Bilboko Intermodala
2024/10/28 - 09:42
Lurraldebuseko autobus bat guztiz kiskali da, su hartuta, Bilboko sarreran
Dirudienez, Donostia-Bilbao linea egiten ari zen ibilgailuari gurpil bat lehertu zaio, eta su hartu du. Intermodal geltokitik metro gutxira hustu dute autobusa. Ibilgailua erabat kiskali da.
2023/08/11 - 22:22
Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
2023/07/05 - 12:07
Bilbo-Iruñea autobus lineako txartela % 44 merkeago izango da gaurtik aurrera
BAT, Barik eta Mugi txartelekin ordaintzen dutenek are gutxiago pagatuko dute (7,24 euro, 16 euro beharrean). Maiztasun gehiago jarriko dituzte, eta bidaia laburragoa izango da.
2023/02/01 - 10:26
Hauek dira doakoak diren autobus lineak EAEn eta Nafarroan
Estatuan ibilbide luzeko zerbitzua eskaintzen duten autobus konpainiek % 100ko deskontua dute urtea amaitu arte. Ohiko bidaiariei zuzendutako dago neurria, eta Renfen bezala, bonua eskuratu behar da. Hala, ilara luzeak sortu dira Bilboko Intermodal geltokian.
2022/08/29 - 21:25
Bizkaibus batek eta tranbia batek talka egin dute Bilbon
Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, Gurtubai kalean, Bilbao Intermodalaren parean. Tranbiaren zerbitzua eten egin behar izan dute Casilla eta Euskalduna geltokien artean.
2022/07/29 - 23:11
625 hegaldi daude programatuta Hego Euskal Herriko aireportuetan; gehienak Loiun, 523
Aireportu eta geltokietan, errepidean bezalaxe, mugimendu handia nabari da asteburu hasiera honetan, uztaileko azkenean. Loiuko aireportuan, pandemia osteko egunik jendetsuenak espero dira: ostiral honetan bakarrik, 135 hegaldi daude.