Luxenburgon egoitza duen epaimahaiak behin betiko ebatzi du auzia, eta arrazoia eman dio Europako Batzordeari; izan ere, 2016an ondorioztatu zuen multinazionalak tratu fiskal berezia jaso zuela 1991 eta 2014 urteen artean.
Appleren adimen artifizialak, Apple Intelligencek, pantailan agertzen dena ulertuko du, irudiak sortuko ditu eta elkarrizketak transkribatuko ditu, besteak beste.
"Donostia Eskura" aplikazioak aukera emango du udal izapide ugari egiteko eta herritarren postontzian sartzeko, baita abian dauden espedienteei, tasei edo udal-zerbitzuei buruzko alertak edo jakinarazpenak jasotzeko ere.
Apple Vision Pro betaurrekoak jantzita izan dituen bizipenak kontatu dizkigu Yerai Diaz EiTBren Estatu Batuetako berriemaileak. Etorkizunean izango duten aplikazioaz mintzatu da Oscar Escallada MUko ikerlaria.
Dagoeneko Applek eta Amazonek iragarri dute helegitea jarriko dutela Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak historian ezarri duen bigarren isunik handienaren aurka.
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.
Europar Batasunak C motako USB kargagailua ezarriko du 2024. urtearen amaierarako. Kargagailu unibertsal horrek gailu elektroniko askotarako balioko du: eskuko telefonoak, kamera digitalak, entzungailu eramangarriak eta bideojoko eramangarriak.
EBren Exekutiboaren arabera, AEBko enpresak ez die kontakturik gabeko ordainketa-aplikazioen beste garatzaileei Appleren NFC sarreretara sartzea, eta bezeroek Apple Pay aplikazioa aukeratu behar dute.
Ghanan txertoak drone bidez banatzen dituztela kontatu digu Libe Mimenzak; Egoitz Gonzalezek, berriz, gauza txikiak ez galtzeko txipa aurkeztu digu aste honetako Digi-atalean
EITB Albisteak eta EITB Nahieran dira app berriak, albisteetarako eta nahieran edukietarako. Azken ordukoak, saioetako jakinarazpenak eta norberaren zerrenda egiteko aukera eskaintzen dituzte.
Aplikazioak indartu eta bi app berri jarri ditu martxan EITBk: bat albisteetarako eta beste bat nahieran edukietarako. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituzte edukiak eta jada eskuragarri daude.
EITBren entretenimendu eta informazio guztia sakelan daramazu. EITB taldearen eduki multimediak eta informazioaren azken ordua eskuragarri izango duzu nonahi eta noiznahi.
Orain arte, EITBk aplikazio bakarrean zituen albisteak zein irrati eta telebista saioak. Orain, azken orduko albisteak eta jakinarazpenak eskaintzen dituzten bi aplikazio berri ditu.
Itxuraz jatorrizko orrialdearen oso antzekoa den beste batean dago aplikazioa telefonora jaisteko esteka. WhatsApp marka eta aplikazioa instalatzeko jarraibideak ere baditu.
Twitterren alternatibak Amazonen, Appleren eta Googleren euskarriak galdu ditu. Sare sozial honek askatasun osoa ematen dio erabiltzaileari edozein motatako edukiak partekatzeko orduan.
iOS 14 bertsiora eguneratzeak iPhone eta iPad gailuetan ETB Sat ikustea eta irratiak entzutea eragozten du. Alabaina, 'Albisteak' eta 'Nahieran' aplikazio berriak estreinatuko ditu EITBk laster.
SARS-CoV-2ak denbora gutxiago irauten du tenperatura altuetan tenperatura baxuetan baino. Pertsona batek kutsatutako gainazalak ukitzen dituenean ere transmititu daiteke birusa.
Aplikazioak ez du geolokalizazioa erabiltzen, eta ez du erabiltzaileen daturik jasotzen. Eskuragarri dago jada, baina ez da guztiz erabilgarri egongo irailaren 15era arte.
Bi enpresek garatutako funtzio bat da, osasun-arduradunek beren aplikazioak abiaraz ditzaten, koronabirusarekin infektatutakoen kontaktuen arrastoa jarraitzeko.
Erabiltzaile bakoitzak aukeratu ahal izango du datuak sartu nahi dituen ala ez; sistemak ez ditu kokapen-datuak biltzen, eta erabiltzailea positiboa bada, aplikazioan erregistratzeko aukera izango du.
Apple erraldoi teknologikoak, gainera, 10,2 hazbeteko iPad berria eta Apple Watch 5 telesaien iragarkia aurkeztu ditu. Bestalde, Arcade eta TV+ Plusen salneurriak argitara eman ditu.
Alemaniako enpresak Estatu Batuen merkataritza politika erasokorraren ondorioak jasaten ari dira. Iazko urtean enpresa alemaniarren irabaziak % 1,2 baino ez ziren igo.
Telebista ikusteko modua erabat aldatu da azkeneko urte hauetan, Appelek ere produktu berria aurkeztu du: telesaiak, pelikulak eta dokumentalak ekoitzi eta eskainiko ditu udazkenetik aurrera.
iOS 12.1 sistema eragilearen azken bertsioan izandako errorearen ondorioz, hartzaileen gailuen mikrofonoak jasotzen zuena entzuten zuen deitzaileak, hartzaileek deia hartu ez arren.
Teknologia konpainiak bi bertsio merkaturatuko ditu. Txikiak 28 zentimetroko pantaila izango du, aurreko modeloa baino bi zentimetro handiagoa, eta handiak, ostera, ia 33 zentimetrokoa.
“Gaur iPhone X maila bat gorago eraman dugu. Sekula sortu dugun iPhonerik aurreratuena aurkezten dizuet”, esan du Tim Cook Appleko kontseilari delegatuak.