56 urteko iruindarra zaintzapean aske izango da espetxetik atera eta hurrengo bost urteetan; ezingo da bost urtez biktimarekin komunikatu ez harengana 300 metro baino gutxiagora gerturatu. Horrez gain, tarte horretan galduko ditu guraso-ahala, zaintza, tutoretza edo harrerarako gaitasunak.
Epaiak "adingabearenganako edozein diskriminazio mota" saihestu nahi du. Oraingoz, familiaburuak enplegatu publikoak diren guraso bakarreko familiei baino ez die balio baimenak; gainerakoek itxaron egin beharko dute, haien egoera Konstituzio Auzitegian ebazteko baitago.
Amaia ondarroarraren ametsa zen Itziar Pereira ama globoan ibiltzera eramatea, Egiptora egindako bidaia batean hori egin gabe gelditu baitzen. Lan egiten duen arrandegira joan da Xabier Madariaga haren bila, eta Urduñara joan dira, familiarekin globoan ibiltzeko.
Jon ondarroarrak aitaren ametsa bete nahi du: Carles Gironako laguna ikustea. Lagun minak egin ziren elkarrekin Gironan futbolean jokatu zutenean, eta 10 urte dira elkar ikusi ez dutenetik. Ezusteko handia hartu du Unai Aranburuk Getarian Carles eta Helena haren emaztea ikusi dituenean.
Txarli Burgaña ondarroararen ametsa bere gustuko taldearekin kontzertua ematea da, eta Aner semeari esker lehen urratsak eman ditu. Bateria jotzen ikasten egon da Fruizko Gaua estudioan, eta bertako lagunekin eta Andoni Ollokiegirekin jo du. Gainera, Kakanarru kuadrillakoen mezuak jaso ditu.
Ainhoak minbizia du eta realzale amorratua da. Elaia alabak amari izugarrizko sorpresa prestatu dio: Reale Arenara bisita egin dute, zelaira atera eta Mikel Oyarzabal eta Nerea Eizagirre jokalariak eta Xabi Prieto jokalari ohia ezagutu dituzte. Asko hunkitu dira ama-alabak.
Epaiketa gaur abiatu da Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Auzipetuak gertakariak aitortu zituen, eta hilketa saiakera egotzi diote. 2022ko abenduaren 31n, emakumeak benzodiapekinak eta antidepresiboak sartu zituen jogurtetan, eta adingabeak irenstera behartu zituen. Gero lepoan ebaki bana egin zien.
Gizonek eta emakumeek zaintzan eta etxeko lanetan ematen duten eguneko denboraren arteko aldeak gutxieneko balioak lortu ditu 2023an, nahiz eta oraindik ere emakumeak izan alderdi horietan denbora gehien ematen dutenak.
Seme-alaba batek gurasoak gaizki tratatzen dituenean, zer gertatzen da? Zer dago horren atzean? Zergatik eta zertarako egiten du egiten duena? Eta nola konpontzen da hori? Izar Arregi psikologoarekin filio-guraso indarkeriaz aritu da Maialen Otermin.
Agentziek negozioa ikusi dute hor eta haurraren jaiotza eta hezkuntzari buruzko akordioak eskaintzen ari dira. Itziar Alkorta bioetikariak eta Borja Muñoz Arrastia sexologoak Espainiako Etika Batzordearen kontra egin dute, nahastu egin dituelako negozioa eta familia eredu berriei buruzko gogoeta.
Bultzatzaileek gogorarazi dute Altsasu auziak hainbat irakaspen utzi dizkiela, hala nola "ez dela bertsio ofizialarekin fidatu behar" eta "Estatuaren eraberrikuntza demokratikoa beharrezkoa" dela.
Euskadiko Alkohol Espektro Fetalaren Nahasmenduari buruzko I. Jardunaldiak, Alkohol Sindrome Fetalaren Euskadiko Elkarteak (ASAFE) sustatutakoak, gizarte- eta osasun-arloko profesionalak eta kaltetutako familiak bildu ditu Abadiñon. Helburuak: arazoa ikusaraztea, kontzientziatzea eta laguntzea.
Gertakaria atzo arratsaldean jazo zen Salburua auzoan, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, umetxoa zabalik zegoen leiho batetik erori zenean. Adingabea larri baina egonkor dago. Aita atxilotu zuten, baina bart aske geratu da.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak absolbitu zuen iazko azaroan. Orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du akusazio partikularrak jarritako helegitea, eta epaiketa errepikatzea agindu du, sententzian "akatsak eta inkoherentziak" daudela iritzita.
Senide edo lagun baten heriotzaren aurrean, askotan umeei, albistea ezkutatu edo gozatu egiten zaie, babesteko asmoz. Gehiegizko babesa kaltegarria dela iritzita, adituek zintzotasunez eta naturaltasunez komunikatzea aholkatzen dute.
Halaber, EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen babesarekin atera den legeak lehentasuna emango die politika publiko guztietan haurren eskubideak babesteari eta sustatzeari.
Abene Lopezek Arbizun ikusi du lehenengoz Iñaki eta Nora Galartza seme-alaba gazteenen zirkuko emanaldia. Orain arte beldurrez egoten zen eta kanpoan gelditzen zen zain, baina beldurra gainditu eta etxeko txikien ikuskizunaz gozatzera joan da.
Itunpeko ikastetxeetako ehunka gurasok eta ikaslek manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bilbon, ikastetxe horietako grebei amaiera emango dien akordioa eskatzeko eta seme-alaben hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzeko.
Guraso izan nahi eta ezin duten pertsonez aritu da Amaia Vazquez psikologoa. Gorputzak jartzen dizkigun mugak onartu behar direla azaldu du. Dioenez, gauzak asko korapilatu dira ugalkortasun klinikekin; dena ez da posible, eta, batzuetan, saiatu arren, ez da lortzen. Hainbat faktorez aritu da.
Maitane Ormazabal terapeuta eta coacha eta Idoia Madarieta psikoterapeuta eta psikodramatista orain arte sarritan isilean gorde den min batez aritu dira, guraso izan nahi eta ezin dutenena, alegia. Diotenez, pertsona horiek aislamendu sozialera jotzen dute sarritan babesgune bezala.
Ikerketa baten arabera, familien % 60 adimen artifiziala ikastetxeetan erabiltzearen aldekoak dira. Halaber, ikasleen % 82k onartu dute inoiz erabili duten teknologia bat dela.
Ume gehiago izatea bultzatzeko dirulaguntzek emaitzarik ematen al dute? Portugal eta Alemaniako berri jaso dugu, eta Iparralde eta Hegoaldearen arteko aldeak aztertu. Aldaxka haureskolan, Teach for Portugal erakundean eta EHUko soziologia sailean jo dugu atea.
Mendaroko ospitalean jaio da 00:22an eta 3,350 kilo pisatu ditu. Bizkaian, berriz, 01:20 aldera jaio da lehen haurra, Noa, Gurutzetako ospitalean. Araban, 03:57an jaio da lehen haurra, neska bat, Bintou. Julen izeneko haur bat da Nafarroan jaio den lehen umetxoa.
Lardizabal ikastetxeko berrehun eta hogei umeen etxeetako hizkuntzak batuta, hamasei badira gutxienez. Zaldibia euskararen arnasgunea da eta duela bi urtetik euskara ardatza izateko programa ari dira lantzen eskola eremuan Huheziko adituen laguntzarekin. Euskara eta kulturartekotasuna praktikan.
Edoskitzeko gelak propio jarri ditu Osakidetzak, hala eskatzen duten amek umeari nahieran eman ahal izateko bularra. Eta horrek ekarri du haurra alboan dutela egin beharra azterketa. Modu horretan konzentratzea ezinezkoa dela diote, ez dituztela gainontzeko lehiakideen aurrean baldintza berak izan.
3.205 haur jaio ziren Euskadin 2023ko apiriletik ekainera bitartean, aurreko urteko epe berean baino % 3,9 gutxiago, Eustatek zabaldutako datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban izan da beherakada handiena, % 8,9 jaitsi baita jaiotza kopurua.
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eta beste elkarte batzuek osatzen duten Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian 'Euskal Eskola Publikoaz harro, hezkuntza lege honi ez' lelopean.