Ane Irazabalek, Arantxi Padillak eta Amaia Uribek kontatu digute lan bereziak egiteko bidaiatzen dutenean zer eramaten duten (edo ez duten eramaten) hitz egin dute, eta etxera bueltan ekartzen dituzten jakiez eta gauzez ere aritu dira.
Arantxi Padillaren ezusteko bisita izan dugu estudioan, eta Taylor Swiften jarraitzaileen artean zabaltzen ari den ohitura defendatu du: kontzertuetan komunera joateagatik kanturik ez galtzeko, pixohiala janztea.
BIME Bogotak munduko musika-industriako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, tartean, euskal artista batzuk. Aurten Gorka Urbizuk eta Izarok aurkeztu dituzte euren diskoak.
Amaia Uribek, Arantxi Padillak eta Nerea Sarriegik kontatu digute euren etxetik urrun dagoen hiri handi batean bizi izan direnean eta herrimina sentitu izan dutenean zer egin izan duten.
Amaia Uribek kontatutakotik abiatuta, irratiko ahotsei jendeak jartzen dien irudiez aritu dira "Kazetarien tertulia"n, eta aurrez aurre ikustean hartzen dituzten ezustekoez.
Zergatik dute hain kalite txarra gidabaimen, gimnasio, aireportu eta abarretarako ateratzen dizkiguten argazkiek? Ezin al dituzte kamera hobeak jarri? Arantxi Padillarekin, Amaia Uriberekin eta Nerea Sarriegirekin arituko gara gaiaz.
Ane Irazabalekin Istanbulez, Nerea Sarriegirekin Mallorcaz eta Arantxi Padillarekin Cartagenaz. Oporraldian ezgautu dituzten lekuen berri eman digute gure kazetariek.
Arantxi Padillak entzule batek emandako ezustekoaren berri eman digu, eta, hari horretatik tiraka, Ane Irzabalek eta Amaia Uribek ere kontatu dute entzuleak zeinen ongi portatu izan diren eurekin.
Yisela eta Luz Mary, heriotza mehatxuak jaso dituzten bi gizarte lider kolonbiar dira. Denbora batez Euskal Herrian arnasa hartu eta lasai sentitu ondoren, duela hilabete batzuk Kolonbiara itzuli dira. Giza eskubideen aldeko euskal ordezkaritza batek bisita egin die.
Nerea Sarriegik, Arantxi Padillak eta Ane Irazabalek Eguberrietako oporraldiaren ostean bizileku duten herrialdera zein jaki eramaten duten kontatu digute.
Ane Irazabalekin, Amaia Uriberekin eta Arantxi Padillarekin aritu gara aireportuetako gorabeherez eta garraiobideetan jendeak duen portaeraz, eta Eguberri sasoiari hasiera eman diogu.
Arantxi Padillak emandu AEBko Johns Hopkins unibertsitateak egindako ikerketa honen berri eta, aitzakia horretan, kafea hartzeko ohiturez aritu dira Padilla bera, Nerea Sarriegi eta Amaia Uribe, Olaia Urtiagarekin batera.
"Kazetarien tertulia" A eta B aldeetan zatitu dugu. Lehenean, aktualitateari heldu diote Arantxi Padillak, Ane Irazabalek eta Amaia Uribek. Bigarrenean, berriz, bestelako kontuei.
Amaia Uribek, Ane Irazabalek eta Arantxi Padillak hainbat markari lotutako albisteak ekarri dizkigute. Gainera, Israelen eta Palestinaren egungo egoeraz ere aritu dira.
Ane Irazabal Lampedusatik sartu da, eta berak kontatutakoa abiapuntu gisa hartuta, migratzaileen egoeraz aritu dira baita Arantxi Padilla eta Amaia Uribe ere.
Igandean Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia egingo da. Hautagai correista zen faborito, baina, orain, adituek ia ziurtzat jotzen dute bigarren itzulia, hautesleen portzentaia esanguratsu batek botoa alda baitezake segurtasuna bermatzeko lan egitea hitzematen duten alderdietara.