Barakaldoko taldeak 21-24 irabazi dio Ikasa Boadillari, baina Helvetia Zuazok ezin izan du Errege Kopako lehen kanporaketa pasa, Alcobendasen kontra galdu du eta.
Denboraldi berrirako taldea aurkeztu du Helvetia Anaitasunak. Denboraldi honetan, 5 jokalari berri izango dituzte taldean: Alonso Moreno, Nicolas Zungri, Samuel Pereiro, Pablo Castro eta Daniel Santamaria. Igandean ekingo dio Anaitasunak ligari, Iruñean Nava jasota.
Bost dira, orotara: Alonso Moreno, Nicolas Zungri, Samuel Pereiro, Pablo Castro eta Daniel Santamaria. Iruñeko taldean aritzeagatik pozik agertu dira, eta batez ere aldagelan izan duten harrera beroarengatik eskertuta.
Bidasoa Irun hasieratik joan da garaipenaren bila, eta ez dio inolako aukerarik eman Helvetia Anaitasunari. Iruindarrak azkenera arte saiatu dira, baina beti joan dira irundarren atzetik markagailuan.
Helvetia Anaitasunak 27-27 berdindu du Blendio Sinfinen kontra Asobal Plenitude Ligako 18. jardunaldiko partida. Azken hasperenean, Sherifek baloikada eman dio Elustondori, eta epaileek bisitarien aldeko 7 metroko jaurtiketa adierazi dute. Sinfinek gola sartu du, eta 27nakoa lortu du.
Adrian Ortiz eta Aitor Albizu bueltan dira, izandako lagapena amaituta, eta Niko Martinovic eta Roberts Rancans, aldiz, fitxatu egin ditu Nafarroako klubak.
Iruñeko klubak eta jokalari argentinarrak denboraldi batez adostu dute luzatzea indarrean zuten kontratua. Anaitasunak, horrela, bermatu egin du defentsa lanetan ondoen dabilen jokalarietako batek jarraitzea; erasoan ere, gero eta hobeto dabil, gainera.
Helvetia Anaitasunak 27-28ko emaitzarekin galdu du Leongo taldearen kontra jokatutako Kopako hirugarren kanporaketako partida eta txapelketatik at geratu da. Nafarroako taldea sei goleko abantailarekin iritsi da atsedenaldira, baina Ademar nagusi izan da bigarren zatian, eta norgehiagoka irabazi du.
Gipuzkoako taldeak galdu egin du Malagaren aurka (25-22) jokatu duen Kopako bigarren kanporaketa, eta txapelketatik at geratu da. Bestalde, Helvetia Anaitasunak irabazi egin dio Puerto Saguntori (28-36).
Bidasoak ASOBAL ligako euskal derbia irabazi du. Anaitasunari 36 eta 24 irabazita Jacobo Cuetarak zuzendutako gizonek garaipena lortu dute etxean eta sailkapeneko 4. postuan daude orain.
Quique Dominguez Helvetia Anaitasuna taldeko entrenatzaileak, eskubaloiko Errege Kopako final-laurdenetako Barçaren aurkako partidari buruz hitz egin du.
Irungo taldeak galdu egin du Benidormen aurka (27-26) hirugarren kanporaketako itzuliko partida, baina joanekoa zazpi goleko errentarekin irabazi zuenez aurrera egin du. Nafarroako taldeak ere porrota jaso du Valladoliden kontra (24-26) itzulikoan, baina joanekoan sei goleko aldea erdietsi zuen.
Errege Kopako hirugarren kanporaketetako joaneko partidak jokatu ziren otsailaren 2an. Bidasoa Irunek irabazi egin zion Benidormi (33-26) eta Anaitasunak mendean hartu zuen Valladolid (33-39).
Talde gipuzkoarrak etxean jokatuko du Errege Kopako kanporaketa. Nafarroako taldeak, aldiz, etxetik kanpo. Txapelketako azken faserako txartelak izango dituzte jokoan.
Bajek behartuta, Quique Dominguezek harrobiko gazteen aldeko apustua egin zuen, eta hauek ondo erantzun zuten. Anaitasuna zazpigarrena da ligan, 14 punturekin.
Nafarroako taldeak Asobal Ligako hamargarren jardunaldiko partida jokatu behar zuen larunbat honetan, baina antzemandako covid-19 kasuek eragotzi egin dute.
2020/21 Asobal Ligako lehen jardunaldia zehaztu da, astelehenean. Horretan, Helvetia Anaitasunak Guadalajaran jokatuko du eta Bidasoa Irunek, aldiz, Abanca Ademar Leonen aurka.
Quique Dominguezen esanetara, Helvetia Anaitasuna denboraldi hasierara ahalik eta indartsuen heltzen saiatuko da. Taldeak gaur egin du lehen saioa. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.