"Mañaneros" La1 kateko saioan ikusi dugu Madrilen Chechu izeneko toreatzaile batek zezen bat duela maskota bezala. Tamariz zezena landan bizi da, baina egunero Chechuren etxeraino sartzen da. Torete zezenaren istorioa kontatu dio Iñigok Anartzi; Torete pisu batean hazi zuten.
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kumeri bizia emateko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez sortuak. Romulo eta Remo dute izena eta sei hilabete dituzte.
Gobernuak herrialdeko mendietan bizi diren 350 hartz arre hiltzeko agindu du, horietako batek 59 urteko gizon bat hil ostean. Gainera, larrialdi egoera nazionala ezarri du.
Balea atzo agertu zen Bidasoa ibiaren bokalean, Hondarribia eta Hendaia artean. Zere espezieko balea bat da, 5 metro eta erdiko luzera har dezakeena. Adituek uste dute jateko arrain txikien bila hurbildu zela kostaldera.
Loroak milaka jarraitzaile bereganatu ditu sare sozialetan, bere interakzio dibertigarriengatik. Loroa duela gutxi galdu zen, eta haren jabeak, Josunek, dei egin die herritarrei hura aurkitzeko.
2022ko amaieraz geroztik, arrautzen prezioak gora egin du etengabe AEBn. Egun, dozena bat, batez beste, 8 dolarrean dago salgai. Hegazti horien alokairua eskaintzen duten Rent the Chicken bezalako enpresek bezero kopuruaren gorakada sumatu dute.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ohartarazi du otsoa babestutako animalien zerrendatik ateratzeak ez duela esan nahi uxaldiak justifikaziorik gabe egin ahal izango direnik, "otsoak babestuta jarraituko baitu, maila txikiago batean bada ere".
Sam Jonesek, bere sare sozialetan bere burua "basa-bizitzako biologo eta ingurumen-zientzialari" gisa aurkezten duenak, Instagramen dituen 92.000 jarraitzaileekin partekatu zituen wombat baten kumea harrapatu zuen unea. Herrialdeko lehen ministroak "sumingarritzat" jo du gertatutakoa.
TVG kateko "O Termómetro" saioan ikusi dugunez, behiek eta zezenek liga dezaten aplikazio bat asmatu dute: Tudder. 42.000 etxaldetako behien eta zezenen datuak ditu. Euskal Herrian martxan jarri beharko al lukete bertoko ganadua elkarrekin hartu-emanetan jartzeko?
Prefeturak eta Bioaniztasun Bulegoak erasoak baieztatu dituzte. Bi ardi eta arkume bat hilda agertu dira Bardozen (Lapurdi). Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) Prefeturari otsoari tiro egiteko baimena eskatu dio dagoeneko.
Antibiotikoen erabilerari buruzko araudi berriak protesta gogorra piztu du albaitarien artean, eta horren ondorioez ohartarazi dute. Egoitz Bikandi Bizkaiko Albaitarien Elkargoaren presidenteordeak azaldu du erregulazio horrek sortzen dituen arazoak eta Espainiako Gobernuari zer eskatzen dioten.
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak jakin duenez, beste otso bat agertu da Larhun mendiaren inguruetan, Lapurdiko mugan eta itsasotik kilometro gutxira.
Foru gobernuaren ikerketa baten arabera, Nafarroako hiru istriputatik batean animaliak daude tartean. Sistema berriak % 70 murriztu ditzake mota horretako istripuak.
Hainbat saiakera egin dira hondoa jo ondoren bizirik atera ziren 90 bat balea salbatzeko, baina eguraldi txarrak eragotzi egin du erreskatea. Animalietako batzuk hil egin dituzte, sufritu ez dezaten.
Madrilgo suhiltzaileek eraikin baten bosgarren solairuko leihoaren ertzean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute, Villaverden. Ahuntza arriskutik kanpo egon denean, Madrilgo Udalaren animalien babeserako zentrora eraman dute.
2024ko azaroaren 24an jaio zen Nur hartza, baina ostegunera arte ez dute berria zabaldu. Hartz kumearen gurasoak Aurora eta Peregrino dira, duela 10 urtetik bertan bizi diren hartz errusiarrak.
Sustoa besterik ez zen izan, baleak berehala bota baitzuen ahotik. Otsailaren 8an gertatu zen, El Aguila badian, Punta Arenas hiritik gertu, 24 urteko gizon bat, Adrian Simancas, aitarekin batera piraguismoa egiten ari zenean.
Ekoizpen kostu handi eta okela kiloko jasotzen duten diru kopuru eskasa direla eta, txahalak Marokora, Libanora eta Turkiara esportatzera behartuta daude. "Konponbiderik aurkitu ezean, merkatuetan bertako haragia aurkitzeari utziko diogu", ohartarazi dute.
Bidaiaria Dubaitik zetorren, eta ez zuen espezie babestuak esportatzeko CITES baimenik. Beluga kabiarra bitxiena eta garestiena da, eta Kaspiar itsasotik dator.
Egun-argiz eta itsas azalean ikusi den lehen zapo abisala izan liteke Tenerifen begiztatutakoa. Harrapakari hau itsas hondoan bizi ohi da, 200 eta 2.000 metro arteko sakoneran.
Ehizari Ez plataformak duela 15 urtetik deitzen du urtero protesta, eta Espainiako Estatuko 70 hiritan eta Europako 30etan, gutxienez, milaka lagunek bat egin dute protestarekin, jarduera horren aurka daudela adierazteko. Euskal Herrian, Donostian eta Iruñean egin dituzte mobilizazioak.
1970 eta 2015 artean planetaren hezeguneen % 35 inguru desagertu da, Seo Bird Life erakunde ekologistaren arabera. EAEn 6 hezegune daude, eta Nafarroan 2.
Ana Estensoro albaitariaren etxeko txakurraz eta alabez senar ohia eta biak arduratzen dira. Klinikan, gero eta jabe gehiagok kontatzen dizkiote maskoten zaintza kasuak, adostu zein gatazkatsuak. Nerea Sologaistua familia abokatuak kontatu dizkigu berak defendatu dituen kasuak eta legeak.
Emeen ugal-zelulak garatzen dituzten arrain arrak dira. Adituen arabera, itsasadarretan, badietan eta estuarioetan pilatzen diren substantzia kimikoek eragiten dute aldaketa hori.
Zaldien albaitaria da Galizian Aiora Urkiaga ondarroarra. Behoka izeneko enpresa dauka eta bere lanaz aritu zaigu Faktorian. Besteak beste kontatu digu, moxalen digestio aparatua erabat garatu arten amaren kaka jaten dutela moxalek mikrobiota lortzeko.
Erakargarri bezain nazkagarriak iruditzen zaizkigu. Platerean plazerra eragiten digute, baina zikinkeriarekin eta portaera desegokiekin lotzen ditugu. Zerriekin dugun harremana kontraesankorra da, geure izaeraren erakusle. Juan Aldaz soziologoak zerrien betaurrekoak jantzita begiratu dio gizarteari
Basa bizitzako argazkirik dibertigarrienak saritzen dituen Nikon Comedy Wildlife Photo Awards lehiaketak 2024ko irabazleak iragarri ditu. Hemen dituzu horietako batzuk.
Zezenketen gaineko herri galdeketa egin dute Karrantzan. 343 boto jaso ditu zezenketak kentzeko proposamenak ea 252 mantentzeak. Beraz, datorren urtetik aurrera, ez da zezenketarik izango herrian.
Katubihotz elkartea Pasaiako kaleetan bizi diren katuen koloniak zaindu eta kontrolatzeko sortu zen 2012. urtean eta horretan dihardute harrezkero. Gertutik ezagutu dugu bertako boluntarioek egiten duten lana.
Bizkaiko hiriburuan ehun koloniatik gora daude indetifikauta, eta Donostian, berriz, ez dago erregistro ofizialik. Gasteizen, bestalde, 85 kolonia daude kontrolatuta gaur-gaurkoz: 47, hirigunean; 21, landaguneetan eta 17, industrialdean.
Bilbon 115 kolonia daude identifikatuta; Gasteizen, 85 eta Donostian kolonia ofizialik ez bada ere, Udalak adierazi du ordenantza berri bat diseinatzen lanean dihardutela, koloniak kudeatu eta kontrolatzeko. Ulian, Urgullen, Ametzagañan eta zenbait baratzetan katu-taldeak daudela esan dute.
Zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiak bi kasu positibo antzeman ditu Abantoko behi-ustiategi bateko txahaletan, hori bai, ez dute gaixotasunaren sintomarik.
Erronkaribarreko Fauna izeneko liburua aurkeztu digute Gotzon Perezek eta Lorea Larraiak. Ioritz Debak berriz, baserri inguruan kamerak jarrita animaliak ehizatzen ditu iruditan.