Behargina, Elizondoko bizilaguna eta kamioiko bidaiari bakarra, lanean ari zen hormigoi-makina irauli den unean. Anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Goizaldeko 04:00etan eman dute sutearen abisua, eta hainbat foku piztuta aurkitu dituzte suhiltzaileek. Inguruko borda batean lotan zeuden bi lagun ere atera dituzte erreskate taldeek.
'Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu' lelopean egin dute manifestazioa Nafarroako auzitegi aurrean, bertan epaituko baitituzte maiatzetik aurrera orain bi urte Aroztegiaren makroproiektua geldiarazteko kanpaldia antolatu zuten zazpi gazteak.
Euskararen aldeko zubiak eraikitzeko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Halere, horien ustez, "alderdi politikoek, sindikatuek eta gainerako eragileek dute bide horretan urratsak emateko ardura".
Baztanen egin nahi den etxegintza proiektu erraldoiaren kontra aritzeagatik, 20 urteko kartzela-zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen diete zazpi baztandarri, talde kriminaleko kide izatea leporatuta. 139 eragile sozial, politiko eta ekologistek bat egin dute deialdiarekin.
Nafarroan, Baztan ibarrak, urtetik urtera gero eta bisitari gehiago erakartzen ditu. Turistifikazio horren ondorioz, etxeak nabarmen garestiago daude. Hori dela eta, hotel eta apartamentu turistikoak irekitzeko baldintzak zorroztu egin ditu Udalak.
Gizonezkoak 59 urte ditu eta Hondarribin bizi da. Mendizalea atzo hasi zen Arraizko Bentetatik Saioa mendira igotzen, eta ordutik ez da haren berririk izan. Segurtasun indarrek gizonezkoaren ibilgailua eta sakelako telefonoa aurkitu dituzte.
Blanca ezagutu du Zuhaitz Gurrutxagak Oronoz-Mugairin Herri Txikira itzuli den atalean. Bere Lacoste bilduma erakutsi dio; kolore guztietako poloak ditu. Bestalde, Julio Iglesiasi abestu ziola eta hunkitu egin zuela esan digu. Gurutze eta Paolo aurkeztu dizkigu, eta dantzan aritu dira.
Ogia erostetik etxera bueltan aurkitu du Mirenek Rosa Mari. Ur gutxi edaten duela aitortu dio Rosa Marik Mireni, nahiago duela ardoa. Babarrunak eta gisatua jan dituzte, biak ardo pittin batekin prestatuta. Erroskillei, aldiz, ez die ardorik botatzen, anisa baizik! Musika entzutea gustatzen zaio.
Fermin da Oronoz-Mugairiko estankoko ugazaba, eta bertako lanen berri eman dio Mikel Pagadiri. Dena den, estankoan ez dagoenean etxean egoten da bere gauzak egiten, tartean heavy metal musika entzuten edo arrautzak jaten… Baten batek estankoan txirrina joz gero bertara joaten da Fermin.
Mikel Pagadik "Herri Txiki"n bisitatzen dituzten herrien inguruko informazio orokorra ematen du saioaren hasieran. Zuhaitz Gurrutxagak uste zuen buruz ikasten zituela datuok, baina Pagadiren sekretua zein den ikusi du saioaren 10. urteurrenean. Irakurri egiten du!
(H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea hamaikagarrenez ospatuko dute urtarrilaren 20tik 26ra: liburu aurkezpenak, solasaldiak, dokumental proiekzioa, ikuskizunak…
Azpilicuetagaraycosaroyarenberecolarrea izena eman diote komunikabide askok Baztanen kokatuta dagoen Azpilkueta udalerriari, baina ez omen da benetako izena.
"Las que no duermen. Nash" filmak ez du benetako krimen bat kontatzen, hainbat krimenetan oinarritzen da, batez ere Josefa Sagardia Goñiren kasuan. Josefa 1936ko abuztuan desagertu zen, sei seme-alabekin batera, eta haren gorpuzkiak Legarreako leizean aurkitu zituzten 2016an.
Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien dira eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abian jarriko den herriak.
Horrelaxe daude ibaiak gaur, Nafarroan. Euriteen ondorioz, Baztan ibaiaren ur emariak dezente gora egin du Elizondon, eta Arga eta Ultzama ibaiak ere nabarmen hazita doaz azken orduotako ekaitzen eraginez.
Baztandarren Biltzarra egin dute, urtero lez, Elizondon. Senide-harremanak sendotzeko festa hau ibarreko jairik adierazgarriena da, eta "xarma berezia" du, baztandarren esanetan.
Hiru hamarkadatik goiti egin ditu talo-erretzen Erratzuko Zubi-punta ostatu sonatuan. Erretiroaren tenorean omenaldi hunkigarria egin zioten. Aste batzuen buruan joan zaizkio bisitan Faktoriakoak. Jubilazioak sortzen dion sentimenduaz, eta bere bizitzaz, aritu da Joxepa Zubiri, Jon Artanorekin.
Ongi ezagutzen du hiria, New Yorken jaioa baita eta lau urterekin Elizondora etorria. Aita New Yorkekoa, ama baztandarra, nahasketa horretatik euskal hitzak emanda kantua inprobisatu digu inglesez, bertsolarien tankeran.
Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean, enpresak hitzarmen propiorik negoziatu nahi ez duela salatzeko; izan ere, Estatu mailako hitzarmena aplikatzen diete. Enpresak gozoki sendagarriak egiten ditu, eta 78 langile ditu une honetan.
Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa…
Baztan aldean, Zigan, izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioa, eta "Hiru erregeekin" kanta berreskuratu dute. Lide Hernandok bertsio berria abestu du eta Iker Laurobarekin batera eskaini digu.
Joseba Moreno arizkundarra da, Bozate auzokoa. Erdi Aroan bertan bizi ziren agoteak, erabat baztertuta. Funtsik gabeko teoria baztertzaileak urtetan mantendu dira, DNArekin egindako ikerketa batek horiek guztiak baztertu dituen arte.
02:00ak inguruan gertatu da istripua, N-121-A errepidean, Baztanen, Almandozko tuneletatik gertu. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte bi gidariak, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, anbulantziaz.
Eugiko aurrelari gazteak hainbat urte egin ditu Jokin Etxanizen gidaritzapean lanean, eta orain profesionaletan jokatzeko kontratua sinatu du datozen bi urteetarako.
33 urtez Doneztebeko ikastetxean lanean egon ondoren, pentsa baino lehenago erretiroa hartu zuen Tere Arretxeak. 60 urterekin erretiratzeko aukera eman zioten eta, buelta asko eman ondoren, jubilatzea erabaki zuen. Dioenez, osasunez ondo egonez gero loteria bat da 60 urterekin erretiroa hartzea.
Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du Nafarroako Ardi Latxaren Esne Gordinarekin Egindako 41. gazta lehiaketa igande honetan. Iaz ere gaztandegi berak eskuratu zuen Uharte Arakilen ospatzen den lehiaketako garaikurra. Sari asko irabazken ari dira azken urteotan.
Arizkungo bizilaguna helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman bazuten ere, bertan hil da. Ondorioz, bertan behera utzi dituzte Arizkungo jaiak eta Arizkun Rock musika jaialdia.
Konkretuki, hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, Zangozan eta Villatuertan, sexu-erasoengatik (bat adingabeari), bi Baztanen eta Ablitasen, urruntze-neurria urratzeagatik, eta beste bi Iruñean eta Tuteran, genero-indarkeriagatik.
Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola (baliorik gabekoak).