Denis Itxaso
Euskadik babes ofizialeko 1.000 etxebizitza berreskuratuko ditu irailetik aurrera
Erabaki "estrategikoa" da, Euskadiko etxebizitza-parke babestua indartzeko eta, aldi berean, 20 milioi euro inguru sartzeko aukera emango duena. Diru hori alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko berriak eraikitzeko erabiliko da oso-osorik.
Hiru proiektu lehian, Donostiako Amara-Easo trenbide ingurua eraldatzeko
Lehiaketako lehen saria Amado Martin Padillaren 'Habitar el bosque urbano' lana eraman du. Ander Gortazar Balerdi eta Ibai Usandizagaren 'Kalerik kale plazarik plaza' lanak irabazi du bigarrena, eta hirugarrena Juan Beldarrain Santosen 'Hari berdez hiria josi' lanak jaso du. Proiektua parte-hartzailea izango da, herritarek iritzia eman dezaten.
Itxaso: ''Eremu tentsionatuetan 6.500 etxebizitza berri eraiki nahi ditugu datozen 6 urteetan''
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak nabarmendu duenez, "hiru hiriburuetan eta Irun, Errenteria eta Barakaldoren gisako hiri handietan 6.500 etxebizitza eraikiko dira".
Isabel Rodriguez eta Denis Itxaso bilduko dira gaur, etxebizitzaren arazoa aztertzeko
Bileraren ostean, 11:30ean, adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa Nafarroako, Kataluniako, Asturiaseko eta Kanarietako ordezkariekin ere elkartuko da bilera sorta horren baitan.