Elezkano II.ak iragarri du esku pilota utzi duela, lesioen ondorioz. 2019ko eta 2021eko Binakako txapeldunak ezin du jokatzen jarraitu arazo fisikoak direla eta. Pilotariak berak jakinarazi du erretiroa hartu duela.
Ezkurdia, Altuna III.a, Rezusta eta De La Fuente pilotariek osatutako Oiz taldeak Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du, finalerdian Gorbeia menderatuta (2-1). Finalean Peña II, Laso-Mariezkurrena II eta Bakaikoa pilotariek osatutako Sollube taldea izango dute aurkari.
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak 9 eta 22 irabazi diote Danel Elezkano-Julen Martija bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Hala, Jakak eta Mariezkurrena II.ak 3. puntua bereganatu dute. Elezkano II.ak eta Martijak, berriz, irabazi gabe jarraitzen dute.
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak estreinako puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, 2. jardunaldian mendean hartu baitituzte Danel Elezkano eta Julen Martija (9-22).
Gorriak jaun eta jabe izan dira partidan zehar, batez ere Elordik erakutsitako joko bikainarekin, eta Binakako Txapelketako lehen puntua poltsikoratu dute.
Iker Salaberriak eta Jon Ander Peñak Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkarako txartelak lortu dituzte. Salaberriak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (22-14) eta Jon Ander Peñak irabazi egin dio Danel Elezkanori (22-5).
Joseba Ezkurdia, egungo txapelduna, eta Jokin Altuna dira, aurreikuspenen arabera, txapela irabazteko faborito nagusiak. Txapelketa ostiralean, urriak 6, abiatuko da, eta finala azaroaren 19an izango da.
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
Elezkano II.ak garaipena bereganatu du Darioren aurka 22-15eko emaitzarekin Lau t'erdiko Txapelketako atariko kanporaletan. Beraz, bizkaitarrak txapelketarako txartela eskuratu du. Danel Elezkano 5-12 galtzen ibili da, baina, azkenean, emaitza iraultzea lortu du.
Elordik argi eta garbi irabazi dio Elezkanori, Eibarren 22-4 irabazita. Bestalde, Unai Matak debut ona egin du binakako partidan, garaipena bereganatzea lortu ez duen arren.
Joseba Ezkurdiaren aurkako finerdirako sasoian dagoela argi utzi du Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatu duen final-laurdenetako ligaxkako azken partidan. Jaun eta jabe izan da Amezketakoa.
Jokin Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatuko du final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldiko partida, maiatzaren 13an, Labriten. Altuna finalerdietarako sailkatuta dago eta Elezkano kanporatuta. Materiala aukeratu dute Iruñeko pilotalekuan.
Jokin Altuna laugarrenez jarraian izango da Buruz Buruko txapelketako finalaurrekoetan, asteburuan, sufrituta, Aitor Elordi gainditu ostean. Unai Laso egungo txapelduna ere sufritzen ari da, baina aukerak ditu oraindik Elezkano gainditu ondoren.
Egungo txapeldunari kosta egin zaio bizkaitarra mendean hartzea, 12-11 hurbildu da Elezkano, baina horik aurrera Laso jaun eta jabe izan da. Aitor Elordirekin neurtu beharko ditu indarrak, finalaurrekoetan sartzeko lehian.
Danel Elezkano eta Unai Laso nor baino nor gehiago ibiliko dira apirilaren 29an Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 2. jardunaldian. Irabazten duenak finalerdietara sailkatzeko aukerekin jarraituko du.
Elezkano 10-8 aurreratu da berdinketaz beteriko lehen zatian. Elordik, ordea, 6 tanto egin dizkio jarraian. Zaratamokoa berriro aurreratu da, 17-14. 18-18 eta 19-19 berdindu eta gero Elordik 3 tanto jarraian egin eta garaipena erdietsi du.
Asteburuan jokatu diren Banakako Txapelketako final-zortzirenetan Aspeko pilotariak izan dira nagusi, eta Elordi, Elezkano, Dario eta Peio Etxeberria final-laurdenetako ligaxkara sailkatu dira.
Artola 6-1 aurreratu da baina Elezkanok 7-7 berdintzea lortu du. Hortik aurrera bizkaitarra nagusitu da uneoro markagailuan. Azkenean, 22-19 nagusitu da Elezkano eta final-laurdenetako ligaxkan izango da.
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
Bi bikoteak agindu dute partidako fase ezberdinetan. Urdinak hasi dira aurretik, ondoren gorriek hartu dute abantaila. Azkenean, 21-21 berdindu eta azken tantoa Altunaren ordez jokatzen ari den Elezkanok egin du.
Amezketako pilotariak minduta du eskuin eskua oraindik, eta ezingo du jokatu asteartean Beotibarren. Lehen jardunaldia ere galdu zuen Altuna III.ak. Elezkano IIak ordezkatuko du gipuzkoarra, eta Tolosarekin batera lehiatuko da Peio Etxeberria-Rezusta bikotearen kontra.
Binakako Txapelketako lehengo jardunaldia itxi da Eibarko Astelena pilotalekuan. Elordi-Zabaleta bikoteak ez die inolako aukerarik eman aurkariei eta garaipen erraza lortu dute.
Aitor Elordik bere hirugarren garaipena lortu du final-laurdenetako ligaxkan. Hala, Mallabiakoak partida guztiak irabazi ditu, tartean Laso eta Ezkurdia mendean hartuta.
Lau t'erdiko txapelketa ezin interesgarriagoa geratu da. Faboritoak larri, eta ustez kinilietan atzerago zeudenak, sailkatuta. Aspaldiko txapelketa harrigarriena.
Nafarrak nagusitasunez irabazi du partida eta bizirik helduko da B multzoko azken jardunaldira. Danel Elezkano, aldiz, final-laurdenetako ligaxkatik kanporatuta geratu da atzoko porrotaren ostean.
Ostiralean jarriko da martxan Lau t'erdiko txapelketako bigarren jardunaldia, eta, hartara, Laso-Elordi, Altuna III.a-P.Etxeberria eta Ezkurdia-Elezkano II.a partidetako pilota hautaketak izan dira asteazken honetan.
Danel Elezkanok joko biziarekin ekin dio norgehiagokari. Hala ere ezin izan dio dinamika horri heldu eta Lasok aurrea hartu dio. Azkenean, Laso gailendu da.
Dario, Elordi, Peña II.a eta Elezkano Lau t'erdiko final laurdenetako ligaxkara sailkatu dira. Hala, A multzoa Altuna III.ak, Peña II.ak, Dario eta P. Etxeberriak osatuko dute. B multzoa, berriz, Lasok, Elezkano II.ak, Ezkurdiak eta Elordik.