Ramon Agirrek eta Naiara Arnedok 'Heisenberg' obra aurkeztu dute. Georgie Burns eta Alex Priest pertsonaiak dira antzezlanaren protagonistak. Ezezagunak gaizki ulertu batek ezagun bihurtuko ditu komedia erromantiko honek.
Mendia hartu dute gai nagusitzat Mikele Urrozek eta Lucia Ezkerrek izen bereko antezlana eraikitzeko.
Mendia, bere ertz guztietatik. Maitasunetik eta dolutik.
Iruñeko antzokiak "Miñan", "Artea" eta "El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca" Iluna Producciones nafar konpainiaren estreina programatuko ditu, besteak beste.
Oihana Maritorenak 'Oscarra Oscarrentzat' antzezlanean antzezten du. Komediazko ikuskizun bat da hau eta lau aktorek parte hartzen dute. Oscar bat jasotzen duen zuzendari baten gorabeherak kontatzen ditu. Urtarrilean Tolosa eta Beasainen emango dituzte emanaldiak.
Maitasunean zenbat maskara jazteko joera dugun ikusita, harixe buruzko antzezlana egitea erabaki zuten Arnatz Puertasek eta Luix Mitxelenak.
Erabaki eta egin. 'Eros' erakusten ari dira oholtzaz oholtza bost aktoreren artean.
Omar Somai, Ander Lacalle eta Eider Villalba Kalte kolektiboa taldeko kideak dira. 'Fikziohesioa' lana aurkeztuko dute abenduaren 8an, Durangoko Azokan. 6 protagonista dituen lana da eta hainbat filmetako eszenak gorputzaren bitartez irudikatzen dituzte.
Hamabi kantu ia sakratuz jendaurreratu da Patxo Telleria, Adrian de los Ojos eta Maider Lopez musikari lagun dituela.
Laboa, Lete... urtetan kantatu dituen piezen letrei erreparatu, eta beretik erantsi die. Eta aldatu. Eta eztabaidatu.
Maier Muruamendiarazek, Edu Muruamendiarazek eta Elena Bezanillak "Amama" antzezlana aurkeztu dute. Dantza eta antzerkia uztartzen ditu, eta ume batek amesten duena erakusten dute amamaren ipuinak entzun ahala. Gazteei hurbiltzeko antzezlana da "Amama".
Bi lagun, lapurretatxoak eginez gozatzen dutenak, bietako batek gehiago ez duela nahi erabakitzen duen arte.
Horri buruzkoa da Jone Arriolaren bigarren film laburra: 'Hor konpon'
Pedro Otaegi aktore beizamarrak Txalo saria jaso du Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketen hasiera ekitaldian. Urte luzez ibili izan da antzerki munduan, baina, batez ere, Goenkale telesaileko Euxebio pertsonaiari esker egin zen ezaguna Euskal Herri osoan.
Liburutik antzokirakoa egin du Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen 'Miñan'ek Artedramari esker.
Luhuson estreinatu eta biharamunean oholtza gaineko irratsaioan kontatu ziguten bideaz, lana gorpuzteko katebegi ezinbesteko izan diren lagunetako lauk
Idoia Merodio, testuaren idazlea, Aitor Borobia eta Alfonso Diez dira Olatz Beobidek zuzendutako antzerki-muntaketa honen protagonistak. Urriaren 30ean estreinatuko dute Arriaga antzokian, eta azaroaren 2an Getxon taularatuko dute.
New Yorken sortu zen, eta Ingalaterran pasa ditu urterik gehienak. Haurtzaroa, baina, Ziburu pasa zuen. Eta sekula ez du eten Euskal Herriarekiko zilbor-hestea. Miñan itzuli zuen eta antzerki egokitzapenean aritu da. Euskaraz estreinatu berri da, eta udaberrian taularatuko dute Londresen, ingelesez.
'Non dira haurrak?' Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako antzezlana da.
Psikologotan hasi berri den zortzi urteko neskato baten suizidio ahalegina du ardatz.
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako lana Ibrahimaren beraren bizitzaren kronika da. Paperaren bitartez lehenengo, eta oholtza gainetik orain, mundura zabaldu nahi dute migratzaileen dramaren inguruko kontzientzia.
Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen duten bilbotar taldeak 2.500 euro jasoko ditu "Alferrak, tunanteak eta maleanteak" lana garatzeko.
Ander Lipusek, Sambou Diabyk eta Timberlake Wertenbakerrek eraman dute "Miñan" oholtzara. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika kontatzen duen liburuaren antzezlana estreinatu dute iada. 80 emanaldi baina gehiago dituzte iada lotuta.
'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' izeneko obra berak idatzi eta zuzendu du, eta endredo eta gezurrei buruzko komedia tragiko gisa definitzen du. Oholtzan, hiru aktore: Telmo Irureta, Aitziber Garmendia (edo Candela Solé) eta Karmele Aranburu.
Ez da onomatopeia segida bat.
Les bobebobe antzerki taldearen izena da.
Josune Velez Mendizabal eta Ane Gebara dira aktore; Jason Guerrak hartu du hauek zuzentzeko ardura. 'Dada u lala' lan berriaren izenburua
Amets Arzallusek orain bost urte idatzi zuen Miñan liburu arrakastatsua: modu zuzen, xalo eta sentituan kontatzen du bertan Ibrahima Balderen bizitza. Artedramak orduan Ibrahimek kontatu eta Ametsek idatzi zuena egokitu eta oholtzaratuko du.
'Erreka Mari' antzezlana iaz aurkeztu zuen Andoainen Egoitz Sanchezek, eta bere autobiografian oinarrituta egon arren, guztiz fikzioa da. Azaroaren 2an eta 3an Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da ikusgai.
Era guztietako jendea igoko da oholtza gainera aurtengo aniztasunaren galan, besteak beste, Jakes Txapartegi 15 urteko pianojotzailea, Iñaki Salvador maixua eta Esther Barandiaran irakaslea. Hirurak piano aurrean topatu ditugu, Hondarribiko musika eskolan entseatzen
Sortzaileek irailaren 16tik urriaren 7ra bitarteko epea dute proposamenak aurkezteko. Ahotseneak izen emateko sistema aldatu du aurten: proposamenak heltzeko ordena ez da arau izango eta epe barruan aurkeztutako eskari guztiak baloratuko ditu antolakuntzak.
Axut konpainiaren lan berria: 'Bidasoa mintzatuko balitz'.
Badakite zer esango lukeen, ze istorio mota kontatuko lituzkeen... testigantzak jaso ondoren.
Haiexek entzuteko, ikusteko eta bizitzeko eskaintza da antzezlana.
Antzezteko orduan garrantzitsua da naturaltasunez egitea, baina, nola? Intza Alkain aktoreak egitasuna lortzeko gomendioak eman dizkigu… bereziki, Txurru-ri!
'Oscarra Oscarrentzat' antzezlana eskainiko du Ane Gabarainek Donostiako Antzoki Zaharrean. Azaldu duenez, larunbatean, emanaldiaren ostean, Union Artesanakoek gonbidatuta, barrila jotzen ibiliko da elkartearekin Donostiako kaleetan zehar. Bere ibilbideaz eta Goya sariaz aritu da.
Astelehenean, abuztuak 5, jarriko dituzte salgai sarrerak, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren web orrian.
Abuztuaren 4ra arte, 27 emanaldi izango dira Erriberrin bertan eta baita Tafallan, Beiren, San Martin Unxen eta Pitillasen ere. Horietako bat izango da euskaraz.
I. Joan Mari Torrealdai Bekari esker sortu du Metrokoadroka kolektiboak 'Artxibo Biluzia' proiektua; konferentzia performatiboa, laborategiak eta liburua biltzen ditu. Intza Alkain eta Oier Guillan proiektuko kideak konferentzia performatiboaz aritu dira, pieza eszenikoaz.
Erika Olaizola eta Iraia Elias Kamikaz kolektiboko kideak "Biba Zuek!" saioan izan dira 'Troia' kale antzerkia aurkezten. Euskal Herriko udako plaza guztiak betetzen eta salbatzen ari dira antzezlanarekin.
Nafar aktoreak emakumezko aktore onenaren Max saria irabazi du bart Tenerifen, "Psicosis 4.48" antzezlanean egindako interpretazioagatik. (gaztelaniazko adierazpenak)
Horrela, Iñaki Rikartek eszena-zuzendaritzako Max saria lortu du, eta antzerki-egile onenarena Iñaki Rikartek berak, Garbiñe Insaustik, Edu Carcamok eta Jose Daultek bereganatu dute. Bestalde, Natalia Huarte nafarrak emakumezko aktore onenaren Max saria jaso du 'Psicosis 4.48' lanagatik.
"Forever" gipuzkoar konpainiaren ikuskizuna da arte eszenikoen Espainiako sarietarako izendapen gehien jaso dituena. Gaur gauean banatuko dituzte sariok, Santa Cruz Tenerifekoan.
Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia Casilda Iturrizar parkera, Arriaga plazara, UPV/EHUren Bizkaia Aretoara eta Plaza Biribiletik Areatzaraino doan ibilbidera iritsiko da.