Saxoniako eta Turingiako kaleetan mobilizatu dira, demokraziaren alde. 2018an sortu zen eta geroztik haziz joan da, herrialde mailako mugimendua bihurtu arte; 30.000 kide ditu egun. Erakutsi nahi dute ultraeskuineko ideiak ez direla aukera bat eta memoria historikoari bizirik eutsi behar zaiola.
Klima larrialdiak ere eragin handia dauka, Europa iparraldeko herrialdeetan. Alemania da adibide bat. Unescoren ondare diren Postdameko lorategi historikoak arriskuan daude ur faltagatik.
ETBko berriemaileak bere egunerokotasunaren inguruan hitz egin du. Otsailean egon zen azken aldiz Egiptoren eta Gazaren arteko mugan, hango familiekin hitz egiten, haien egoeraren berri emateko. Bonba hotsek etsipena eragin ziotela azaldu du.
Landa-eremuko udalerri txikietan ere lehen indarra izan daiteke. Gorakadak lotura zuzena du hauteskunde-kanpainan politikarien aurka izandako indarkeriarekin; izan ere, indarkeria hori areagotu egin da eskuin muturra indartsuena den lekuetan.
Arantxi Padillaren ezusteko bisita izan dugu estudioan, eta Taylor Swiften jarraitzaileen artean zabaltzen ari den ohitura defendatu du: kontzertuetan komunera joateagatik kanturik ez galtzeko, pixohiala janztea.
Amaia Uribek kontatutakotik abiatuta, irratiko ahotsei jendeak jartzen dien irudiez aritu dira "Kazetarien tertulia"n, eta aurrez aurre ikustean hartzen dituzten ezustekoez.
Ane Irazabalekin Istanbulez, Nerea Sarriegirekin Mallorcaz eta Arantxi Padillarekin Cartagenaz. Oporraldian ezgautu dituzten lekuen berri eman digute gure kazetariek.
Arantxi Padillak entzule batek emandako ezustekoaren berri eman digu, eta, hari horretatik tiraka, Ane Irzabalek eta Amaia Uribek ere kontatu dute entzuleak zeinen ongi portatu izan diren eurekin.
Ane Irazabal EITBko kazetariak Rafah-ko pasabideko egunerokotasuna nolakoa den erakutsiko digu, eta ebakuatu berri duten gazatar talde txiki batekin izango da. Gainera, mugatik 20 kilometrora, gerra atzean utzi duten pertsonei arreta medikoa eskaintzen dien ospitale bat ere bisitatu dugu.
Nerea Sarriegik, Arantxi Padillak eta Ane Irazabalek Eguberrietako oporraldiaren ostean bizileku duten herrialdera zein jaki eramaten duten kontatu digute.
Ane Irazabalekin, Amaia Uriberekin eta Arantxi Padillarekin aritu gara aireportuetako gorabeherez eta garraiobideetan jendeak duen portaeraz, eta Eguberri sasoiari hasiera eman diogu.
"Kazetarien tertulia" A eta B aldeetan zatitu dugu. Lehenean, aktualitateari heldu diote Arantxi Padillak, Ane Irazabalek eta Amaia Uribek. Bigarrenean, berriz, bestelako kontuei.
Amaia Uribek, Ane Irazabalek eta Arantxi Padillak hainbat markari lotutako albisteak ekarri dizkigute. Gainera, Israelen eta Palestinaren egungo egoeraz ere aritu dira.
Ane Irazabal Lampedusatik sartu da, eta berak kontatutakoa abiapuntu gisa hartuta, migratzaileen egoeraz aritu dira baita Arantxi Padilla eta Amaia Uribe ere.
Alemaniako koalizio gobernuak kanabisa "modu kontrolatuan legeztatzeko" lege-proiektu bat onartu du ministroen kontseiluan. Horrela, legezkoa izango da 25 gramo marihuana izatea eta etxean hiru landare edukitzea.
Azken egunetan izan diren ekaitz bortitzen osteko lokatzaren ondorioz, antolatzaileek aurrekaririk gabeko neurria hartu dute eta aforoa minimora murriztu dute. Milaka pertsona kanpoan geratu dira.