Ane Irazabalek, Arantxi Padillak eta Amaia Uribek kontatu digute lan bereziak egiteko bidaiatzen dutenean zer eramaten duten (edo ez duten eramaten) hitz egin dute, eta etxera bueltan ekartzen dituzten jakiez eta gauzez ere aritu dira.
Ekonomia izan da Alderdi Laboristako Keir Starmerren eta Alderdi Kontserbadoreko Rishi Sunak lehen ministroaren kanpainetako gai nagusia. "Brexit"-a, ordea, ez dute aipatu kanpainan.
Amaia Uribek, Arantxi Padillak eta Nerea Sarriegik kontatu digute euren etxetik urrun dagoen hiri handi batean bizi izan direnean eta herrimina sentitu izan dutenean zer egin izan duten.
Zergatik dute hain kalite txarra gidabaimen, gimnasio, aireportu eta abarretarako ateratzen dizkiguten argazkiek? Ezin al dituzte kamera hobeak jarri? Arantxi Padillarekin, Amaia Uriberekin eta Nerea Sarriegirekin arituko gara gaiaz.
Gerrak kolpatutako 40 ume daude Kievetik ordubetera dagoen eskola horretan. Ohiko irakasgaiaz gain, banakako eta taldeko laguntza psikologiko jasotzen dute. Elkarri lagunduta, gerrak lapurtutako ametsak berreskuratzen hasi dira.
Zelenski presidentearen alderdiaren egoitzan izan da Amaia Uribe EITBko kazetaria, Kieven, Oleg Dunda Ukrainako parlamentaria elkarrizketatzeko. Putini buruz, Olegek uste du "mendeku bila dabilen ero bat" dela eta, Errusiako presidentetzarako hauteskundeen atarian, erasoak areagotu ditzakeela
Arantxi Padillak entzule batek emandako ezustekoaren berri eman digu, eta, hari horretatik tiraka, Ane Irzabalek eta Amaia Uribek ere kontatu dute entzuleak zeinen ongi portatu izan diren eurekin.
Ukrainako gerraren bigarren urtemuga betetzear denean, gero eta gehiago dira soldaduak errekrutatzeko aldia 18 hilabetera mugatzeko eskatzen ari direnak. Horietako batzuekin egon da Amaia Uribe, EITBren bidali berezia Kievera.
Mikel Reparaz EITBren Nazioarteko arduradunak eta Asier Blas Zientzia Politikoetan doktoreak Ukrainan eta Gazan gertatzen ari denaren inguruko analisia egin digute.
Errusiar inbasioa hasi zenetik bi urte betetzear diren honetan, ukrainarrek badakite Gazako gatazka nazioartearen arreta gehiena bereganatzen ari dela.
Nerea Sarriegik, Arantxi Padillak eta Ane Irazabalek Eguberrietako oporraldiaren ostean bizileku duten herrialdera zein jaki eramaten duten kontatu digute.
Ane Irazabalekin, Amaia Uriberekin eta Arantxi Padillarekin aritu gara aireportuetako gorabeherez eta garraiobideetan jendeak duen portaeraz, eta Eguberri sasoiari hasiera eman diogu.
Arantxi Padillak emandu AEBko Johns Hopkins unibertsitateak egindako ikerketa honen berri eta, aitzakia horretan, kafea hartzeko ohiturez aritu dira Padilla bera, Nerea Sarriegi eta Amaia Uribe, Olaia Urtiagarekin batera.
"Kazetarien tertulia" A eta B aldeetan zatitu dugu. Lehenean, aktualitateari heldu diote Arantxi Padillak, Ane Irazabalek eta Amaia Uribek. Bigarrenean, berriz, bestelako kontuei.
Amaia Uribek, Ane Irazabalek eta Arantxi Padillak hainbat markari lotutako albisteak ekarri dizkigute. Gainera, Israelen eta Palestinaren egungo egoeraz ere aritu dira.
Ane Irazabal Lampedusatik sartu da, eta berak kontatutakoa abiapuntu gisa hartuta, migratzaileen egoeraz aritu dira baita Arantxi Padilla eta Amaia Uribe ere.
Arantxa Padillaren bisita izan dugu Miramongo estudioan, eta hark ekarri du desleialtasunen gaia, Nerea Sarriegirekin eta Amaia Uriberekin batera aztertzeko.
Manhattango Fiskaltzari dagokio Trump deitzea auzipetzearen berri emateko. Orduan ezagutuko dira leporatzen dizkioten karguak. Golf txapelketa batean ezagutu ziren Trump eta Stormy Daniels, Melania haurra izan berri zegoenean.