Bilbon argiagoa izango da aroa, baina ez da baztertzen goizean zehar tantaren bat jaustea. Donostian, euria egin dezake egun guztian zehar, baina egitekotan txikia. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta horrek hotz sentsazioa areagotuko du.
Saltokian Konstituzio Plazaren eta Gipuzkoa, Okendo eta Zuloaga erdiguneko plazen artean banatuko dira, baita Boulervard eta oinezkoentzako zenbait kaleren artean ere. Aldi berean, hainbat auzok, hala nola Amara Berri eta Zaharrak, Txomin Eneak, Antiguak eta Grosek jarduerak hartuko dituzte.
Gainera, Bisubi Fundazioak 4.500 babarrun errazio solidario prestatuko ditu putxeratan, eta bildutako dira Aspanovas, Gregorio Ybarra, Norai eta Koop SF 34 elkarteentzat izango da oso-osorik.
Uda euritsua tarteko, ohi baino indaba gutxiago dago aurten, eta beraz, garestiago. 09:00etan zabaldu dituzte 241 saltokiak, eta ordu berean abiatu da nekazaritzako produktuen lehiaketa eta nekazaritzako makineriaren erakusketa.
Lehen ordutik herritarrak ikusi dira azokaren 241 postuen inguruan pasieran. Aurtengo uda euritsuagatik, indaba uzta urriagoa izan da, eta garestiagoa (20 bat euro kiloa).
Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetakoa den Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azokak 241 nekazari eta artisau postu izango ditu aurten. Gernikara joateko, garraio publikoa erabiltzeko eskatu die Udalak bisitariei.
Artisautzako produktuak saltzeko 54 postu jarriko dituzte, gainerakoetan baratzeko produktuak salduko dituzte, eta, besteak beste, Artekale kalean eta Pasealekuan egongo dira.
Urriaren 27an ospatuko da Zornotzan Zaldialdia, lehenengo aldiz. Ibon Alberdik eta Osertz Lejarretak antolatu duten zaldien inguruko azoka da. Helburua zaldien sektoreari bultzada ematea eta Euskal Herriko elkarteak batzea da.
Bizkaiko abeltzainak gehiengoa izan dira Pirinioetako arrazaren lehiaketaren hogeita hamazazpigarren edizioan. Urtero bezala, Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko abeltzaintza-azokaren barruan egin da lehiaketan.
Sanak, Ayaren amak, pastak egiten ditu eta enkarguz saltzen ditu. Ayaren ametsa da amak pastak saltzeko denda bat edukitzea, eta Bergarako azokan saltoki bat jartzea lortu du "Ametsen Arbola" saioaren laguntzarekin.
Ordizian Euskal Jaietan murgilduta dira egunotan, baina gaur dute hitzordu nagusia. Asteazkenero bezala, azoka egin dute, baina fruta eta barazki, ganadu eta Idiazabal gazta lehiaketak egingo dituzte, besteak beste.
BECeko zuzendari nagusi Xabier Basañez pozik agertu da aurtengoa "arrakastatsua" izan delako. "Berreskurapenerako edizioa izan zen 2022koa, eta indarberritzeko edizioa izan da aurtengoa. Sei pabiloiak bisitariz, talentuz, makinaz, erakusketariz eta berrikuntzaz bete dira", azpimarratu du.
Barakaldoko BECera joan da gaur FAKTORIA, gaur hasi eta osotirala arte egingo den makina erremintaren biurtekoa bertatik bertara ikusi eta kontatzeko. 29 herrialdetatik etorritako 1500 enpresa baino gehiago elkartu dira. Xabier Ortueta klusterreko buruak esan digu, "azoka izugarria" espero dutela.
Gaur zabalduko ditu ateak BECen egiten den azokarik handienak. 29 herrialdetatik etorritako 1.558 enpresak erakutsiko dituzte euren produktuak eta berrikuntzak bertan.
Euskal Herriko makina-erremintaren sektorea puntako teknologia eskatzen duen makina handietan eta soluzio konplexuetan espezializatu da azken urteetan. Bide horretan aurrera egiteko berritzen jarraitzea eta langileen trebakuntza handitzea du helburu epe ertainean.
Igor Alvarezek, Urria edariak, Mungiako Ardo Azoka solidarioaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Maiatzaren 18an izango da eta batzen den diru guztia Stop Fa elkarteari emango diote. 14 upeltegi egongo dira, eta baina musika zuzenean eta janaria.
Arespalditzan, adibidez, urteroko azoka egiten ari dira, Pirinioetako behien lehiaketa probintziala protagonista dela. Hondarribian, berriz, prozesio batekin hasi dute eguna Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegian.
Myriam harategi-urdaitegian saltzen dituzten butifarrez aritu zaigu Myriam Murua Donostiako Bretxa merkatutik. Dioenez, bi motatan sailkatu daitezke: freskoak eta egosiak. Horien artean hainbat zapore ezberdinetakoak dituzte salgai, eta hainbat erara kozinatu daitezke.
153.000 profesional eta 97.000 bisitari izan ditu aurtengo azokak. Nafarroako Turismo Departamentuaren arabera, "Nafarroak arrastoa utzi du, azoka arrakastatsua izan da". Eusko Jaurlaritzak ere balantze ona egin du, eta Euskadiren standeko turismo eskaintzak "harrera bikaina" izan duela esan du.
2024ko Fitur azokak Ekuador gonbidatu du, eta berriro markak hausteko asmoa du. Euskadi-Basque Country eta Nafarroako Erresuma euskal markak ere bertan daude.
Arratsaldean atertzera egingo du, eta hala, jende andana biltzea espero da bi hiriburuetan. Azken orduak prestaketa lanetan eman dituzte batean eta bestean, urteko hitzordu garrantzitsuenerako dena pronto izateko.
Bilboko San Tomas Azokaren 74. edizioan beren produktuak saltzera doazen 121 ekoizleak goizeko lehen orduan hasi dira euren postuak prestatzen. 100.000 pertsona inguruk Areatza bisitatzea espero da.
Bilboko San Tomas Azokak, Bizkaiko nekazaritzaren urteroko hitzordu nagusiak, bihar 74. edizioa ospatuko du 121 ekoizleren parte-hartzearekin. Guztira, 215 saltoki jarriko dira Areatza inguruan.
Gainera, "jasangarriagoa" eta "begirunetsuagoa" izango da, eta, lehen aldiz, azokari buruzko informazio praktiko guztia app baten bidez kontsultatu ahal izango da.
Euripean, bere jantzirik onenak erakutsi ditu beste behin azokak. Aurten, baserritarrek garestiago jarri behar izan dituzte produktuak. 124 zaldiburu aurkeztu dira aurten.
Abenduaren 15an hasiko dira ospakizunak, hainbat auzotan azokak antolatuko baitituzte asteburu horretan. Aurten, txistorra protagonista izango duen lehiaketa bat ere egingo dute.
Ganadu eta ezti lehiaketak, Arabako Errioxako urteko ardo azoka eta dastaketa eta herri kirolen, artzain txakurren eta idien erakustaldiak dira 2023ko Santa Luzia Azokaren erakargarri nagusiak.
Ordiziako eta Gernikako azoketan izan gara. Saltzaile asko erreleborik utzi gabe erretiratzen dira, erosleak ere gero eta gutxiago eta helduagoak dira. Baina teknologia berriek itxaropenerako bidea ere zabaltzen dute.
Donostiako San Martin merkatuan La Fabrika saltokia dute Fede Longok, Emilio Pastorek eta Laura Perez-Mallainak. Bertan, beraiek egindako pasta, saltsak eta gazta saltzen dituzte. Sorrentinoak dira beraien produktu izarra, eta nola egiten dituzten azaldu digute Fedek eta Laurak.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko sareak sendotzea du helburu. Osasuna eta ingurumena zaintzeko gertuko produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dute.
Eguraldia lagun, milaka pertsona gerturatu dira azokara. Gernikara 100.000 pertsona baino gehiago joatea espero da eta Udalak garraio publikoa erabiltzeko eskatu du.