Hego-ekialdeko haizeak gogor joko du eta toki haizetsuetan 100 km/h-tik gorako boladak neurtuko dira. EAEn abisu horia 18:00etatik 09:00etara egongo da indarrean. Foru Erkidegoan, aldiz, 12:00etatik osteguneko eguerdira arte.
Bidaniako (Gipuzkoa) estazioak goizean erregistratu du datua, baina 60 litroraino ere pilatu daitekeela iragarri du Euskalmetek. Euriteengatik ezarritako abisu horia gauerdira arte egongo da indarrean.
Goizean Bidaniako estazioan 38,8 litro metatu dira metro koadroko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egun osoan zehar egongo da indarrean abisua, eta 24 orduan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko. Nafarroako Kantauri isurialdea ere abisupean izango da, eta han ere antzeko kopurua meta daiteke.
Hego-ekialdeko haizea gogor jotzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait txokotan, eta 133 km/h-ko ufadak erregistratu dira, Zaldiaranen eta Matxitxakon, esaterako. Irun eta Gasteiz arteko tren-garraioa etenda dago, eta Bilboko aireportuan 17 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte.
Kalteak sekulakoak dira, tornadoek herri osoak suntsitu dituztelako. Gutxienez 200.000 lagun argindarrik gabe daude. Hainbat estatutan alarma egoera ezarri dute, 100 km/h-ko tornado gehiago espero dituztelako.
Herrerako eta Gasteizko estazioek -3,9 ºC eta -2 ºC neurtu dituzte, hurrenez hurren. Astelehen honetarako, abisu horia izango da indarrean Ebro ondoko eskualdean, Gipuzkoako barnealdean, Arabako erdialdean eta Bizkaiko barnealdean.
Tenperatura maximoak 7-11 gradu artean izango dira astelehenera arte, eta elur-kota 600-800 metro inguruan egon daiteke asteburuan. Hori dela eta, abisu horia indarrean izango da elurragatik, ostiralean eta larunbatean, EAEn.
Udaberri garaiko tenperaturak espero dira astebururako, baina giro ezegonkorra nagusituko da larunbatean, haizea eta euri arina tarteko. Igandean, ostarteak izango dira, eta hego-haizeak ez du aurreko egunetan bezain zakar joko.
Izotzak arazoak eragin ditu katenarian, eta, horren ondorioz, Kañabenta eta Intermodal arteko zirkulazioa etenda egon da. 10:30 aldera berrezarri dute zerbitzua.
Ostiraleko 21:00etatik larunbateko 09:00ak arte abisua egon da indarrean elurragatik, eta errepide sarean kontuz gidatzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Abisu horia 21:00etan sartuko da indarrean EAEn, eta larunbateko 09:00ak arte egongo da aktibo. Horren harira, Gasteizko Udalak Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea jarriko du martxan. Pirinioei dagokienez, ia egun guztia (09:00-24:00) egongo dira abisupean, larunbateko 05:00ak arte.
Aste egonkorra dator, eguraldiari dagokionez. Badirudi gutxi bustiko duela asteon, nahiz eta negu beteko tenperaturak izango ditugun egun gehienetan; goizetan, bederen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak ezarri ditu euriagatik, haizeagatik eta olatuengatik, eta azken fenomeno hori dela eta alerta laranja ezarri dute.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko 24 orduan, eta 100 km/h-tik gorako haize boladak izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan.
Gogaituta daude bizilagunak, haizeak jotzen duenero argirik, telefonorik eta Internetik gabe geratzen direlako. Bizitokiei ez ezik, itzalaldiek eraikin publiko eta negozioei ere eragiten diete, ezin funtzionatu gelditzeraino. Alkateak dozenaka aldiz ageri dio kexa konpainiari. Egoera jasanezina da.
Urduñako estazio meteorologikoak egindako neurketa da. Haizeak gogor astintzen jarraitzen du, hortaz, Intermodal geltokiaren inguruko hainbat gune hesiz lotu ditu Bilboko Udaltzaingoak, aldamio nahiz xaflak erortzeko arriskuagatik.
Xabier Casado ETBko "Eguraldia" saioko aurkezleak azaldu duenez, ziklogenesiak haize oso zakarra bidaliko digu igandean. Horregatik, alerta laranja ezarri da 06:00etatik aurrera Bizkaian, Araban, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Iparraldean. Gipuzkoa, berriz, abisu horian egongo da.
06:45ean Frankfurtera eta 07:20ean Munichera joan behar zirenak ez dira abiatu. Lapurdin itxita egongo dira gaur goizean kostatik gertu dauden errepideak, Belharra olatua sortzeko arriskuagatik.
Eguna zaila izaten ari da Bilboko Aireportuan, Eowyn depresioa eragiten ari den haize-bolada bortitzen ondorioz. Hainbat hegaldi desbideratu dituzte eta beste batzuk bertan behera geratu dira. Lurreratzea lortu duten bidaiek lurreratzean tentsio eta beldurra sentitu dutela aitortu dute.
Haizeari dagokion abisu horia larunbat goizera arte (06:00) egongo da indarrean Bizkaiko haizeguneetan. Igandean, berriz, Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du Araban eta Bizkaian, haizeagatik, 06:00etatik gauerdira arte, 120 km/h-tik gorako boladak espero baitira.
Giro egonkor eta hotza izango da nagusi gutxienez asteazkenera arte. Gaur bertan zeroz azpitik 6 gradura jaitsi da termometroa Gaubean (Araba), baina kostaldean ere 0 °C-ren langaren azpitik izan dira tenperaturak: Donostian, esaterako, -1,6 °C erregistratu dituzte.
Alerta laranja abisu horia izatera igaro da 15:00etan, gauerdira arte. Haize zakarrak 106 gorabehera eragin ditu, gehienak zuhaitz eta hiri altzarien erorketengatik. Bilbon, esaterako, aldamio bat jausi da, eta Loiuko aireportuan bost hegaldi bertan behera geratu dira eta hiru desbideratu dituzte.
Hego-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du arratsaldetik aurrera, eta hala, abisu horia aktibatu dute bi lurraldeotan eta Nafarroako Kantauri isurialdean. Bihar are zakarrago joko du, eta 06:00etatik 12:00ak arte alerta naranjapean izango dira Araba eta Bizkaia.
Haizeak gogor jotzen ez duen tokietan, 00:00etatik 12:00etara egongo da indarrean abisu horia. Bizkaiko toki haizetsuenetan, berriz, asteleheneko 00:00ak arte luzatu dute abisua.
Erriberako hiriburuan, ibaiak emari maximoa 13:45 aldera harrapatzea espero dute. Badaezpada, Tuterako Udaltzaingoak urak hartu ohi dituen garajeetako ibilgailuak ateratzeko gomendioa eman du.