Busturirako noranzkoan zihoala, erori egin da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta gero, anbulantzian eraman dute helikopteroraino, eta handik Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Arotza da Mikel Zuriarrain, eta egurrezko bizikleta egitea lortu du. Ez da erronka erraza izan, baina apurka-apurka ametsa bete du. Interneten ikasi zuen nola egin bizikleta.
Txirrindulari esloveniarrak beste behin egin du aurrera, Tourreko 17. etapan. Helmugara iristeko 5 kilometroren faltan, Evenepoel eta Vingegaardengandik aldendu da, ihesaldi ikusgarria emanez.
Zikloturismoa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da Euskal Herrian. Hala azaldu digute Bizi Cycle Tours agentziakoek non 17 turista etorri zaizkien Hong Kongetik.
Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).
Txirrindulariek 358,9 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan banatuta. Marlen Reusser, egungo irabazlea, da probako faborito nagusia. Maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko den lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Flandriako Tourrean eta Paris-Roubaixen erakustaldia eman ondoren, Mathieu van der Poel munduko txapelduna faborito argia da 58. ediziorako. Proba zuzenean ikusi ahal izango da etxe honetan, 14:00etatik aurrera.
Antton Goenaga errealitate birtualeko antiojoak jantzita jardun zaigu bere bizikleta buelta kontatuz. Alde Zaharrean barrena zein Zarauztik Getariarako bidean ibili da Nahia Esnaola fisioterapeuta alboan duela. Oroi enpresak egindakoa da errealitate birtualen programa. Garatzaileek erakutsi digute.
3 kilometroko lehen zati honek Lamiako eta Altzaga auzoak lotzen ditu. Bigarren zatia, Erandiotik Bilbora artekoa, 2025eko maiatzean bukatuko dute. Bulebarrari esker, oinezko zein ziklistek Getxo eta Bilbo arteko bidea egingo ahalko dute, itsasadarrarekiko paraleloan.
Skjelmosek irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, eta McNultyk sailkapen nagusiko lidertza berreskuratu du, bigarren postuan helmugaratuta. Hauexek dira etapako azken kilometroaren irudiak.
Gipuzkoako zikloturistak adi daude azken asteetan jasotzen ari diren isunak tarteko.Trafiko arduradunek esanetan kontrolak egitea beharrezkoa da txirrindulari askok ez dituztelako zirkulazio arauak betetzen. Horietako kontrol batzuk Rekaldeko (Donostia) biribilgunean egin dituzte egunotan.
Itsasadarreko bulebarrak Getxon eta Bilbon lehendik dauden oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak lotuko ditu, 6,5 kilometroko ibilbide batekin, egungo BI-711 errepidean.
Kilometroko 0, 27 euro ordaintzen diete enpresetako bisitetara bizikletaz joaten diren langileei. Oinez joatearen ordainsaria berriz, 0,50 eurokoa da kilometroko. Batxiler eta lanbide heziketako zentroak patioan mapa jarrita dauka. Matienatik 6 minutukoa da bizikletaz bidea, oinez berriz 20 minutu
Axalko bizikleta enpresan egurrarekin eta zuntz naturalekin egindako bizikletak ekoizten dituzte. Ohiko bizikletak baino jasangarriagoak izateaz gain, erosoagoak direla dio Aitzol Fernandez ingeniariak, egurrak bibrazio guztiak leuntzen dituelako, besteak beste.
Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko presidenteak proposatu du txirrindulariek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartuko luketen lantalde bat eratzea. Horren esanetan, ez dago bide segurtasunari buruzko interlokuziorik bizikleta zaleen eta agintarien artean.
Teknikariek diote asfalto gorria garestiagoa izateaz gain, zaintzen zailagoa dela; eta horregatik asfalto beltzaren alde egingo dute. Udalak aurreikusi du aldaketarekin %2,5 aurreztu, eta, batez ere, segurtasuna handituko duela. Bizikleta taldeak, ostera, ez daude ados.
Tourraz harago, ehunka txirrindularik egunero baliatzen dute bizikleta joan-etorriak egiteko. Prestatuta al daude gure herri eta hiriak bizikletaz ibiltzeko? Baldintza egokiak al dituzte txirrindularientzat? Hiri txirrindularien iritzia jaso dugu aste honetako Dioraman
Abandonatutako bizikletak ziren, erdi hondatuta zeuden eta euren helmuga txatartegia zen, baina orain bizitza berri bat dute Gasteizko kaleetan. ADSIS fundazioko gazteek asteak eman dituzte bizikletak berriztatzen, margozten eta apaintzen hiria Tourrerako girotzeko asmoz.
68 urteko gizonezkoa da hildakoa. Istripua 12:00ak aldera izan da N-240 errepidean, eta bertaratutako osasun-langileek txirrindulariaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera, desplazamenduen ia erdiak oinez egiten dira, eta % 39,8, ibilgailu pribatuarekin. Bizikleta oraindik gutxi erabiltzen da (% 1,9), Gasteizen joan-etorrien % 8ra heltzen badira ere eta Donostian % 4 ingurukoak izan arren.
Bizikletentzako eta patineteentzako zirkuitua oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangunez osatua dago. Sirgueras kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Archer kalearen artean eraiki dute.
Bizikleta garraiobide gisa erabiltzeko kuota igo egin da azken urteotan. Hala ere, patinete elektrikoa gainetik dago, gazte eta nerabeentzako jostailua izatetik mugikortasun arin, azkar eta ekonomikoa eskaintzen duen garraio-mota izatera igaro baita.
Aurrez erregistratutako egoiliar eta merkatariak hilean lau aldiz sartu ahalko dira, ordutegi mugatuan. Gaurtik hasita, 30 kamerek zainduko dute eremua, eta isunak jarriko dizkiete baimen gabe gunean sartzen diren gainerako ibilgailuei.
Ainhoa eta Nekane Artolazabal, Ainhoa Ostolaza eta Arantxa Orbegozo izan ditugu estudioan; txirrindulari profesional etapaz eta Portugaletik Galizara egin berri duten bidaiaz hitz egin dugu beraiekin
Hemen dugu denboraldiko lehen bizikleta lasterketa. Benasqueko Trans-Nomand mendiko enduro lasterketa epikoan parte hartu du Zigor Iturrietak. Abentura honetarako behar izan duen materiala ere erakutsi digu.
Finlandiako Vierumaki herria eta Urnieta lotu ditu bizikletan Joseba Errazkinek, tartean, Suedia, Danimarka, Alemania, Herbehereak, Belgika, eta Frantzia gurutzatuta.
Gipuzkoar hiriburuko Udalak zehaztu duenez, Kontxaren eta Urbieta kalearen artean izango da itxita; halaber, adierazi du zeintzuk diren balizko beste aukerak hiriko puntu horretan ibiltzeko.
Bi bizipistak (hiriarteko bizikleta-bidea) elkarren artean lotuta egongo dira eta guztira 7,9 kilometroko luzera izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak 20,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Halaber, jarraipena emango diote Zornotza eta Iurreta lotuko dituenari.
1840. urtean Orbea anaiek zabaldutako arma-tailerra bizikletak egiten hasi zen Lehen Mundu Gerraren ostean. Txirrindularitza taldea sortu eta 1985ean Vuelta irabazi zuten Perico Delgadorekin, eta Luz Ardideneko etapa bat Frantziako Tourrean.
Bizikleten lapurretak eragozteko eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko, Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du. Sortzaileak berak kontatu digu nola funtzionatzen duen.
Urtarrilaren 24an, Bogotatik gertu geratutako autobus baten aurka talka egin zuen abiadura handian, eta, horren ondorioz, hainbat hezur hautsi eta birika bat zulatu zituen, besteak beste.