basauri
2025/07/11 - 16:48
Metro Bilbaoko makinistek 9 eguneko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 22ra
SEMAF sindikatuak kolektiboa profesionalizatzearen, erantzukizunak eta lanpostuan aurre egin beharreko arriskuak hitzarmenean jasotzea nahi du. Lanuzteak uztailaren 30ean eta abuztuaren 6, 11 eta 13an 12:30etik 16:30era eta abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an 21:00etatik 01:00etara egingo dituzte.
2025/06/23 - 20:50
Bizkarrak bere 12 dendak eta bi lantegiak itxiko ditu ekainaren 30ean
Dendak ditu Galdakaon (5), Bilbon (3), Usansolon (2), Basaurin (1) eta Lemoan (1), bai eta bi lantegi ere, okindegia bata eta gozotegia bestea, biak Usansolon.
2025/06/11 - 21:09
DBHko 4. mailako hiru ikaslek ezkabia harrapatu dute Basauriko Urbi institutuan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, ezkabia kasuak agertzea "ez da aparteko zerbait, noizean behin agerraldiak izaten baitira".
2025/06/04 - 10:03
Haron pertsona bat hiltzeagatik eta hainbat zauritzeagatik akusatutako gizona errudun jo dute
Gertakaria 2023ko irailaren 4an izan zen. Auzipetua, Basauriko gizon bat, autoarekin Haroko osasun-zentroko aparkalekuan sartu zen, eta bertan larrialdietako teknikari bat hil eta bost pertsona zauritu zituen.
2025/06/04 - 09:49
Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/03 - 21:15
Bi lagun atxilotu dituzte Bizkaian terrorismo jihadistaren aurkako operazio batean
Polizia-operazioa Bilbon eta Basaurin egin dute. Atxilotutako bi pertsonak Madrilera bidean dira, Auzitegi Nazionalaren esku gera daitezen.
2025/06/03 - 19:22
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Bilbon eta Basaurin, jihadismoaren aurkako operazio batean
Era berean, bi miaketa egin dituzte jihadismoaren aurkako ikerketa horrekin lotuta. Atxilotuak Madrilera bidean dira, Auzitegi Nazionalaren esku uzteko. Ikerketa sumario-sekretupean dago.
2025/05/28 - 11:46
Asironek eta Aburtok gainditu dute, baina Etxebarria eta Goia ez dira 5era heldu, gutxigatik bada ere
Herritarrek ederto ezagutzen dituzte hiriburuetako alkateak, baina hori ez dator bat alkateen gaineko balorazioarekin. Iruñekoak eta Bilbokoak baino ez dute gainditu; Tolosak jaso du balorazio onena udalerrien artean, alkateak 6,9 puntu lortu ditu.
2025/05/28 - 09:45
Bridgestone Basaurik borondatezko 234 baja eskaera jaso ditu, baina guztiak ez dira onartuko
Borondatezko bajak hartzen dituzten langileek, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordainaz gain (hileko soldaten mugarik gabe), 30.000 euro jasoko dituzte.
2025/05/19 - 16:36
Bridgestoneko CCOOk, UGTk eta BuBk sinatu egin dute Basaurin 232 kaleratze ekarriko dituen erregulazioa
Enpresak nabarmendu duenez, akordioak sindikatuen gehiengoaren eta konpainiaren zuzendaritzaren babesa du, eta aurreikusten du hasieran aurreikusitako kaleratze kopurua murriztea, baldintza ekonomikoak "hobetzea" eta "bi lantegien etorkizuna indartzera bideratutako" konpromiso industrialak.
2025/05/19 - 09:59
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren astea, Bridgestone Basauri eta Ukrainako gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/17 - 16:14
Bridgestoneko CCOOk, UGTk eta BuBk astelehenean sinatuko dute erregulazio txostena, 420 kaleratze onartuta
Basauriko 100 bat langilek eta Puente San Migueleko (Kantabria) 40 batek aurre-erretiroa eskatu ahalko dute, eta asko daude pizgarridun bajetan interesatuta. ELAk eta SITBk ez dituzte baja traumatikoak onartzen, eta ez dute sinatuko. Ekainaren 23tik aurrera aplikatuko da EEEa.
2025/05/17 - 15:18
Igor Mena (CCOO): ''Langileek prozesuari amaiera ematea aukeratu dute askatasunez''
"Prozesu luzea eta gogorra" izan dela aitortu du Bridgestoneko batzordeko CCOOko ordezkariak. Langileek onartu ostean, astelehenean sinatuko dute sindikatuek enpresak egindako azken proposamena.
2025/05/17 - 15:16
Bridgestoneko langileek hartutako erabakia errespetatzeko eskatu du Mikel Torresek
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak modu positiboan baloratu du Bridgestoneko langileen erabakia, errespetatzeko eskatu du, eta Eusko Jaurlaritzak langileak babestuko dituela erantsi du.
2025/05/17 - 01:00
Bridgestoneko beharginek onartu egin dute lan-erregulazioko espedientearen azken proposamena
Basauriko lantegian, % 93ko parte-hartzearekin, 569 langilek eman diote baiezko botoa enpresaren proposamenari, eta 191k ezezkoa. Kantabriakoan, berriz, parte-hartzea % 91,4koa izan da, eta 236 langilek baiezko botoa eman dute eta 131k ezezkoa.
2025/05/16 - 14:39
Bridgestoneko beharginak lan-erregulazioko espedientearen azken proposamena bozkatzen ari dira gaur
Basauriko lantegian parte-hartze altua izaten ari da, sindikatuen arabera. Botoen zenbaketa 22:00etan egingo dute, eta erreferendumaren emaitza Basauriko (Bizkaia) eta Puente San Migueleko (Kantabria) lantegien boto guztien batuketa izango da.
2025/05/13 - 16:27
Bridgestoneko langileek ostiralean bozkatuko dute zuzendaritzak egindako azken proposamena
Besteak beste, zuzendaritzak Basauriko plantan kaleratzeak 335etik 232ra murriztea proposatu du Enplegua Erregulatzeko Espedientearen azken eskaintzan.
2025/05/13 - 09:50
Albiste izango dira: Bridgestonen azken eskaintza, Ukraina-Errusia eta Canneseko zinema jaialdia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/12 - 17:32
Bridgestoneren zuzendaritzak Basaurin kaleratzeak 335etik 232ra murriztea proposatu du "azken eskaintzan"
Datorren astelehenean, hilak 19, egingo den bileran proposamen horri erantzun beharko diote sindikatuek. Asteartearekin berriro bilduko da langile-batzordea eskaintza aztertzeko, eta sindikatuek afiliatuak deituko dituzte batzarrean, onartu ala ez erabakitzeko.
2025/05/12 - 13:27
Basauriko Bridgestoneko langileek ekoizpena gelditu dute berriro, negoziazioek jarraitzen duten bitartean
Azkenaldian deitu dituzten hiru greba egunetako azkena izango da, eta lan-erregulazioko txostenaren proposamena hobetu ostean iritsi da. Grebarekin bat eginez, langileen batzordeak eta zuzendaritzak bilera egingo dute negoziatzen jarraitzeko.