EAEko 60 udalerri daude egoera honetan, lautik bat. Nafarroan, berriz, 145, herrien erdia baino gehiago. Hirietan ere badira horrelako arazoak, Gasteizko Abetxuko auzoan, adibidez. Bertako zein Elantxobe (Bizkaia) herritarrekin egon da ETB.
Gizona atzo arratsaldean desagertu zen eta, horrezkero, bilaketa operazioa abiarazi zuten larrialdietako zerbitzuek. 02:00ak inguruan aurkitu dute Gurutze Gorriko kideek.
Arabako emergentzia plana aktibatuta dago. Suhiltzaile gehienak erne. Aurreikuspenak ikusita, Uribarriko urtegiaren hustuketa areagotzea erabaki du Zadorraren jarraipen mahaiak.
Hartuta zuten etxea utzi egin dute eta kale berean, Kristo kalean, bi atari gorago jarri dira bizi izaten. Jabearekin biziko dira. Egoera legeztatu, Gasteiztarrek dituzten eskubideak eskatu dituzte
Pedro Marik eta familiak hiru hilabete daramatzate Gasteizen bizitzen. Hiru bikote eta bi adingabe, guztira 8 lagun bizi omen dira okupatu zuten etxean.
Familia horretako kideak “ostrazismo sozialera” zigortu nahi dituztela salatu dute Ongi Etorri, Arabako SOS Arrazakeria eta Vecindad Vasca sin Fronteras elkarteek.
'Pitxi' familiakoak Gasteizen erroldatzera joan dira, baina ez dute lortu aurretik eskatu beharreko zitarik gabe joan direlako. Hala ere, eskaera erregistratu dute.
Gasteizen, azken asteetan egunero bezala Abetxukoko bizilagunek manifestazioa egin dute, orain hiru hilabete 'Pitxi'en klana bertara iritsi zenetik bizi duten bizikidetza arazoa salatzeko.
800 bizilagun inguru bildu dira protesta horretan eta, besteak beste, "kanpora, kanpora" edota "alde egin dezatela" oihukatu dute ijitoek okupatu duten etxearen aurrean.
Abetxukoko konpainia publikorik txikienarentzat dihardu. KunArte izeneko egoitzan ikuskizun eta tailer programazioa eskaintzen dute urte osoan. "Barrokino"euren azken ikuskizuna ere ezagutuko dugu.
Ibaian gorpu bat agertu dela ohartaraziz dozenaka dei jaso zituzten asteazkenean larrialdi zerbitzuek, baina, suhiltzaileek maniki bat zela egiaztatu zuten.