Zazpi partidatan zazpi garaipen lortu dituzte Elordik eta Zabaletak. Pilotari gutxiren eskuetan izan den lorpena da. Antzekoak aurkitzeko gutxienez zortzi urte egin behar dugu atzera.
Jokin Altuna amezketarra da 'kaiolako' egungo txapelduna, eta dagoeneko hiru garaipen ditu modalitate horretan, 2017an, 2020an eta 2021ean lortutakoak.
Baiko enpesako kirol zuzendariak buruz buruko txapelketa ematen ari dena aztertu du gurean. Laso eta Jaka finalerdietan sartuta, oso pozik agertu da Olaizola.
"Azken Partida", Aimar Olaizola Goizuetako txapeldun handiaren omenezko saioa, oroitzapen eta momentu zirraragarriz betetako saioa, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.
Iruñeko Labrit pilotalekua telebistako plato bihurtuta, Goizuetako txapeldun handiak senitarteko, lagun, herritar, pilotari eta zaletuen aitorpena eta maitasuna jaso zuen.
Aimar Olaizolaren ibilbideaz eta haren agurraz aritu da Joseba Urkiola EITBko kirol zuzendaria "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, bai pertsona baita kirolari bezala goi mailakoa da. Euskal kirolari asko eman diola azpimarratu du.
Amaia Huizi goizuetarra Aimar Olaizolaren laguna eta zale porrokatua da. Igandean haren agurrean izan zen, Aimarrek berak emandako sarrera baitzuen. Ia astebururo joaten zen haren partiduetara. Dioenez, lagun artean zirikatzaile hutsa da Olaizola.
Aimar Olaizolaren agurrean Goizuetako frontoian egin zioten omenaldiaz aritu da Unai Miranda herriko alkatea "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, auzolanean prestatu zuten dena herritarrek.
Aimar Olaizolaren agurraz aritu da Esteban Arotzena haren osaba "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, iloba pilotari lehiakorrena eta konpletoena izan da, eta bere burua gehien zaindu duena izan da.
Aimar Olaizolari Bixente Artolak urte askoan lagundu dio eskuak eta giharrak osatzen. Masajistarekin izan gara, pilotariaren sekretuak ezagutze aldera. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Josetxo eta Fermin ezagutu ditugu Aimar Olaizolaren omenaldi berezian. Azken urteotan egin dituen lagun onenetakoak dira, eta ia partida guztietara joan dira Olaizolarekin, autoz. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Goizuetako pilotaria aho bete hortz geratu zen, besteak beste, Manolo Arozena osabaren bertsoarekin. Asier anaiak ere saio berezian hartu zuen parte. Ikus ezazu! (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Iruñeko Labriten kantxa erdian kokatutako gunean Aimar Olaizolaren emaztea eta lau seme-alabak izan dira. Ikus ezazu berriro une hunkigarri hori bideo honetan. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Iruñeko pilotaleku 'zaharra' telebistako plato bihurtu da gau batez, eta Aimar Olaizolaren seme-alabek eskutitza idatzi diote aitari egun berezi honetan. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Juan Martinez de Irujo ere pasa da Aimar Olaizolaren 'azken partida'tik. Iberoko pilotari ohiaren agerraldiarekin goia jo du saioak, kantxan arerio izan zireneko garaiak gogoratu dituzte-eta. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Harreman trinkoa dute Asierrek eta Aimarrek, eta, Olaizola anaiek harreman estua duten bezala, euren seme-alabak ere oso ondo moldatzen dira euren artean. Elkar ikusi nahian bizi direla diote anaiek. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Aimar Olaizolak bere herritarren, lagunen eta pilotazaleen berotasuna jaso du bere ibilbide profesionalari amaiera eman dion partidan. Goizuetarra oso pozik agertu da egin dioten omenaldiarekin.
Garaipen batekin agurtu da, 22-14ko emaitzarekin irabazi baitie Jaka eta Aretxabaletari Ander Imazekin batera. Ondoren, omenaldi herrikoi dotore baten protagonista izan da pilotari nafarra.
Olaizola II.ak eskerrak eman nahi izan dizkie bere azken partidara bertaratu diren guztiei, lagunei, familiari eta bere ibilbidean zehar alboan izan dituenei.
Aimar Olaizolak Goizuetako herriaren omenaldia jaso du bere azken partidan, eta ekitaldiko unerik hunkigarrienetakoa bere ibilbide profesional eta pertsonaleko momenturik esanguratsuenak islatzen dituzten argazkiak pantaila erraldoi batean erakutsi dizkiotenean iritsi da.
Iturengo eta Zubietako joaldunek ez dute galdu nahi izan Aimar Olaizolaren omenaldia. Lehendabizi aurreskua dantzatu diote eguneko protagonistari, eta, ondoren, Ituren eta Zubietako joaldunek agerraldia egin dute.
Olaizola II.ak 42 urte bete ditu bere azken partida jokatu duen egun berean, Goizuetan. Hori dela eta, partida hasi baino lehen bertaratu direnek ''Zorionak zuri'' abestu diote.
Iruñeko Labrit pilotalekua telebistako plato bihurtuta, Goizuetako txapeldun handiak senitarteko, lagun, herritar, pilotari eta zaletuen aitorpena eta maitasuna jasoko du. Momentu hunkigarriak biziko dituzte bertaratuek Aimarren ibilbideko pasarteak gogora ekarriz, eta sorpresak ere izango dira
Iruñeko Labrit pilotalekua telebistako plato bihurtuko da gau batez. Bertan, senitarteko, lagun, herritar, pilotari eta zaletuen aitorpena eta maitasuna jasoko du Goizuetako txapeldun handiak. Ez galdu!