Aspaldiko ohitura da Tuteran Larunbat Santuan Volatin panpinari su ematea. Jesus saldu ostean Judasen exekuzioaren parodia irudikatzen du panpinak. Goi aldeko borraskaren biktimak izan dituzte aurten gogoan.
Ezbeharra Pasio Bizidunaren erdian gertatu da, Zaratamoko Arkotxa auzoan, bi soldadu erromatar gurutzearen atzean eskailera bat jarri ostean. Egiturak ez du pisua jasan eta aurrera egin du, Jesukristo askatzera eta hutsera salto egitera behartuz.
C-4 lineako (Bilbo-Balmaseda) katenarian izan da arazoa, eta hortaz, tren zerbitzua eten behar izan du Renfek. Bidaia autobusez amaitu behar izan dute Aste Santuko ospakizuna ikustera joandako ehunka pertsonek.
Tren zerbitzuaren etenak bete-betean harrapatu ditu Enkarterrira Gurutze Bide Biziduna zein prozesioak ikustera joandako bidaiariak. Renfek autobusak jarri ditu Sodupe eta Balmaseda artean.
Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu, trumoi-ekaitzekin batera. Larunbatetik aurrera, zaparrada sarriak eta mardulak.
Azkoitiko prozesio ospetsua pausuak altxatzeko indar nahikoa duten lepakarien faltan dago. Aurten, herriko elizek eta komentuek dituzten 14 pausuetatik, bederatzi bakarrik aterako dira.
Gasteizen, aurten, Aste Santua, San Prudentzio eta maiatzaren 1a lotu dituzte, eta, beraz, ikasleak ez dira eskolara itzuliko maiatzaren 5era arte. Guraso askorentzat buruhauste bihurtu dira ia hiru aste libre hauek.
Balmaseda urteko egunik garrantzitsuenak bizitzeko prest dago. Euskal Herriko Pasio Bizirik ezagunena egin ohi dute eta bertan parte hartuko dutenak urduri baina ilusioz beteta daude.
Gaur egungo Aste Santuak ez dauka zerikusirik duela hamarkada batzuetakoarekin. Orain, asko eta asko dira oporretara eguzki bila doazenak. Duela urte batzuk, aldiz, ia inork ez zuen bidaiatzen eta ia gehienak etxean geratzen ziren prozesio eta debekuen artean.
Estatu Batuen eta Txinaren arteko muga-sari gerrak ustekabeko ondorioak ekarri ditu. Zenbait sektorek tentsio komertzialak pairatzen dituzten bitartean, gidariek erregaien prezioaren jaitsiera nabarmena izango dute.
Aste Santua Euskal Herritik kanpo igaroko duten askok Mediterraneoan eguzkia bilatzea erabaki dute. Maroko, Turkia eta Egipto bisitatzeko bidaia ugari saldu dira aurten. Kanarietan eta Balear Uharteetan ere euskal herritar ugari bilduko dira egun hauetan.
800 kofrade inguruk parte hartu dute Bilboko Nazarenoaren prozesio tradizionalean, Joseba Segura gotzaina buru dela. Aurten, saetak lekuz aldatu dira Cortes eta Laguna arteko elkargunera, "jendearengana gehiago hurbiltzeko".
Trafiko Zuzendaritzak iaz baino zifra handixeagoak aurreikusi ditu, eta eguraldi aldakorraren aurrean zuhurtzia eskatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8a, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).
Kontzertu nagusia apirilaren 25ean izango da Donostiako Kursaalean, eta 110 musikari izango dira oholtzan. Apirilaren 23an Bilboko J.C Arriaga Kontserbatorioan eta apirilaren 24an Gasteizko J. Guridi Kontserbatorioan izango dira beste bi kontzertuak
Bilboko Aste Santuan egiten diren lau prozesio handietatik lehena izaten da "Umeen Prozesioa" ere deiturikoa. Umeentzako bereziena da, haurrak baitaude pasoan irudikatuta, prozesioan parte hartzen eta bide ertzetan txaloka.
Askok atariko asteburu hau baliatu dute bisitariek oporraldiari ekiteko. Hotelak eta tabernak betetzen hasi dira, eta goizetik inguruaz gozatzen daude.
Egungo salneurriekin, batez beste 55 litroko diesel depositu bat betetzeak 79,1 euro inguruko kostua du, duela urtebete baino 5,6 euro gutxiago. Gasolinaren kasuan, 83,43 euro inguru behar dira, 7,1 euro gutxiago.
Aste Santua apirilaren 17tik 21era izango da, eta Santiago (uztailak 25, ostirala) jaieguna izango da. Abuztuaren 15ak eta abenduaren 8ak asteburua luzatzeko beta emango dute, ostiral eta astelehen egokitu baitira.
Zenbait puntutan arreta berezia jarri du Segurtasun Sailak, trafiko astuna espero baitzen baina ez da aparteko arazorik izan. Loiuko aireportuan, bestalde, 161 hegaldi izan dira.
Astelehenean eta asteartean, euria egingo du, arratsaldean bereziki, baina asteazkenean, hego-haize beroak Nelson depresioa uxatuko du, eta udaberri giroa gailenduko da.
Osasun arazoak tarteko, aita santua ez zen egon ostiraleko ekitaldietan; larunbatekoetan, berriz, bai, eta baita igande honetan Aste Santuko ekitaldiei amaiera eman dien Pazko igandeko mezan ere. Gazan laguntza sartzen uzteko eta bahitutakoak aske uzteko eskatu du Frantziskok bere mezuan.
Jesu Kristoren berpizkundea Ama Birjinari iragarri zion aingerua Naia Pardo 7 urteko neskatoak gorpuztu du aurten. XIII. mende amaieran jaio omen zen Aste Santuko ekitaldi hori.
Osasun arrazoiengatik Ostiral Santuko gurutze-bidea gidatu ezinik geratu ostean, aita santuak zuzendu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila Done Petri basilikan. Biharamunean, Berpizkunde igandeko meza zuzenduko du, eta basilikako balkoi nagusitik emango du 'urbi et orbi' bedeinkapena.
Guardia Araban, Lekeitio Bizkaian eta Hondarribia Gipuzkoan jendez gainezka egon dira, eguzkiak goiza argitu duen egun honetan. Euskadiko kostaldea zein barnealdea turisten erakargune izan dira.
Kristoren Eskolako kofradiakideek XVII. mendeko egurrezko Kristo bat jaitsi dute gurutzetik, eta hilobian gorde dute, ondoren Ehorzketa Santuaren prozesioa egiteko.
Soldadu erromatarrak Hondarribiko Kale Nagusitik gora iritsi dira parrokiara, eta barruan, Kristo gurutzetik jaitsi dute eta prozesio txiki bat egin dute, jendez beteta zegoela.
Eguraldia dela eta, Nafarroako eta Arabako hiriburuetako kaleetatik egin beharreko prozesioak tenpluen barnealdean egin behar izan dituzte. Gauza bera gertatu da Hondarribian eta Seguran (Gipuzkoa).
Astelehenera arte, eguraldi ezegonkorrak jarraituko du, eta presio baxuei lotutako denboraleek iristen jarraituko dute; beraz, euria egiteko probabilitateak jarraitu egingo du, batez ere igandean.
Dozenaka lagunen gurutziltzaketak izan dira Ostiral Santuaren ospakizuneko protagonista nagusia Filipinetan. Ruben Enaje izan da izarra, Kristo 35. aldiz gorpuztu duen arotza, eta 5.000-10.000 pertsonak jaso dituzte zigorketak.
Mesedeetako Ama Birjina Kofradiak antolatuta, otoitz egiteko prozesioa da, ez baitu ez musikarik ez pausorik. Anaikide eta fededunak Zazpikaleetatik ibili dira, bi orduz, San Nikolasen abiatuta Gizakunde elizan amaitzeko.
Aste Santuan egingo dituzten planez galdetu die Iker Plazaolak Bilbon aurkitu dituen zenbait laguni; bidaian joango diren edo etxean geratuko diren. Eta prozesioak, bai ala ez?