzeko akordiora, eta hortik aurrera "lehenbailehen" sinatuko dute.
Trump eta Meloni baikor agertu dira akordio komertziala lortzeko orduan, edukia zehaztu ez badute ere

Trump eta Meloni baikor agertu dira akordio komertziala lortzeko orduan, edukia zehaztu ez badute ere

Donald Trump AEBko presidenteak Giorgia Meloni hartu du Etxe Zurian. Giro onean egin dute bilera, eta AEBk eta EBk ituna lortuko dutelakoan daude, Trumpek muga-zergei ezarritako 90 eguneko etena igarota.

Melonik Trumpekin bitartekari lanak egiteko ezinezko misioari aurre egingo dio gaur Washingtonen

Melonik Trumpekin bitartekari lanak egiteko "ezinezko misioari" aurre egingo dio gaur Washingtonen

Italiako lehen ministroa Washingtonera joango da gaur, gerra komertzialean bitartekari lanak egiteko. Egitekoa "ezinezko misio" gisa aurkeztu dute, Donald Trumpen izaera dela eta, baina ez da baztertzen Melonik Italiarentzat eta Europarentzat onurak lortzea.
Epaile batek Trumpen aurka egin du agindu judizial bat desobeditzegatik eta pertsonak kanporatzeagatik

Epaile batek Trumpen aurka egin du agindu judizial bat desobeditzegatik eta pertsonak kanporatzeagatik

James Boasberg magistratuak El Salvadorreko kartzela erraldoira 200 migratzaile baino gehiago, gehienak venezuelarrak, bidaltzean atzera egiteko agindu judizial bati "mespretxuz" muzin egin izana leporatu dio Gobernuari.
Trumpek Gabonak izorratu ditu AEBn

Trumpek Gabonak izorratu ditu AEBn

Muga-zergen gerra dela eta, estatubatuarrak gabonak ospatu gabe gera daitezke, apaingarrien %87 Txinan ekoizten baitira.

Bidenek Trumpen murrizketak kritikatu ditu boterea utzi zuenetik egin duen lehen agerraldian

Bidenek Trumpen murrizketak kritikatu ditu boterea utzi zuenetik egin duen lehen agerraldian

"100 egunean baino azkarrago, administrazio berriak kalte eta suntsipen handia eragin du. Ikaragarria da", adierazi du agintari ohiak.
Paperik gabeko migratzailei dirua eta hegazkin txartelak eskaintzea proposatuko du Trumpek, AEBtik joateko

Paperik gabeko migratzailei dirua eta hegazkin txartelak eskaintzea proposatuko du Trumpek, AEBtik joateko

"Ondoren, eurekin lan egingo dugu, zintzoak badira, lehenbailehen itzuli daitezen", esan du presidente estatubatuarrak.
Cuerporen ustez, posible da Washingtonekin bidezko akordio onuragarria ixtea

Cuerporen ustez, posible da Washingtonekin "bidezko akordio onuragarria" ixtea

"Bessent idazkariak mezu argia helarazi du: akordioa lortu nahi dute merkataritza bazkide nagusiekin, besteak beste, Europar Batasunarekin", adierazi du Espainiako ministroak AEBko estatu-idazkariarekin bildu ostean.
Trump Administrazioak AEBko unibertsitateak ditu jomugan

Trump Administrazioak AEBko unibertsitateak ditu jomugan

Unibertsitateei eskatu die aniztasun, berdintasun eta inklusio programak ezaba ditzatela, eta sarbidea muga diezaietela "irakaskuntzan baino aktibismoan inplikatuta daudenei". Gainera, dagoeneko Harvard eta Columbiara bideratutako funts federalak izoztu ditu, eskakizunei uko egiteagatik.
Carlos Cuerpo Ekonomia ministroa Scott Bessent AEBko Altxorraren estatu-idazkariarekin bilduko da gaur

Carlos Cuerpo Ekonomia ministroa Scott Bessent AEBko Altxorraren estatu-idazkariarekin bilduko da gaur

Ministroak korrespontsal talde bati azaldu dionez, batzarrean "aldebiko gai garrantzitsu guztiak" jorratuko dituzte, bi estatuen arteko harremanak indartzeko helburuarekin, "azken urteetan areagotzen eta unerik onenetako bat bizitzen ari direlako".
Trumpek EBri ezarritako muga-zergei amaiera ematen saiatzeko bilerak, akordiorik ez

Trumpek EBri ezarritako muga-zergei amaiera ematen saiatzeko bilerak, akordiorik ez

Howard Lutnick AEBko Merkataritza estatu-idazkariarekin eta Jamieson L. Greer merkataritza-arduradunarekin izandako bileraren amaieran, Maros Sefcovic EBko Merkataritza komisarioak idatzi du Europar Batasunak "bidezko akordio bat" lortzeko prest jarraitzen duela.
Espainiako Gobernuaren dirulaguntza-plana ''Jaurlaritzaren ildoarekin'' lerrokatu daitekeela esan du PSEk

Espainiako Gobernuaren dirulaguntza-plana ''Jaurlaritzaren ildoarekin'' lerrokatu daitekeela esan du PSEk

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, muga-zergen gerrari aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartutako 14 100 milioi euro horietatik % 11 "Euskadirentzat izango da".

Dirulaguntzak siderurgia edo petrolio enpresetara bereziki bideratzea proposatu du PPk

Dirulaguntzak siderurgia edo petrolio enpresetara bereziki bideratzea proposatu du PPk

Trumpek ezarritako muga-zergen ondorioz gehien kaltetutako EAEko industriei batez ere laguntza ematea proposatu dio Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak lehendakariari, hala nola, siderurgia, petrolio eta nekazal elikagai industriei.

Sumarrek bost neurri proposatu dizkio lehendakariari Trumpen muga-zergari aurre egiteko

Sumarrek bost neurri proposatu dizkio lehendakariari Trumpen muga-zergari aurre egiteko

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak neurri horiek zehaztu ditu: laguntzak jasotzen dituzten enpresen lanpostuak bermatzea, beste sektore batzuk babestea, ezkutu soziala eskaintzea, gastu militarrari uko egitea eta zor publikoa ez handitzea.

Erdieroaleen muga-zergen ingurukoak eta salbuespenak aldi baterako diren argituko du Trumpek astelehenean

Erdieroaleen muga-zergen ingurukoak eta salbuespenak "aldi baterako" diren argituko du Trumpek astelehenean

Txinako telefonoak, ordenagailuak, pantailak eta beste osagai teknologiko batzuk % 145eko mugasariak aplikatuko litzaizkiekeen ondasun-zerrendetatik kanpo uzteko erabakia "behin-behinekoa" dela esan du igande honetan AEBko Merkataritza idazkariak.
Bernie Sanders Coachellan bildutako gazteei: ''Amerikaren etorkizuna zuen belaunaldiaren esku dago''

Bernie Sanders Coachellan bildutako gazteei: ''Amerikaren etorkizuna zuen belaunaldiaren esku dago''

Bernie Sanders senataria, Estatu Batuetako ezkerraren ordezkari ezagunena, ezustean agertu zen larunbat gauean Coachellan, munduko musika jaialdirik ospetsuenean, eta Donald Trumpen politikei aurre egiteko eskatu zien han bildutako 100.000 gazteei.

''Botere korporatiboaren deiak jaso ahala, Trump neurriak moldatzen joan dela dirudi''

''Botere korporatiboaren deiak jaso ahala, Trump neurriak moldatzen joan dela dirudi''

Telefonoak, ordenagailuak eta txipak % 125eko muga-zergatik salbuesteko Trumpek hartutako erabakiak teknologia enpresa handiak lasaitu ditu. AEBko Gobernuaren erabakiaren atzean zer egon daitekeen azaldu digu Joseba Barandiaran ekonomialariak.

AEBk eta Iranek datorren astean jarraituko dute hizketan, Omango negoziazio positiboaren ondoren

AEBk eta Iranek datorren astean jarraituko dute hizketan, Omango negoziazio "positiboaren" ondoren

AEBko eta Irango ordezkariek errepublika islamiarraren programa nuklearrari buruzko negoziazio publikoak hasi dituzte berriro larunbat honetan, zazpi urteko urruntzearen ostean, Donald Trumpek 2018an Ekintza Integralerako Plan Bateratua bertan behera uztea erabaki ostean.
Telefonoak, ordenagailuak eta txipak % 125eko muga-zergatik salbuetsiko ditu Trumpek

Telefonoak, ordenagailuak eta txipak % 125eko muga-zergatik salbuetsiko ditu Trumpek

Teknologia gailuak erosten dituzten kontsumitzaileengan izango du, beraz, eragina AEBko presidentearen iragarpenak, eta, besteak beste, Apple nahiz Samsung Electronics enpresei ere egingo die mesede.
Indarrean sartu da Txinak AEBko ondasunei ezarri dien % 125eko muga-zerga

Indarrean sartu da Txinak AEBko ondasunei ezarri dien % 125eko muga-zerga

Herrialde asiarrak uste du produktu estatubatuarrek jada ez dutela "benetako merkaturik Txinan", eta bestelako zerga batzuk ezartzea "hutsala" izango litzatekeela.
Merkatuen balizko manipulazio baten itzala Trump Administrazioan

Merkatuen balizko manipulazio baten itzala Trump Administrazioan

Hainbat ordezkari demokratak eskatu dute ikertzea Gobernuan zein pertsonak zuen presidentearen jarrera aldaketaren berri muga-zergen inguruan, eta ea etekina atera dioten informazio horri.
Trumpek Txinari ezarritako muga-zergak % 145ekoak dira

Trumpek Txinari ezarritako muga-zergak % 145ekoak dira

AEBko Presidentetzak ostegun honetan argitaratu du Pekini ezarritako zergak % 125era igotzea jasotzen duen zuzenketa, eta ehuneko hori gehitu egiten zaio apirilaren 2an Trumpek munduko ia herrialde guztiekin merkataritza gerra hasi aurretik zegoen % 20ko kargari.
Zerk bultzatu du Trump muga-zergen gerra globalean etenaldi bat ezartzera?

Zerk bultzatu du Trump muga-zergen gerra globalean etenaldi bat ezartzera?

AEBren zor handiak eta haren zati garrantzitsu bat atzerriko inbertitzaileen esku egoteak, besteak beste, Txinaren esku; 10 bilioi dolarreko galera eragin duten burtsen beherakadek eta Trumpen gertukoenen arteko ika-mikek erabakia bultzatu ahal izan dute.
Ateak zabalik dituen mundua aldarrikatu du Sanchezek, Txinari hurbiltzeagatik AEBren kritika jaso ondoren

"Ateak zabalik dituen mundua" aldarrikatu du Sanchezek, Txinari hurbiltzeagatik AEBren kritika jaso ondoren

Trumpek muga-zergen inguruan hartutako azken erabakiak Asian bidaia ofizialean harrapatu du Espainiako Gobernuko presidentea. Gaur Txinara joatekoa da, eta mezu argia iritsi zaio Estatu Batuetatik: Txinarekin lerrokatuz gero, bere kalterako izango da.
Pradales: ''Trumpen erabakiak aukera ematen du negoziazioa eta diplomazian sakontzeko''

Pradales: ''Trumpen erabakiak aukera ematen du negoziazioa eta diplomazian sakontzeko''

Imanol Pradales lehendakariaren hitzetan, AEBen eta Europaren arteko "adostasun orekatu" bat lortzeko aprobetxatu behar da aukera. Ziurtatu du, Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako laguntza-sorta bere horretan mantenduko dutela. "Euskadik bere neurriak prest izan behar ditu", esan du.

MMEk ohartarazi du Txinaren eta AEBren arteko merkataritza % 80 jaitsi daitekeela; eta munduko BPGa, % 7

MMEk ohartarazi du Txinaren eta AEBren arteko merkataritza % 80 jaitsi daitekeela; eta munduko BPGa, % 7

Munduko Merkataritza Erakundeak gogorarazi duenez, bi potentzien arteko merkataritza mundukoaren % 3 da, eta bien arteko konfrontazioak "inplikazio zabalagoak ditu, aurreikuspen ekonomiko globalaren kalterako".
Trumpek leundu egin du munduaren aurkako gerra komertziala, baina gordindu egin du Txinaren kontrakoa

Trumpek leundu egin du munduaren aurkako gerra komertziala, baina gordindu egin du Txinaren kontrakoa

AEBko presidenteak % 10eko muga-zerga unibertsala ezarri du 90 egunez, baina Txinari % 125era igo dio.
Europar Batasunak 90 egunez % 10eko muga-zerga izango du

Europar Batasunak 90 egunez % 10eko muga-zerga izango du

AEBko goi-funtzionario batek azaldu duenez, Washingtonek salbuespen hori EBra zabaltzea erabaki du, oraindik ez duelako errepresaliarik hartu. Hala ere, Europar Batasunak gaur arratsaldean iragarri ditu AEBen aurkako lehen neurriak.
Hauek dira Trumpen muga-zergen aurka Jaurlaritzak onartuko dituen lehen neurriak

Hauek dira Trumpen muga-zergen aurka Jaurlaritzak onartuko dituen lehen neurriak

Besteak beste, kontratazioa sustatzeko programak, langabezia-prestazioen osagarriak eta Asian eta Afrikan merkatu berriak bilatzeko laguntzak onartuko ditu Gobernuak.
Imanol Pradales: ''Herri bezala prest gaude datorrenari aurre egiteko''

Imanol Pradales: ''Herri bezala prest gaude datorrenari aurre egiteko''

Lehendakariaren hitzetan, "Europak Trump administrazioarekin negoziatzeko bidea agortu behar du merkataritza gerra ekiditeko". "Trump administrazioak akordio justurik nahi ez badu, Europak irmo erantzun beharko dio", gaineratu du Pradalesek.

Trumpen aurkako lehen errepresalia onartu du EBk: % 25eko muga zerga AEBri egindako 21.000 milioiko erosketei

Trumpen aurkako lehen errepresalia onartu du EBk: % 25eko muga zerga AEBri egindako 21.000 milioiko erosketei

Paketea hiru fasetan (apirila, maiatza eta abendua) aplikatuko da modu mailakatuan, eta hainbat artikuluri eragingo die, hala nola arrautzei edo komuneko paperari, altzairuzko eta aluminiozko produktuei, eta ehunei, kosmetikoei eta bideo-jokoei.
AEBri ezarritako muga-zergak % 84ra igo ditu Txinak, Trumpen hordagoari erantzunez

AEBri ezarritako muga-zergak % 84ra igo ditu Txinak, Trumpen hordagoari erantzunez

Pekinek % 50 handitu ditu AEBri bihartik aurrera ezartzekoak zizkion arantzelak. Horrez gain, Munduko Merkataritza Erakundean kexa aurkeztu du, eta ohartarazi, gerra komertzialen kontra dagoen arren, bere "interes legitimoak irmo defendatuko" dituela.
1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen