Athleticek bisita gidatua egin du Lezamako kirol instalazioetako hiru gune berrietatik. Eraikin nagusia, lehen taldearen eraikina eta harrobiko jokalarien egoitza erakutsi ditu.
Ezarritako egutegiaren arabera, alegazioak aurkezteko epea apirilaren 8tik 26ra izango da, eta batzarrean bozkatuko den behin betiko testua maiatzaren 13an aurkeztuko da.
Bilboko portuko presidentea Radio Euskadin izan da. Bere lan taldearekin aurrera atera nahi duen proiektua aurreratuta duela esan du eta argi dauka klubak zeintzu kirol egitasmo behar dituen.
Ricardo Barkalak, Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak, bere taldea prest duela talde zuri-gorriko hauteskundeetarako aurkezteko esan du. (Gaztelaniaz).
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorria Errege Kopatik at geratu ostean. Valentziak kanporatu du Bilboko taldea, itzuliko neurketa 1-0 irabazita.
Talde zuri-gorria ondo egon da lehen zatian, baina ezin izan du punturik urratu Camp Nou futbol-zelaian. Aubameyangek, Dembelek, Luuk de Jongek eta Depayk egin dituzte etxekoen golak.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz): Valentzia taldeko entrenatzailea bere taldeak Kopako joaneko partidan jasotako kritikei buruz aritu da berriro: "Ez dut talde bat ere ezagutzen irabazten doanean presaka aritzen dena, Athletic ere ez", esan du.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Marcelinok esan duenez, taldeak "asumituta" dauka Kopako eta Ligako partiden ordutegietan ez dela aldaketa gehiagorik izango.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Gai horren harian, Bilboko Portuko egungo presidenteak adierazi du "ekainaren 1ean Athleticeko presidente" izango baliz, ez lukeela Bilboko Portuko presidente kargua utziko.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Athleticek azpimarratu egin du Kopako eta Ligako egutegiak korrodinatzea posiblea zela, Athletic eta Valentzia Kopako finalerdietako itzuliko partidara "baldintza berdinetan" iristi ahal izateko.
Nafarrak 414. partida jokatu zuen iragan astean Atletico Madrilen aurka eta bera da Athleticekin partida gehien jokatu dituen emakumezkoa. Klubak omenaldi txikia egin dio Bartzelonaren aurkako partidaren atarian.
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak, talde zuri-gorriak Real Madrilen aurka galdu zuen Superkopako finalari buruz hitz egin du EITB Mediarekin, Saudi Arabiatik Bilbora itzuli ostean.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Athleticeko entrenatzaileak bilbotarrek Real Madrilen aurka, Riaden, Saudi Arabian, galdutako Superkopako finala aztertu du.
Aitor Elizegi Athleticeko presidentea prentsaurrekoan agertu da Superkopari buruz mintzatzeko. Agintari zuri-gorriak klubaren erakusleihotzat jo du Saudi Arabian egotea.
Bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte Aitor Elizegi buru duen zuzendaritzak bigarren aldi honetan aurkeztu dituen aurrekontuak, aldeko 475 botorekin. Kontrako botoak 31 izan dira.
Urriaren 23ko Ohiko Batzar Nagusian bazkide konpromisarioek ezezkoa eman zioten 2021-2022 denboraldirako aurkeztutako aurrekontuari, eta horixe izango da bozkatuko dutena.
Athleticek Bazkideen Batzar Orokorra egin du gaur, San Mamesen. BErtan, konpromisarioek atzera bota dute Aitor Elizegiren Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako aurrekontua. Horrez gain, gaitzetsi egin du haren kudeaketa ere.
Athleticek Ohiko Batzar Nagusia egingo du larunbatean, urriaren 23an, San Mamesen. Egun horri begira Aitor Elizegi presidenteak elkarrizketa eskaini dio EITB Mediari. Batzarrean jorratuko diren gai nagusiak izan ditu mintzagai.
Klubak 5,3 miloioiko galera izango du aurten eta horri aurre egiteko bazkideei 120 euroko kuota gehiarria eskatu die. Gastuak nekez gutxitu daitezke eta, adituek diotenez, konponbide bakarra diru-sarrerak handitzea da.
Athleticek presidente izateko hauteskundeak egingo ditu datorren udan, eta Aitor Elizegi egungo presidenteak oraindik ez du azaldu hauteskunde horietan parte hartuko duen ala ez.
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak, talde zuri-gorriak 2020-2021 denboraldian egin duenari buruz hitz egin du. Fitxaketak eta irteerakere izan ditu mintzagai. Joseba Etxeberriari buruz ere hitz egin du.
(Gaztelaniaz) Athleticeko entrenatzailea oso haserre agertu da bere taldeak gol bat jaso duelako, berriro ere, partida baten azken minutuetan. Osasunak 88. minutuan lortu du berdinketa San Mamesen.