Ikusmin handiaren erdian, Bennu asteroidearen laginak dituen NASAren kapsula 08:52an (14:52 GMT) lurreratu da Utahko basamortuan (Estatu Batuak), zazpi urteko bidaiari amaiera emanez. NASAk sare sozialetan partekatutako bideoa.
Nola lortu zuen Lurrak molekula organiko eta ur likido ugari izatea, bizitzarako funtsezko bi osagai alegia? 'Osiris-Rex' misioa galdera horri erantzuten saiatuko da, molekula organikoetan aberatsa den Bennu asteroidearen konposizioa aztertuz.
Talka baino lehen, Dimorphosek 11 ordu eta 55 minutu behar zituen Didymos izeneko beste asteroide handiago baten inguruan biratzeko. Ontziak orbita hori 32 minutuz murriztea lortu zuen.
Iruñeko Planetarioaren zuzendari eta astrofisikoak NASAren misioaz hitz egin du, baita asteroideren batek Lurrean jotzeko aukeraz ere: "Eguzki Sistemaren historiaren denboraldi lasai batean bizi gara".
Zientzialariek egunak edo asteak beharko dituzte operazio historiko honek bere helburua bete duen jakiteko. Asteroidearen orbita mugitzea zen xedea, etorkizunean Lurra mehatxupean jar dezaketen objektuetatik babesteko teknika gisa.
NASAk historia egin du, espazio-ontzi batek asteroide baten aurka abiada bizian talka egitea lortu baitu, bere ibilbidea desbideratzeko helburuarekin. Lurra etorkizunean objektu espazial arriskutsuetatik babestu ahal izateko ezinbesteko froga da hau.
DART espazio zundak asteroide baten aurka talka egingo du irailaren 27ko 01:04ean, Lurrerantz gerturatuko balitz desbideratzeko gai izango ginatekeen frogatzeko.
2009 FJ1 asteroidearen inpaktu posibleak titular asaldagarriak eragin ditu azken hilabeteotan. Halere, Iruñeko Planetariotik argitu dute ez dagoela zertan "kezkatu"; Lurra jotzeko aukera 4000tik batekoa da.
Asteroide batekin talka egingo duen espazio ontzia abiatu du NASAk. 11 milioi kilometrora, Didimos asteroide bikotzarekin talka egin du DART misioak. 163 metroko asteroidearen orbita mugitzeko 24.000 kilometroko abiadura izango du talkak.
Javier Armentia astrofisikari, komunikatzaile zientifiko eta Iruñeko planetarioko zuzendariak esan duenez, tamaina oso txikia du, eta, beraz, sartuko balitz, zati txikitan sartuko litzateke.
Meteoroidea irailaren 22ko lehen orduetan atzeman zuten, Alemania iparraldean eta Herbehereetan. 91 kilometroko altuerara iritsi zen, orbitan dagoen edozein sateliteren azpitik, ESAren arabera.
Mundu guztiak aipatzen duen asteroideari buruzko datu guztiak emango dizkizugu jarraian, eta ostiral honetan Lurretik distantzia seguru batera igaroko dela aitortu beharra dago.
2022an izango da. Asteroide horrek ez du inolako arriskurik Lurrerako, baina misioaren helburua da, ikertzeaz gain, baieztatzea posible dela asteroide arriskutsuak desbideratzea.
2022an Didymos sistemako 'Dimorphos' asteroidea desbideratzen saiatuko da NASAren Dart misioa, eta Europako Espazio Agentziaren Hera misioak bi urte geroago aztertuko du.
“2007 FT3” asteroidea Lurraren aurka talka egiteko probabilitatea % 0,0000092 da, alegia, aukera bakarra dago hamaika milioiren artean. Arriskua hain txikia izanik, ezinezkoa da talka egitea.
Asteroide batetik askatu den zati bat 61.000 kilometro orduko abiaduran sartu da atmosferan, eta Andaluziatik ikusi ahal izan den suzko bola distiratsu bat sortu du.
NASAk asteroide horren ibilbidea irudikatu du bere webgune ofizialean. Bertan, QQ23 2006 asteroidea Lurretik oso hurbil dagoela dirudi, baina 7,3 milioi kilometrora igaroko da, eta ezingo da ikusi.
Zortzi urte desagertuta egon ostean, ‘2010 WC9’ asteroidea itzuli egin da. Lurrera hurbilduko da maiatzaren 16an, eta 00:05ean izango da gure planetatik gertuen.
Nor ez da liluratuta gelditu zeru izartuari begira? Ez dago astronomo profesionala izan beharrik handitasun horrek erakarrita astronomia afizio izateko.
Passiv Haus agiridun etxea ari da eraikitzen Usurbilen Lander Arregi arkitektu teknikoa. Igerilekuko kimika (Josu Lopez-Gazpio). Eguzki sistemaz kanpoko asteroidea (Kristina Zuza). Zientzia-berriak (Arantxa Txintxurreta).