Gizasemeari eraso delitu jarraitua egotzi dio Foruzaingoak, hainbat aldiz ukituak egin baitzizkion neskatoari. Horrez gain, beste gizon bat hartu dute atxilo Burlatan, alokairuan zuen emakumeari sexu erasoa egitea leporatuta.
Nafar gehienen borondate politikoaren, eskubide sozialen eta autogobernuaren aurkako erabakia dela arbuiatu dute. Nafarroako gainerako alkateei igorriko diete manifestua eta elkarretaratzea ere deitu dute martxoaren 2an, 17:30ean, Sarasate pasealekuan "Nafarroa defendatu" goiburupean.
28 urteko burlatarrak bi denboraldi eman ditu Movistarren, Astana taldetik iritsi ostean. Haren palmaresean, 2018ko Espainiako Vueltan La Camperona mendatean irabazitako etapa nabarmentzen da, Euskadi-Murias taldean zebilenean lortutakoa.
Rita La Perrita, Celeste Poliester, Aimar Jimenez eta Alex Abaurrearekin izan da Albina Stardust. Lumak Travesti Fest jaialdiko antolatzaileak dira eta aurtengoari buruzko xehetasunak eman dizkigute.
22 urteko mutila oso larri eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Lanean ari zela, makina jasotzaile batek azpian harrapatu zuen eta traumatismo torazikoa eragin zion.
Movistar taldeko txirrindulari nafarra erori egin da Italiako Giroko 11. etapa bukatzeko 64 kilometro falta zirenean, eta lasterketa utzi du. Ospitaleratu egin dute erorikoaren ostean. Taldeak jakinarazi du Rodriguezen egoera orokora ona dela.
Gainera, Foruzaingoak jakinarazi du 8 pertsona gehiago atxilotu dituztela emakumearen aurkako hainbat delitu leporatuta. Atxiloketak Iturenen, Los Arcosen, Zizur Nagusian, Ribaforadan, Iruñean, Berriozarren eta Tuteran izan dira.
"Jateko Modukoa" saioaren bigarren denboraldiko berrikuntzetako bat da hitzorduetan elkar ezagutzeko jolasak egingo dituztela. Zallarra eta burlatarra 'Egia ala gozoki nazkagarria' jolasean aritu dira.
Asierrek eta Mikelek argi erakutsi dute sukalde kontuetan ez direla batere iaioak. Burlatarrak ez zekien kuiatxoa zer zen, eta durangar kubatarrak perrexilik inoiz ez du lehenago ikusi, dirudienez.
Nafarroako lehen trabesti jaialdia da Lumak festibala. Oholtza gainera hamaika trabesti igo dira dantzatu eta abestera, askatasuna aldarrikatzeko helburuz. Harrotasunaren egunaren astean, Euskal Herrian dugun aniztasuna ospatu nahi izan dute, bertara hurbildu diren ehunka pertsonekin batera.
Burlatan izan da Albista Stardust gaurkoan. Trabestiak izan ditugu gaur hizpide, izugarrizko jaialdia egin baitute Burlatan. Nafarroako 11 trabestiek show itzela eskainiko dute bertan! Baina, ezer baino lehen, ba al daki burlatako jendeak trabesti bat zer den?
Suhiltzaileek sua aldameneko nabeetara zabaltzea saihestu dute. Inguruko bizilagunei etxeetako eta establezimenduetako leihoak ixtea gomendatu diete, kea arnastea saihesteko, toxikoa izan baitaiteke, plastiko asko erretzen ari direlako.
"3 Ene Kantak" saioko lagunak Burlatako Ermitaberri eskolan izan dira aste osoan zehar. "Akromata naiz" kanta berria izan da aste honetako abestia, eta unerik onenak bideoan jaso ditugu.
Astonautak eta Satorjatorrek Burlatako Ermitaberri eskolako ikasleekin azken jolasa egin dute, Satorjatorrek proposatutako "Hartu panpina" jolasa. Bietako zein talde izan da trebeagoa?
Aste honetako gaia "argia" da. Bada, Argik eta Enekok gai hori ardatz hartuta "3tik 1" jolasa egin dute Burlatako Ermitaberri eskolako haurrekin. Bietako zein talde izan da trebeagoa?
Irakasleak begi aldeko hezurretan hausturak ditu ukabilkada baten ondorioz, eta ebakuntza egin beharko diote. Atxilotuari tratu txar delitua leporatu diezaiokete, bikotekide ohiari eraso baitzion zuzendaria tartean sartu zenean.
Aurreko egunetako datuekin alderatuta, atzemandako kasu kopuruak gora egin badu ere, duela astebete 3.507 positibo hautematen zituzten, eta duela 14 egun, 3.136.
Larunbateko behin behineko balantzeak ia erdira murriztu ditu aurreko eguneko datuak, 3.245 kasu hauteman zituztelarik. Ostiralean hiru pertsona hil ziren covidagatik, eta 24 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten.
Nafarroako Gobernuaren arabera, Foru Erkidegoak 3.035 covid-19 positibo berri hauteman ditu ostiralean, Errege Eguneko jaitsieraren ondoren. Gainera, hiru pertsona hil ziren covidagatik atzo.
Positibotasun tasa % 51,2koa da Nafarroan. Kasu berrien kopurua duela 7 egun hautemandakoa (1.098) eta duela bi aste zenbatutakoa (537) baino handiagoa da. 188 lagun daude ohe arruntetan eta 24 ZIUetan covid-19ak jota.
Larunbat honetan 1.489 positibo hauteman dituzte Foru Erkidegoan, 2021eko azken eguneko 3.350 kasuen aldean. Une honetan, 160 pertsona daude ospitaleratuta, 26 ZIUn.
3.688 kutsatze hauteman dituzte Nafarroan, bezperako ia kopuru bera. Nafarroa da Europa osoan 100.000 biztanleko intzidentzia metatua altuena duen eskualdea 3.810 kasurekin.
Kutsatze gehien izan dituzten eremuei dagokienez, Iruñeko Arrotxapea auzoa da kaltetuena, 144 kasurekin. Ondoren, Iruñeko II. zabalgunea (138) eta Tafalla (110) daude.