Atarrabian izandako 26-33koaren ostean, Nafarroako taldeak partida ona egin du, baina aurkaria berriro ere gailendu zaio; horrenbestez, titulua irabazteko lehiatik at gelditu da, eta txapelketako bosgarren tokia eskuratzen izango du helburu.
Itzuliko neurketa hilaren 30ean jokatuko dute, 20:00etan, Esperanza Lag pabiloian. Atarrabian, Elx nagusi izan da, erakutsi du zergatik izan den fase erregularreko txapelduna, eta ia norgehiagoka osoan izan du kontrolpean markagailua.
Zazpi probintzia biltzen dituen armarria Atarrabiako frontoiko hormatik kentzea agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Mikel Oteiza Atarrabiako alkateak esan du armarriak ez diola inori kalterik egiten, eta hurrengo urratsak aztertzen ari direla esan du.
Bertako Udalaren ekimenez margotu zuten armarria; zazpi probintzien ezkutuak eta Euskal Herria goiburua ageri dira. 2022an UPNk salaketa jarri zuen, irudi horrek botere publikoek izan behar duten "neutraltasun politikoa" urratzen duela argudiatuta.
Gipuzkoarrek eta nafarrek ligako hemezortzigarren jardunaldiko partida jokatu dute Indurain Anaiak Udal Kiroldegian. Garaipen honekin, donostiarrak bolada onera itzuli, eta, behin-behinean, sailkapenaren goiko postuetan finkatu dira.
Hilketa urtarrilaren 15ean gertatu zen. Herri-epaimahaiak hilketa delituaren erruduntzat jo zuen akusatu nagusia, 48 urteko Iruñeko bizilagun bati 25 labankada emateagatik, ibilgailu bateko kopilotuaren eserlekuan zegoela.
Epaileak espetxera bidali zuen akusatua aurreko asteartean, fidantza barik, hileketa saiakera delitua egotzita. Alabaina, heriotzaren ostean, hilketa delitua leporatuko diote.
Imanol Alvarezen taldeak norvegiarrak gainditu behar ditu joan-etorriko kanporaketa honetan, 2024ko urtarrilean jokatuko den multzoen fasean sartu ahal izateko.
EH Bilduk bozkatzeko dei egin die gaztei gaur Atarrabian. Otegiren ustez, EH Bildu indar bozkatuena izango da gazteen artean, aldaketa nahi dutelako. Beren burua aurrerakoi, feminista, euskaltzale eta ezkertiar gisa duten herritarrek ere EH Bildu bozkatuko dutelako uste dute, baita Nafarroan ere.
Arabako Lurralde Auzitegiak 23 urteko espetxe zigorra egotzi dio orain hiru urte, hirugarren graduan zela, bikotekidea bortxatu eta labanaz modu bortitzean eraso zuen gizonari. Jesus Gil Pelaez da, eta 2002an garai hartako bikotekidea hil zuen Araban.
Atzo goizeko 07:00ak aldera gertatu zen erasoa Atarrabiako Landazabal industria-gunean, Villaba hotela eta Dali dantzaleku inguruan. Erasotzaileak auto zuri batean alde egin zuen gertaeraren lekutik.
40 bat urteko gizon bat hil du goizaldean tokitik ihesi aldegin duen beste gizon batek. Zenbait labankadaz eraso du biktima eta Foruzainak bere bila dabiltza. Inguruetan dagoen hotel batetako langileek eman diote gertatutakoaren abisua udaltzaingoari. Guardia epaileak sekretupean jarri du kasua
Atarrabiarrak 2012an jaso zuen Espainiako Poliziaren pilotakada, greba orokor batean. Polizia absolbitu egin zuten, baina orain helegitearen zati bat onartu diote kalte-ordaina jasotzeko.
Pandemiak sortutako etenaldiaren ostean “ahalegin berezi bat” eginda, udako edizio berezia prestatu dute jaialdiko antolatzaileek. Bonuen aurresalmenta itxita, sarrerarik ez dutenek jaialdiko txarteldegian eskuratzeko aukera izango dute.
60 urteko langilea ZIUn zegoen ingresatuta maiatzaren 20tik. Ezbeharra Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanetan jazo zen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru metroko altueratik amildu egin zen.
Behargina Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanean ari zen. 60 urteko gizonak burezurrean hausturak ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.
Koalizio abertzaleak elkarretaratzea egin du Atarrabian, Nafarroako Auzitegi Administratiboak bertako frontoian margotuta zegoen Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindua eman duela salatzeko.
Larunbateko behin behineko balantzeak ia erdira murriztu ditu aurreko eguneko datuak, 3.245 kasu hauteman zituztelarik. Ostiralean hiru pertsona hil ziren covidagatik, eta 24 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten.
Argi-mozketa luzeak dituzte Pirinioetako hainbat herritan denboraleak eragindako matxura dela eta. Nafarroako ibai guztien emaria ohikoa da oraindik, baina elurraren urtzeak kezka eragiten du.
Jaialdia Atarrabian ospatzekoa zen, abenduaren 18an. Antolatzaileek azaldu dutenez, Hatortxu Rock ez da pandemiak sortutako egoeraz "libratu". Kultura eta musikaren sektorearentzat zein elkartasunarentzat "garai zailak" direla nabarmendu dute.
Mendi hegala garbitzeko eraman dituzte ardiak bertara: sute arriskua murrizteko eta bioaniztasuna indartzeko. Haurrak ikastetxeetatik atera dituzte, animaliekiko gertutasuna landu eta abeltzaintza jasangarria zer den ikasteko.
Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako. Ibilgailua iraulita topatu dute 17:46 aldera, eta haren barruan gidaria.
Aurten Euskal Herrira itzuli da Mikel San Jose eta berriki bigarren mailara igo den Amorebieta Futbol Taldean ari da jokatzen. Gaur atsedenaldia izan dute eta eguna nola abiatu duen jakin nahi izan dugu.