ANCren arabera, 800.000 lagun izan dira manifestazioan, eta Bartzelonako Udaltzaingoak 110.000ra jaitsi du kopurua. Edonola ere, esperotakoa baino jende gutxiago izan da martxan.
Junts alderdiko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, bere alderdiak "ez dio ezeri uko egingo", Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan. "Aldebakartasunari uko egitea nazioari uko egitea litzateke", gaineratu du.
Generalitateko presidenteak Diadaren aurretik egindako agerraldian esan duenez, Espainian gobernagarritasunaren giltza izateak "posible egingo du lehen posible ez zena", eta "orain da unea" gaineratu du.
Generalitateko presidenteak bezperako ohiko hitzaldia eman du gaur, eta amnistia nahikoa ez dela azpimarratu du: "Kataluniak askatasunez bozkatu nahi du independentziari buruz. Eta Espainiako Estatuak aldarrikapen demokratiko horri erantzuten ez dion bitartean, gatazkak bere horretan jarraituko du".
Kataluniako Egun Nazionalari hasiera emateko, Rafael Casanovaren monumentu aurreko lore eskaintzan parte hartu dute Bakartxo Ruizek eta Jon Inarrituk, besteak beste.
Pere Aragones Generalitateko presidenteak aurretik ere botatako mezua errepikatu du, baieztatuz Kataluniak berriz bozkatuko duela "bere etorkizun kolektiboa".
Presidentearen ustez, "ez litzateke koherentea izango" antolatzaileek egin duten planteamenduarekin, "alderdi politikoen eta erakundeen aurkako manifestazioa delako, eta ez Espainiako Estatuaren aurkakoa, eta horrek independentismoaren desadostasunetan sakontzen du".
Bi alderdietako ordezkariek ekitaldi bana egin dute, eta "Kataluniako herriari babesa" adierazi diote. Halaber, etorkizuna askatasun osoz eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute.
Zehazki, buruzagi independentistak kartzelatik irten zirenetik egindako lehena da honakoa. Independentismoaren sektore bat, ordea, behea jota dago, oraindik ez baita haien ametsa bete.
2017tik goizeko lore-eskaintzan parte hartu ezin izan ostean, preso egon diren buruzagi independentistak lehen lerroan jarri dira. Arratsaldean, gobernuko kideak bertan direla izango da manifestazio jendetsu nagusia.
Diada egunaren bezperan, Kataluniak bizi duen egoera aztertu dugu Ander Errasti politologoarekin. Hiru faktore aipatu ditu, gizartea mobilizatzea hain erraza ez dela arrazoitzeko.
Ospakizunak birformulatu behar izan dituzte koronabirusagatik eta ez da manifestazio masiborik izan, baina ANCk eta Omnium Culturalek JxCat eta ERCri egindako belarri-tiraldi esanguratsu bat izan da.
Formatu txikiko ekitaldiak egin dira. ANC eta Omnium kulturalen ekitaldian, mezu zuzena alderdi independentistei. Elkar ulertzeko, eta indpendentzia bidean lanean jarraitzeko.
Herritarren manifestaziorako eskubidea bermatu beharra dagoela azpimarratuta, ANCk esan du segurtasun-neurri zorrotzak hartuko dituztela kutsatzeak saihesteko.
2013ko Diadan, hamalau faxista indarrez sartu ziren Generalitateak Madrilen duen egoitzan. Auzitegi Konstituzionalak esan du ez zutela epaiketa justua izan.
"Erradikaltasun demokratiko, errepublikazaletasun, eskubide zibil, sozial eta politikoen defentsa, indarkeria barik eta, beharrezkoa denean, desobedientzia zibilarekin" egitea eskatu du.
Independentismoak milaka lagun bildu zituen atzo Bartzelonan, Diada ospatu eta Estatu propioa aldarrikatzeko asmoz. Hala ere, protesta hori egiten denetik jende gutxien bildu den urtea izan da.
Bartzelonako Udaltzaingoak eman du datua. Iaz iturri beraren arabera milioi bat izan ziren Omnium eta ANCk deitutako manifestazioetan parte hartu zutenak.
Txente Rekondo kazetari eta nazioarteko aditua "Ahoz Aho" saioan izan da, irailaren 11n historian jazotako gertakariez hitz egiten: New Yorkeko atentatuak, Pinocheten estatu kolpea eta Diada.
Quim Torra presidentearen lore eskaintzarekin batera Espainiko himnoa jarri dute inguruan. Urtero bezala, Euskaditik EAJ eta EH Bildu joan dira Kataluniara.
Maddalen Iriartek EH Bilduren izenean parte hartu du Diadako ekitaldian, eta koalizio abertzaleak hauteskundeen errepikapena nahi ez duen arren, horretarako prest dagoela esan du.
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, U-1eko auziko epaia Kataluniako gatazka konpontzeko balio behar du, “elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa bultzatuz".
Kataluniako Diada egunean, Casanovaren omenezko ekitaldian, Kataluniako Gobernua lore eskaintza egiten ari zen unean, hotel bateko balkoitik Espainiako ereserkia jarri dute.
Diadaren bezperako hitzaldi instituzionalean, Generalitateko presidenteak adorea eman die katalanei "ez gelditzeko eta elkarrekin aurrera egiteko", Kataluniako askatasunaren jomuga gauzatzeko asmoan.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak “preso politiko katalanei elkartasuna adierazi" eta "autoderminazioaren aldeko jardunaren zilegitasuna aldarrikatzeko" asmoa dauka.
Gure Esku Dago Katalunian izan zen atzo Diada ospatzen. Aldarrikapen egun hura nolakoa izan zen azaldu digu Josu Etxaburuk 'Egun On Euskadi' saioan, baita gaur Espainiako Itzulian egingo dutena.