Emakumezkoetan, Aguraingo Maayouf Tisalema ekuatoriarrari eta Maria Jose Perez espainiarrari nagusitu zaizkie. Gizonezkoetan, aldiz, Kniyaren atzetik Grimard belgikarra eta Tugluk turkiarra helmugaratu dira.
Amurrioko Krosaren VI. edizioa aurkeztu dute ostegun honetan. Nazioarteko korrikalari ugarik hartuko dute parte, eta zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en, 12:15ean hasita.
Erabakia "larrialdi, meteorologia eta tokiko agintarien debekuaren ondoren hartu da, eta segurtasuna beste edozein kontsiderazioren gainetik lehenesteko beharrari erantzuten dio", gaineratu dute.
Iñigo Etxeberria Behobia-Donostia lasterketako koordinatzailea pozik agertu da atzoko egunaren balorazioa egiterako garaian. Eguraldia eta giroa lagun izan zituzten.
Lachgarrek hirugarrenez lortu du garaipena, Ruben Morales eta Iraitz Arrospideren aurretik helmugaratuta; Guarnerrek, aldiz, Lorena Plano eta Maitane Melero gainditu ditu azken kilometroan.
Iraitz Arrospide atleta gipuzkoarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia, azken metroetan Ruben Moralesek aurreratu baitu. Edonola ere, egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik agertu da.
Maitane Melero atleta iruindarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia lasterketa. Lehen aldiz lehiatu du maratoi erdi entzutetsua, eta errepikatzeko gogoz geratu da.
Mireia Guarner atleta katalana pozarren agertu da Behobia-Donostia lasterketa lehen aldiz irabazi ostean. 1 ordu, 13 minutu eta 54 segundo behar izan ditu maratoi erdia egiteko.
Chakib Lachgar nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 2 minutu eta 19 segundoko denborarekin; emakumezkoenean, aldiz, Mireia Guarner izan da azkarrena, 1 ordu, 13 minutu eta 54 segundoko marka eginda.
Igande honetan jokatuko da Behobia-Donostiaren 59. edizioa. 196 metro gehiago izango ditu, guztira 20.196 metro, eta Behobian hasi eta Donostiako Boulebarden amaituko da. Aurten 27.772 lasterkari arituko dira bertan.
Alazne Mujika izango da Behobia-Donostia lasterketako erbietako bat. Bost Behobia egin ditu dortsalarekin, eta zortzi erbi lanetan. Senarrak ere urtero egiten du; aurten, seme-alabak anoa postuan egongo dira.
100 urte bete dira aurten Aiako Txikia korrikalariak Behobia-Donostia irabazi zuela. Hori ospatzeko, haren familiako 12 kidek hartuko dute parte lasterketan.
Behobia-Donostia lasterketak 27.700 parte-hartzaile izango ditu aurten, eta inoizko edizio gazteena izango dela nabarmendu du antolakuntzak, astearte honetan egindako aurkezpen teknikoan.
Gizonezkoetan ezustekoa eman du korrikalari uruguaiarrak eta Martin Kiprotich herrikidearen eta Celestine Ndikumana Burundiko atletaren aurretik helmugaratu da. Emakumezkoetan, aldiz, Diana eta Sharon Chepkemoi, bi faborito nagusiak, lehenengo eta bigarren izan dira.
Segurtasun Sailaren arabera, Arma plazan zegoela, bihotz geldialdian sartu da bat-batean eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren bizia salbatu. Lasterkariaren gorpua Donostiako Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.
Daisy Jepkemei kenyar jatorriko atleta nagusitu da emakumezkoen proban, 24:58ko denbora eginda, Nawowuna eta Niyomukunzi faboritoen aurretik. Gizonezkoen lasterketa Rodrigue Kwizera burundiarrak irabazi du, 25:33ko denbora eginda.
Bilbao Night Marathonak sekulako parte hartzea izan du. Enrique Calvillo cadiztarra nagusitu da gizonezkoetan, 2 ordu, 35 minutu eta 28 segundoan bukatuta, eta Estefi Unzu Verdelissek egin du denbora onena emakumezkoetan, 2 ordu, 55 minutu eta 33 segundoan eginda. Hirugarren maratoia du hiru astean.
Francine Niyomukunzik eta Rodrigue Kwizerak irabazi dute Zornotzako Nazioarteko 70. Krosa, eta bigarrenez jantzi dute biek txapela bertan: Niyomukunzik 2021ean irabazi zuen proba aurrenekoz; Kwizerak, aldiz, 2022an.
Arratsaldeko zazpietan hasiko da proba San Mames estadioaren ondoan, eta Guggenheim Museoan amaituko da. Gutxi gorabehera, 18:00ak eta 24:00ak bitartean izango dira aldaketak.
Atleta kenyarrak 2 ordu, 9 minutu eta 56 segundoko denborarekin irabazi du Chicagoko maratoia, eta, ondorioz, ia bi minutu hobetu du gaur arte munduko errekorra zena.
27.000 korrikalarik hartuko dute parte azaroaren 10ean Gipuzkoako hiriburuan amaituko den proban. Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
1967an, Kathrine Switzerrek mugarria ezarri zuen emakumeen kirolean, Bostongo maratoia lehiatuta. Gertakari historiko haren xehetasunak eta ondorioak liburu batean bildu zituen gerora, eta lan horren edizio berria aurkeztu du oraintsu, Donostian. Harekin hitz egiteko baliatu genuen aurkezpena.
Beste behin irudi ikusgarriak utzi dizkigu lasterketak. Frantziarrak 19 ordu 54 minutu eta 23 segundo behar izan ditu 171 kilometro eta 10.000 metroko desnibel positiboa dituen lasterketa bukatzeko.
Atleta nafarra bosgarren helmugaratu da finalerdietako bere txandan, 13:35eko denbora eginda, eta ez du aukerarik izan Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetan jarraitu eta dominak lehiatzeko lasterketan aritzeko.
Parisko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte John Cabang jatorri filipinarreko gazte irurarrak. Zer-nolako helburuak dituen kontatu du elkarrizketa honetan, besteak beste.
Mundu osotik etorritako 1.800 kirolarik hartu dute parte Gasteizen lehiatu den Ironmanean. Antonio Benito izan da nagusi gizonezkoetan, eta Kat Matthewsek erdietsi du garaipena emakumezkoetan. Gurutze Frades zortzigarren izan da.
Eskuderok txapela lortu du 90 kilometroak 10 ordu eta 1 minutuan eginda. Mayi Mujikak, berriz, 12 orduan heldu da helmugara, errekor berria ezarriz. Ehunmilak proban, aldiz, Fidel Fernandez doa lasterketa buru.
Nazioarteko parte-hartzea % 68koa izango da, 58 herrialdetako ordezkariak baitaude, besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Alemaniakoak.