Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa, eta emaitza ona lortzea izango du helburu. Norgehiagoka apirilaren 22an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Albistearen berri izan eta berehala, Eusko Jaurlaritza Alemaniako Poliziarekin jarri zen harremanetan, eta, hain zuzen ere, haiek azaldu zioten kamioilaria "asko asaldatu zela", eta borroka bat izan zuela.
Kataluniako taldeak 3-1 galdu zuen Borussia Dortmunden aurka, baina joanekoan lortutako abantaila nahikoa izan zen aurrera egiteko. Bestetik, PSGk ere finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen ozta-ozta, Aston Villak 3-2 irabazi ziolako.
Joan den asteburuan hainbat pertsonen arteko borroka batean parte-hartzeagatik identifikatu zuten gizonezkoa. Ondoren baieztatu zuten Alemaniak hura aurkitzeko eta atxilotzeko agindua emana zuela.
Barçak 4-0eko emaitzarekin menderatu du Alemaniako taldea Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidan. Horrez gain, PSGk garaipena bereganatu du Unai Emeryk zuzendutako taldearen kontra (3-1).
Muga-zergen ondorio ekonomikoek eta burtsen beherakadak bultzatuta, bloke kontserbadorearen (CDU eta CSU) eta sozialdemokratek (SPD) negoziazioak areagotu dituzte. Halaber, SPD alderdiak kontsulta egingo du afiliatuen artean.
Mikel Artetaren taldeak 3-0 hartu zituen mendean Ancelottiren gizonak, Londresen, bigarren zati bikain batean. Bestetik, Inter Milan nagusi izan zen Bayern Munichi egindako bisitan, 1-2, Txapeldunen Ligako final laurdenetako joanekoan.
Memoria eta Bizikidetza kontseilari Ana Ollo izan da Nafarroako Gobernuko ordezkarien artean. Bi pago landatu dituzte Buchenwalden, kontzentrazio esparru horretara zein beste zenbaitetara deportatutako pertsona guztien omenez aurrera eraman duten 1.000 Buchen (1.000 pago) ekimenarekin bat eginda.
Txinak azpimarratu duenez, "protekzionismoa irteerarik gabeko kalezuloa da", eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi du Britainia Handiko Gobernuak "burua hotz eta lasai" erantzungo duela.
Euskal taldeak Alemaniakoaren aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko neurketa Kasselen jokatuko da, eta itzulikoa, Irunen, hilaren 29an.
Kontserbadoreek eta sozialdemokratek aurreakordioa hitzartu zuten, baina Berdeen babesa behar zuten bi hereneko gehiengoa lortzeko. Hasiera batean, errezeloa erakutsi zuten Berdeek, baina proposamena ontzat jo dute azkenean.
Talde merengeak Atletico Madril kanporatu du final-zortzirenetan. Neurketako arauzko 90 minutuak koltxoneroen aldeko 1-0ekoarekin amaitu dira; hala, bada, kanporaketa berdindu du Atleticok. Luzapenean ez da golik egon, eta penaltietan Real Madril nagusitu da (2-4).
AEBtik dator Europako herrialdeek jasotzen duten armamentuaren % 53, oro har, eta NATOko herrialdeek jasotzen dutenaren % 64, zehazki. Ukrainaren atzetik, Erresuma Batuak eta Poloniak erosi dituzte arma gehien azken lau urteetan.
Alemaniako 13 aireportutan deitutako grebak, ordea, ez du eraginik izan Euskal Herriko gainerako aireportuetan (Biarritz, Donostia, Gasteiz eta Iruñea).
Lanuzteak aireportu hauetan izango du eragina: Munich, Stuttgart, Kolonia/Bonn, Düsseldorf, Dortmund, Hannover, Bremen, Hanburgo, Berlin-Brandenburgo, Leipzig-Halle eta Frankfurt. Imanol Pradales lehendakariak geldialdia egin behar zuen Alemanian, baina azkenean Zurichetik abiatu da AEBra.
Lanuzteak aireportu hauetan izango du eragina: Munich, Stuttgart, Kolonia/Bonn, Düsseldorf, Dortmund, Hannover, Bremen, Hanburgo, Berlin-Brandenburgo, Leipzig-Halle eta Frankfurt.
Alemaniako Exif Recherche erakundearen arabera, Alexander Scheuermann Reichsburger ideologia duten neonaziak biltzen dituen Ring Bund taldeko kidea da. Mugimenduak Alemaniako Errepublika Federalaren zilegitasuna ukatu eta sistema autoritario batekin ordezkatu nahi du.
Alemaniako taldeak Xabi Alonsoren Leverkusen 3-0 hartu zuen mendean etxean. Inter Milanek Feyenoord menderatu zuen 0-2, Bartzelonak gauza bera egin zuen Benficarekin, eta Liverpool PSGri gailendu zitzaion, Parisen.
Arsenalek 1-7 hartu zuten mendean PSV, Aston Villak 1-3 irabazi zion Brujasi, Borussia Dortmundek eta Lillek bana berdindu zuten, eta azkenik, Real Madril 2-1 nagusitu zitzaion Atletico Madrili.
Ustezko egilea atxilotu dute dagoeneko. Mannheimekin muga egiten duen Renania-Palatinatuko 40 urte inguruko alemaniar bat da. Oraingoz, gertakariaren atzean arrazoi politikorik ez dagoela uste dute agintariek.
Hiriko Poliziak dispositibo zabala jarri du martxan herrian, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Gertakaria hiriko kale nagusietako batean jazo da, izan ere, egunotan azoka txiki bat dago bertan, inauteriak direla eta.
'Bild' egunkariaren arabera, errefuxiatu siriarrak Holokaustoko biktimen monumentua aukeratu zuen erasorako juduen aurka egin nahi zuelako. Turista bilbotarra beltzarana denez, israeldartzat hartu zuen erasotzaileak, hedabide horren arabera.
LinkedInen egindako argitalpen batean, lehendakaria pozik agertu da parte-hartze handiagatik eta Alemaniako herriak "demokraziaren alde egin duelako argi eta garbi". "Ultraeskuinaren gorakada zalantzarik gabe oso kezkagarria den arren, ez gaitu fokua desbideratzera eraman behar", gaineratu du.
Garaipenaren berri izan eta berehala, negoziazio prozesuari ekingo diola esan du Merzek, koalizio gobernua osatzeko bidean. Weidel ultraeskuindarrak gobernu horretan sartzeko proposamena egin dio baina Merzek ez du onartu. Scholzek bere porrota onartu eta CDU alderdia zoriondu du.
CDU-CSU batasun demokristauak botoen % 28,6 jaso ditu. AfD ultraeskuindarrak, berriz, aurreko hauteskundeetako datuekin konparatuta, botoak bikoiztu ditu, % 20,8 lortuta. Olaf Scholz kantzilerra hirugarren geratu da, botoen % 16,4rekin.
Ane Irazabal EiTBk Alemanian duen nazioarteko kazetariak azaldu duenez, CDUren buruak lehenbailehen osatu nahi du koalizio gobernua. Ultraeskuina bazkide gisa baztertuta, sozialdemokratak dira bere aliatu naturalak baina zenbakien arabera, baliteke hirugarren alderdiren bat ere behar izatea.
Brilonen (Alemaniako mendebaldean) jaio zen 1955ean, familia kontserbadore batean, eta oso gazte zela afiliatu zen Merkelekin partekatzen zuen alderdian. Harekin zituen desadostasun handien ondorioz, baina, alderdia utzi zuen 2009an eta 2021 arte ez zen itzuli .
CDU-CSU kontserbadoreek 210 eserleku lortu dituzte Bundestagean, AfD ultraeskuindarrak 147 eta Scholzen SPDk 118, eta atzetik dituzte Berdeak (92) eta Ezkerra (62), lehen inkesten arabera, baina kopuru horiek alda daitezke boto guztiak zenbatutakoan.
Hautestontzietan gizartearen onespenarengatik lehian ziren lider politikoak euren egoitzetan elkartu dira hauteslekuak ixtearekin batera, emaitzak ezagutzeko.
Parte-hartzea oso handia izan da, 2021eko parte-hartzearen datu handia (% 76) ere gainditu baitu. Alemanian parte-hartzerik handiena, % 91,1ekoa, 1972an izan zen.
Friedrich Merzen alderdi kontserbadorea (CDU) da faborito nagusia, gobernatzeko koalizioa osatu beharko badu ere. Alice Weidel (AfD) ultraeskuinaren buruak posta bidez bozkatu du, bere hauteslekuan liskarrak saihesteko.
EITBko Ekonomia arloburuak adierazi duenez, Bigarren Mundu Gerratik Alemaniak ez du horrelako krisirik pairatu. Gainera, Errusiako gasaren mendekotasunari aurre egiteko, alternatibak bilatu behar izan ditu, eta horrek energia kostuak garestitzea ekarri du.