Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.
Istripua 11:12 aldera gertatu da, moto baten eta auto baten artean, Bi-631 errepidean. Osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua bertan artatu dute hasieran, baina Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.
Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean. Beherakada horren atzean sektorearen gogortasuna dago, baina baita errentagarritasun falta ere; izan ere, lonjako prezioak apenas mugitu dira azken 20 urteotan. Hori guztia dela eta, sektorearen erreleboa zaila izaten ari da.
Ondo bidean, asteartean Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan, Bilbon, egingo duten bileran berretsiko dute gaur alkateak emandako albistea.
Etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen izandako dozenaka lapurretatan parte hartu izana leporatzen diote.
Emakumearen testigantzaren arabera, ontziko ofizialek komentario iraingarriak egiten zizkioten: "Emakume batek ez luke itsasontzi batean egon behar, arazoak baino ez dituzue ematen", esate baterako. Salaketa jarri ondoren, Boli Kostan lehorreratu zuten biologoa.
Mikel Jauregizar eta Unai Gomez Athleticeko jokalariak Euskal Telebistako platoan egon dira. Ane Muruamendiaraz aurkezleak elkarrizketatu ditu. Zuri-gorriek denboraldi amaierara arte dituzten helburuez, eguneroko bizitzaz, eskola garaiaz eta debuta egin zuten egunaz hitz egin dute.
Dantza urbanoko irakaslea da Julen Atela bermeotarra. Dantzak eraman du kapelak egitera. Eskuz eta neurrira ekoizten ditu Berangon duen tailerrean. Kuack Hats izenpean, kapelak nola egiten dituen azaldu digu. Ez hori bakarrik, soul estiloan dantzatzen irakatsi dio Josebari!
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Bartzelonaren aurka Espainiako Superkopako finalerdia jokatu bezperan. Gogotsu azaldu da Bermeokoa.
Behin sua itzalita, baserrian bizi zen 43 urteko gizonezko bat desagertuta zegoela jakin zuen Ertzaintzak. Gorpua gaur aurkitu dute, hondakinak kentzeko lanetan.
Sutea igande arratsaldeko 17:00ak aldera piztu zen, Bizkaiko udalerriko Artika auzoko baserri batean, eta guztiz kiskali ondotik, behera erori zen. Astelehen honetan, hondakinen artean, suhiltzaileek pertsona baten hilotza aurkitu dute.
17:00ak aldera piztu da sua, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Suhiltzaileak lekuan bertan geratuko dira gauean, zaintza lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu.
Hain zuzen ere, Nafarroan jokatuko duten etapa hamargarrena izango da, eta irailaren 2an egingo dute, eta Bizkaikoa, ordea, hamaikagarrena, irailaren 3an jokatuko dute. Hurrengo Espainiako Vuelta Italian hasiko da, Piemonten, abuztuaren 23an, eta irailaren 14an bukatu, Madrilen.
Guggenheim Museoaren proiektua Urdaibaira zabaltzeak dakartzan arriskuez ohartarazi du Greenpeacek. Horrekin batera, araudia aldatzeko eskatu du kostaldetik 100 metrora eraikitzeko neurria berreskuratzeko, 20 metroko tartea soilik gordetzea gutxiegi dela iritzita, ohar batean jakinarazi duenez.
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak talde zuri-gorriak Realaren aurka azaroaren 24an San Mamesen jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du EITB Mediarekin. Bermeoko erdilaria gogotsu dago.
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak 21 urte bete ditu azaroaren 13an. Iragan denboraldian hasi zen lehen taldearekin jokatzen, eta 2024-2025 sasoian jokalari garrantzitsua izaten ari da. Bermeotarrak EITB Mediarekin hitz egin du.
EH Bildu, Guzan, Armendu eta Murueta Independente Taldeko hautetsiek agerraldia egin dute Urdaibain. "Ez dugu onargarria ikusten herritarrak entzungo direla esatea eta, aldi berean, proiektu hau bai ala bai egingo dela esatea", azpimarratu dute. Larunbateko manifestazioarekin bat egin dute.
Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.
Indiako ozeanoan 47 egunez eduki zituzten bahituta itsaslapurrek 36 arrantzale. Echebastar enpresaren sei ontzietako bat da Alakrana, ultraizozte sistema duen ontzia. Hegaluzea arrantzantzetik merkaturatzera pasa dira eta aurki Alakrana Bermeo jatetxea zabalduko dute.
"Bermeotik nator, eta, errespetu guztiz, denak entzungo ditugu", adierazi du Urdaibaiko patroiak, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria jaso duen ekitaldian, bere etorkizuna hizpide.
Bermeoko 'Alakrana' atunontzia bahitu zuten Somalian. 47 egunez egon zen piraten eskuetan. Kezka handiko uneak izan ziren, batez ere Bermeon, bertakoak baitziren arrantzale gehienak.
Gertakaria 10:00ak baino lehen jazo da Ander Deuna kaleko obra batzuetan; nonbait, gas hodi bat apurtu da eta horrek eragin du ihesa. Badaezpadako neurri gisa, bizilagunak etxean gordeta izan dira 40 bat minutuz.
Astearte arratsaldean zabaldutako idatzi labur batean, Bermeoko Arrun Elkarteak ofizial egin du azken hiru denboraldietan entrenatzaile izandakoak, "berak erabakita", taldea utziko duela.
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
Arraun denboraldia amaitu ostean, Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak astebeteko epea eskatu zion zuzendaritzari bere etorkizuna argitzeko. Taldeak gaur baieztatu duenez, Zabalak ez jarraitzea erabaki du. EITBk jakin duenez, Oriorekin harremanetan ari da.
Urdaibaik denboraldi bikaina egin du. Bizkaiko, Euskadiko eta Espiniako Txapelketak irabazi zituen lehenengo; ondoren, Kontxako Bandera bereganatu zuen; eta, azkenik, Eusko Label Liga irabazi zuen, marka guztiak hautsita eta 14 garaipen lortuta.
Urdaibaik denboraldi historikoa egin du: txapelketa guztiak irabazi ditu eta Eusko Label Ligan jaun eta jabe izan da. Horiek horrela, Bermeoko herrian harrera beroa egin diote gaur gauean.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Bermeo Urdaibaik irabazi du Portugaleteko Bandera, Orio eta Hondarribia atzean utzita. Bermeoko ontziak errekorra egin du, denboraldian jokatu diren 20 estropadetatik 14 irabazi baititu.
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak 10etik gorako nota jarri dio bere taldeari. Neguan egindako lana goraipatu du eta horrek udan isla zuzena izan duela nabarmendu du Portugaleteko estropada irabazi eta Eusko Label Ligako garaipenen marka berria ezarri ondoren.