Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Gasteizko Sempervirens parkean biktima guztien omenez landatutako sekuoia gaztearen aurrean, "galdu dugunaz" hausnartu nahi izan du, baita "aurrera egitera bultzatu gintuena balioetsi ere".
Azterketa horren emaitzak erabilgarriak izan litezke sintoma kognitiborik ez baina gaixotasuna izateko arriskuan dauden pertsonentzako diagnostiko goiztiarreko tresnak garatzeko.
Ikerketa honek baieztatu du fosforilatutako TAU 217 proteinak (p-tau217) patologia identifikatzeko zehaztasun handia erakusten duela. Suedian batez beste 66,3 urte dituzten 786 pazienteren laginetan oinarritzen da azterketa.
Ordu kopuruak baino loaren kalitateak du garrantzia, Miren Altuna neurologo eta CITA-Alzheimer Fundazioko medikuak esan digunez. Lo kalitate txarrak eragin negatiboa izan dezake osasunean.
11. Estropatadak ehunka lagun batu ditu igande honetan Bilbon. Euskalduna Zubitik bota dituzte herritarrek erositako ahate guztiak. Bildutako dirua gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko bideratuko dute.
Miren Altuna Azkargortak, CITA Alzheimer erakundeko ikertzaile eta neurologoak, Euskadi Irratiko "Faktoria"n eman dizkigu Alzheimer gaitzaren eta ikerketaren inguruko nobedadeen berri.
Bi urte iraungo ditu ikerketak, eta 2025erako behin betiko emaitzak izatea aurreikusten da. Parte hartu nahi dutenek cita-alzheimer.org webgunean dagoen formularioa beteta edota 943021792 telefonora deituta eman dezakete izena.
Miren Altunak Cita Alhzeimer Fundazioa aurrera ateratzen ari dena azaldu du, down sindromea duten pertsonen ingurukoa. Izaro Kortazarrak, bestalde, gaixotasun prionikoaren gainekoa, Bioarabaren eskutik. Guztira, zortzi proiektu dira.
2021eko maratoi solidarioak milioi bat euro baino gehiago emango dizkie sei zentrotan garatzen ari diren zortzi ikerketa lerrori, Alzheimerren gaixotasunaren diagnostikoa hobetzeko eta tratamenduan aurrera egiteko.
2021eko kausa solidarioa izan zen gaitzari buruzko lan horien oinarri eta funtsa azaldu dituzte zenbait ikertzailek EITBren egoitzan izandako topaketan. Halaber, EITBk jakinarazi du minbizia izango dela 2023ko EITB Maratoia elkartasun kanpainaren gaia.
Alzheimerrari aurre egiteko bidean, botika berri bat baimendu dezake Estatu Batuetako Medikamentuen Agentziak ostiral honetan. Lecanemab izeneko botikaren inguruko erabakia hartuko du eta Miren Altuna neurologoak dio fase goiztiarrenean dauden gaixoen bizimodua hobetzen lagunduko duela.
Duela gutxi egindako makroanalisi batek ondorioztatu duenez, partikula finek (PM2.5) eragindako kutsadurak, hau da, airean dauden 2,5 mikra diametrotik beherako partikula kutsatzaileek, eragina izan dezakete Alzheimerra bezalako gaixotasunen garapenean.
Gurutz Linazasoro neurologoak uste du gure bizimodua hobetu delako gutxitu dela buruko nahasmenduen intzidentzia tasa. Horren esanetan, dementzia izateko arriskuaren % 40 ingurumen faktoreek baldintzatzen dute. Baina, zeintzuk dira gure garuna trebatzen laguntzen duten eragileak?
Neurologoaren iritziz, ingurumen faktore horiek hobeto kontrolatzen ditugunez eta, gainera, gure hezkuntza-maila handitu egin denez, eta horri guztiari teknologia berrien eragin onuragarria gehitzen badiogu, "guzti hori oso bizigarria da burmuinarentzat, eta dementzia izateko arriskua murrizten du".
Hala ere, neurologoaren arabera, trafikoaren eraginpean dauden eremuetan bizi direnek, elikadura ona, jarduera intelektual eta soziala edo kirola egiten badute, dementzia izateko arrisku txikiagoa dute natura eremuetan bizi direnek baino, baldin eta egun osoan etzanda ezer egin gabe pasatzen badute.
Jon Esnaola konpositorearen kantua grabatu dute Garaten Elene Arandia abeslariak, Et Incarnatus orkestrako 16 musikarik eta Alos Quartetek, Migel Zeberiok zuzenduta, alzheimerrak jotakoen senideen aldeko Tolosako elkartearentzat.
Irantzu Lopez de Bergararen amak alzheimerra du. Hasieran zaila egin zitzaien gaitza ulertzea eta onartzea. Behin onartuta, AFAGI elkartera joan ziren eta asko lagundu zien horrek. Honi buruz hitz egitera etorri da Irantzu.
Momentuz 108 pertsona daude bertan, Akizen; alzheimerra izanagatik askatasunez bizitzeko aukera ematen die eredu honek: jatetxea dute, dendak, edo eta gimnasioa. Eguneroko gauzak egiteko aukera dute, nolabaiteko autonomiaz.
Ikerketa baten arabera, fruta honek onurak eragin diezazkieke Alzheimerra eta dementzia garatzeko arriskua duten 50 urtetik gorako herritarrei, ohiko dietan sartuz gero.
Euskal gizarteak elkartasuna adierazi nahi izan du beste behin ere, eta aurten alzheimerraren aurkako borroka izan da nagusi, oroitzapenei lotutako komunikazio kanpaina batekin. Oraindik alzheimerraren ikerkuntzan laguntzeko dohaintzak egiteko aukera dago EITB Maratoiaren webgunean eta Bizum bidez.
Ia 4.000 dei jaso ditu 900 840 750 doako telefgonoak, baina oraindik laguntzak emateko epea ez da amaitu. Izan ere, larunbatera arte telefonoak irekita egongo dira. Batutako diru guztia alzheimerraren ikerketarako bideratuko da.
German Cedano artistak alzheimerrarekin eta EITB Maratoiarekin lotutako marrazki bat egin zuen atzo, abenduaren 16an, goizean, Donostiako Kontxa hondartzan.
Oraindik dohaintzak egiteko aukera dago: 900 840 750 doako telefonoa martxan egongo da larunbatera arte (22:00ak arte); eta martxoaren 31a arte egongo da aukera alzheimerra ikertzeko ekarpenak online eta Bizum bidez egiteko.
807.422 euro biltzea lortu zuen EITB Maratoiak, alzheimerraren inguruko ikerketara bideratzeko. Oso pozik agertu da Isabel Octavio EITBren Estrategia eta Komunikazio arduraduna emaitzarekin.
Gurutz Linazasoro Gipuzkoa Poliklinikako neurologoak alzheimer genetiko goiztiarraren inguruan hitz egin du. Azaldu duenez, Kolonbian egiten ari diren ikerketa munduko garrantzitsuenetakoa da etorkizunean alzheimerra sendatu, geldiarazi edo saihetsi dezaketen tratamenduak eta soluzioak bilatzeko.
Azkonobieta familiako hiru belaunaldiko kideekin bildu dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia Usurbilgo Urdaira sagardotegian. Haien arbasoa zen Martin de Chavarriaga. Kolonbiako ondorengoenetan ez bezala, haien familian ez dago alzheimer gaitza duen kiderik.
Aretz Iginizen ama alzheimer genetikoagatik hil zen. 61 urte zituela konturatu ziren gaixotasuna zuela, hitz egiteko arazoak baitzituen. Aretzek eta haren arrebak aukera dute, nahi izatekotan, azterketa genetikoa egiteko, alzheimerra izan badezakete jakiteko, baina ez dute jakin nahi.
Mundu mailan alzheimerrari tratamendua aurkitzeko egiten ari diren saiakera kliniko garrantzitsuenetarikoa Kolonbiako Antiokia eskualdean egiten ari dira. Gaixotasun genetikoa da, eta XVII. Mendean Usurbildik Kolonbiara joandako baten ondorengoak dira ikerketaren protagonista nagusiak.
Gaur gauean "Biba Zuek Ondorengoak" dokumentala eskainiko du ETB1ek. Alzheimer genetikoaren sorrera eta Euskal Herriarekiko lotura izango du aztergai, Kolonbia eta Euskal Herria lotuko dituen ikerketa berezi bati tira eginda.
Oihana Badiolak gertutik ezagutu du alzheimerra. Bere amamak, aititak eta bere amaren izebak pairatu zuten. Bereziki amama Tereren gaixoaldia nola bizi izan duten kontatu digu.
Eusko Jaurlaritzako Ikerkerkuntza eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria da Marian Ibarrondo. Alzheimer gaitzaren ikerketak duen garrantzia azpimarratu du EITB Maratoiaren egunean.
09:00etan hasi da aurtengo EITB Maratoiaren egun handia. EITBren Bilboko egoitzan jarritako den dei-gunean izan gara eta Unai Iparragirre ETBko zuzendariarekin hitz egin dugu.
09:00etan hasi da, EITBren Bilboko egoitzan jarri den dei-gunean; bertan izan dira Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta Marian Ibarrondo Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria. Ohi bezala, egunean zehar 150 bat aurpegi ezagun hartu ditu gune horrek.
EITB Maratoiaren harira, Koldo Aulestia AFAGI Elkarteko presidentea izan dugu "Txoriene" saioan. Alzheimerrean inbertitzearen garrantzia azpimarratu du, gaixotasun gogor honi irtenbide bat emateko.
Ikastetxe horretako 65 bat ikaslek Alzheimerraren inguruko informazioa bilduko dute, gerora, ekarpenak egin eta gaixotasun hori pairatzen dutenei lagundu ahal izateko. Prozesu horretan, gaixo-talde batekin elkartu dira orain aurrenekoz.