Bien artean 300 urte baino gehiagoko esperientzia dute: Donostiako kapela-denda bat eta Bilboko euskal moda tradizionaleko negozio bat. Multinazionalek, merkataritza-kateek edo Black Friday bezalako kanpainek agintzen duten testuinguruan bizirik jarraitzen duten saltokien sekretuak ezagutu ditugu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ziberiruzurrak egiteko metodo ohikoenetako bat da webgune faltsuetarako estekak dituzten mezu elektronikoen bidalketa masiboa egitea, denden edo erakundeen mezuak imitatuz, datu pertsonalak lortzeko.
OCUk ohartarazi du Ostiral Beltzeko deskontuen % 99 ez direla benetakoak. Hala ere, hainbat pertsona pagotxen bila joan dira, Gabonetako opariak erosteko helburuz. Testuinguru horretan, ustezko beherapen hauen aurkako plantoa gero eta ohikoagoa da establezimenduen artan.
Deskontuen atzetik mugimendu handia gaur dendetan goizean goizetik. Bai merkataritza-guneetan baita hiri erdikoetan ere. Dendari txiki askorentzat, ordea, egun konplikatua da. Dituzten prezioak bidezkoak, zuzenak direla uste dute.
Inkestek diotenez, inflazioaren eraginez familia bakoitzak 3.000 euro gutxiago izango ditu poltsikoan kontsumitzeko. Hala ere, aurreikusten da pertsona bakoitzak 210 euro gastatuko dituela, eta lau produktu inguru erosiko dituela.
Elkarteak 16.000 produktu aztertu ditu, denak online. Gehienak elektronikako produktuak eta elektrotresnak izan dira, baina beste batzuk ere aztertu dituzte, umeentzako aulkiak esaterako. % 25eko deskontuak iragartzen dituzte, baina gehienetan oso deskontu txikiak daude.
Kanpaina horietan produktuek deskontu erakargarriak izaten dituzte, baina aurreikusten da aurtengoak ez direla aurreko urteetakoak bezain nabarmenak izango, batez ere, osagai elektronikoak falta direlako eta garraioaren prezioak gora egin duelako.
Mikrotxipen produkzioan Asiakiko dependentziak aurrekaririk gabeko egoera sorrarazi du. Intelek eta TMSCk AEBn fabrikak eraikiko dituztela iragarri dute. Europar Batasunak, bestalde, munduko produkzioaren % 20 kontzentratu nahi du.
Sektore honen goraldia etengabekoa izan da azken 5 urteotan, argi eta garbi e-commerce, merkataritza elektronikoaren hazkundearekin lotuta. Dagoeneko, enpresa guztiek saltzen dute Interneten.
Elkartea 2.500 produkturen baino gehiagoren prezioak aztertzen hasi da, Black Friday aurreko hilabete osoan zehar duten bilakaera erreala ikusteko. Gainera, kontsumitzaileei gomendatu die beherapen deigarriak dituzten iragarkiez ez fidatzeko.
Irailean normalean genero guztia biltegian gordeta egoten da, baina aurten oraindik jostailuak falta dira. Etxetresna dendetan ere produktuak falta dira. Garraioarekin arazoak daude, baina gainera txipak falta dira, eta azken teknologiako gailuak ez dira saltokira heltzen.
Black Friday ekimenak merkatari txikiengan duen eraginaz solastu gara, salneurri merkea beste edozein faktoreren gainetik hobesten den pandemia eta krisi garai hauetan.
Black Friday ekimenak merkatari txikiengan duen eraginaz solastu gara, salneurri merkea beste edozein faktoreren gainetik hobesten den pandemia eta krisi garai hauetan.
Black Fryday eguna da gaurkoa. Txirristra zapata dendan izan gara, Donostian, eta beherapenik ez egitea erabaki dute, bezeroekiko etika falta iruditzen zaielako eta egoerari ezin diotelako eutsi.
Guardia Zibilak ohartarazi du Black Friday egunean eta Gabonetan iruzur gehiago egiten direla, baita faltsifikatutako produktuak saltzen direla ere, eta horiek saihesteko hainbat gomendio eman ditu.
Euskal herritarren % 96k egingo dute erosketaren bat kanpaina honetan. Horietatik % 56k online erosiko dute eta bataz beste 256 euro gastatuko ditu bakoitzak.
10 egun gelditzen dira oraindik, eta dagoeneko hasi dira deskontuak. Euskadin, kontsumitzaile bakoitzeko, bataz beste 260 euro gastatuko ditugu, iaz baino %3 gehiago. Estatuan aldiz, %6ko beherakada.
2012an jaiotako eta NBEk bultzatutako ekimen solidarioa da 'Giving Tuesday'. Azaroaren 27an ospatzen da mundu osoan, 'Black Friday' eta 'Cyber Monday' kanpaina komertzialei erantzuteko asmoarekin.
2014an sortutako ekimen soziokultural hau ‘Black Friday’ hitzordu garrantzitsuaren ondoren egiten da. Kulturarekin lotutako gizarte ekimenak babesten ditu.
Salmentak, eta gero eta gehiago, Internet bidez egiten dira. Eta biziraun ahal izateko, fenomeno berri honetan ere sartu dira Euskal Herriko dendariak.
Black Friday dela eta, azaroaren azken ostiralerako eskaintzak eta deskontuak iragartzen ari dira dendetako erakusleihoetan. Xabier Aldalurrekin (DendaGo) izan gara honen inguruan hizketan.
Gure Euskadi Irratiko kide Asier Errastik ostiral honetarako prestatu gaitu. Zer egin Black Friday egunean? Tentazioan erori? Zeozer erosi? Nola jakin ez digutela ziria sartuko? 5 gomendio hauek entzun eta zuek erabaki!!!
Hasiera batean, hots, enpresa zabaldu zutenean, adostutako lan hitzarmena defendatu dute Amazoneko langileek. Correoseko beharginek, berriz, finantzaketa publikoa eta enplegu plan berria eskatu dute.
Abendua jai egunez josita dagoen hilabetea da, kontsumismoaren hilabetea da zalantzarik gabe, eta hori argi ikusi dugu asteburu honetan, esaterako, Bilbon.