Diogo Costa atezain portugaldarrak hiru jaurtiketa gelditu zizkien esloveniarrei penaltietan (neurketa hutsean amaitu zen), eta hurrengo kanporaketarako txartela eman zion bere selekzioari.
Portugaldarrek F multzoko lehenengo postua ziurtatu dute. Multzoko beste partidan, Georgiak eta Txekiar errepublikak bana egin dute eta final-zortzirenetan sartzeko aukerekin jarraitzen dute.
Izan ere, Portugalek ere irabazi du 2024ko Eurokopan jokatu duen aurreneko partidan, 2-1, Txekia aurkari. Asteartean izandako bi partidek amaiera eman diote txapelketako multzoen faseko lehenengo jardunaldiari.
Portugalgo selekzioak 6 eta 1 irabazi dio Suitzakoari Munduko Txapelketako final-zortzirenetako partida. Gonçalo Ramos izan da norgehiagokako izarra, hiru gol sartuta.
30 gizonezko jokalari eta 20 emakumezko jokalari daude izendatuta. Karim Benzema da gizonezkoen Urrezko Baloia irabazteko faborito nagusia. Messi, aurreko irabazlea, ez dago izendatuta.
Luis Enriquek zuzentzen duen taldea Portugali 0-1 irabazi ostean sailkatu zen, Unai Simon eta Nico Williams Athleticeko jokalariek protagonismo handia izan zuten neurketan.
Madrilgo taldeak mendean hartu du United (0-1) Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulikoan, eta joanekoa berdinduta (1-1) amaitu zutenez, aurrera egin du. Lisboako taldeak ere egin du aurrera, 0-1 irabazi baitio Ajaxi, joanekoa 2-2 amaitu ondoren.
Lionel Messi, zazpirekin, eta Cristiano Ronaldo, bostekin, gehien dituztenak dira. Emakumezkoen kategoriari dagokionez, ez zuten martxan jarri ofizialki 2018ra arte, eta, hartara, hiru sari baino ez dituzte banatu orain arte.
Leandro Bonucci Eurokopako txapelduna izan da Italiarekin. Garaipena lortu ostean, EURO 2020ko babesleak diren edari-marketako botiletatik edan zuen. Cristianok eta Pogbak baztertu egin zituzten.
Frantziak eta Portugalek bina berdindu dute F multzoko 3. jardunaldiko partida, eta emaitza berdinarekin amaitu da Alemaniaren eta Hungariaren arteko neurketa. Ondorioz, Hungaria kanpoan geratu da.
Keinurik txikienak ere, ondorio latzak izan ditzake. Aste honetan, Eurokopako prentsaurreko batean Ronaldok ‘coca-cola’ botila bi mahaitik kendu zituen eta konpainiak 4.000 milioi euro galdu ditu
Portugal eta Hungariaren arteko partidaren atarian, Cristiano Ronaldok Coca-Cola erretiratu eta ura goratu zuen. Keinu horrek sekulako oihartzuna izan du eta eragin ekonomikoak Coca-Colarentzat.
'France Football 'aldizkariak garai guztietako jokalari onenez osatutako taldea sortu du, pandemiaren ondorioz Urrezko Baloia ez ematea erabaki ostean.
Talde italiarrak 0-3ko emaitzarekin irabazi du. Lazio eta Leipzig final-zortzirenetan dira. PSG-Basakheir partida asteazken honetan amaituko da atzeratu egion baita irain arrazistengatik.
France Footballen arabera, sariaren antolatzailea, ez dira berdintasuneko egoera nahikoak betetzen, COVID-19ak behartutako 'salbuezpenezko egoera' dela eta.
France Footballek Urrezko Baloia irabazteko hautagaien zerren kaleratu du. Aurten Yachine Saria estreinatuko da, atezain onena saritzen duen garaikurra.
Multzoko lehen postua ziurtatu du Ukrainak, Portugal 2-1 menderatuta; Cristiano Ronaldoren taldea, aldiz, 11 punturekin geratu da, eta Serbiak baino puntu bat gehiago besterik ez du.
Lehen jardunaldian izen handiko taldeen arteko partidak izango dira: Napoles-Liverpool, Borussia-Bartzelona, PSG-Real Madril eta Atletico-Juventus, esaterako.
Messi Txapeldunen Ligako golegile nagusia (12 gol) eta Espainiako Ligako txapelduna izan da. Hamargarren titulua irabazi du Bartzelonarekin, 36 gol eginda.