Chillida Leku
Chillida Leku aire zabaleko zinema bihurtuko da udako hiru gauetan
Museoak film independenteak proiektatuko ditu hurrengo ostegun, ostiral eta larunbatean, eskulturen eta naturaren artean, piknik eta guzti.
Hasi da jada Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioa
Aurten ere, musikaz blai eta jai giroz gainezka egongo da Donostia uztailaren 19tik 27ra. Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioak 88 kontzertu eskainiko ditu, eta horietatik 51 doakoak izango dira. Lehen emanaldian, Bascolombia proiektuak kolonbiar musikaz girotu du Chillida Lekuko parkea.
EHUk irudi berria aurkeztu du, Chillida Lekun
Chillidak bere garaian egin zuen "kontzeptu unibertsala"ri eutsi dio EHUk, baina marka sinplifikatu du "argiagoa eta gogoratzeko errazagoa egiteko, eta komunikazio inguru berrietara egokitzeko".
Horrez gainera, EHUren ereserkia izango den abestia ere aurkeztu dute. Luca Fanelli eta Jone Uria irakasleek egin dute, eta Leire Berasaluzek abestu du.