07:35 inguruan izan da istripua, Irungo noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira eta Tolosako Asuncion klinikara eraman dituzte. 09:20 aldera bi erreiak zabaldu dituzte, eta pixkanaka-pixkanaka trafikoa normaltasunera itzuli da.
Kamioi batek istripua izan du eta bi erreiak oztopatzen geratu da. Errepidea guztiz itxi behar izan dute eta Gasteizerako trafikoa A-15etik desbideratu dute. Ez da inor zauritu.
A-8 autobidean hainbat ibilgailuk elkarren kontra jo dute, Getaria parean, Donostiarako noranzkoan. N-1ean ere hiru autoren arteko istripua izan da, Villabona parean, Donostiarako bidean. 08:00ak inguruan izan dira istripuak bi lekuetan, eta hainbat kilometroko ilarak eragin dituzte.
Kamioi baten eta bi autoren arteko istripuak 6 kilometroko auto-ilarak sortu ditu goizean goiz. Pertsona bat zauritu da istripuan, baina tokian bertan artatu dute anbulantziako langileek.
Auto-ilarek bere horretan jarraitzen dute N-1 errepidean, Gasteizerako noranzkoan. Legorretan izandako istripu baten ondorioz bost orduz itxita egon ondoren, bi kamioiren arteko beste istripu bat gertatu da Ordizian (Gipuzkoa), baina ez da inor zauritu.
17:00etan gertatu da ezbeharra, Tolosako irteeran, Beasainera bidean. Ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. 44 urteko Lasarteko gizonezkoa da hildakoa.
Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte hirurak. Bestalde, Gasteizen bertan, beste pertsona bat zauritu da N-622an izandako istripuan, eta Zaldibarren zirkulazio arazoak eragin ditu istripu batek AP-8an, Irungo noranzkoan.
Trafiko motela izan da N-637 errepidean, baita Arrontegiko zubian eta Artatzako errepidean. Gipuzkoan, bi autok aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean, Irun parean, eta bidea erabat itxi behar izan dute, dagoeneko zabaldu badute ere. Pertsona bat zauritu da.
Sei ibilgailuk irrist egin dute eta errepidetik atera dira, baina ez da inor zauritu. Auto-ilarak sortu dira, eta trafikoa GI-2131 errepidetik desbideratu dute errepidea garbitzen aritu diren bitartean.
Iruran, kamioi bat irauli da, eta N-634 errepidea luizi baten ondorioz itxi behar izan dute 11:00k arte. Bilbon, A-8an, Errekalde parean, auto batek istripua izan du, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan.
Garabia behar izan dute Iruran kamioia errepidetik kentzeko. 11:00etarako ireki dute Zarautz eta Getaria arteko errepidea, eta ordura arte Meagatik bideratu dute trafikoa.
N-1 errepidean izan da ezbeharra 15:15ean, Gasteizko noranzkoan. Lekura hurbildu diren medikuak motor gidaria suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.
Nekazarien Biriatuko mugako blokeoa amaitu eta berehala sortu dira arazoak. Kamioien joan-etorri handiaren ondorioz, errepideak blokeatu egin dira, eta 30 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
22:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita errepidea, eta ibilgailuak GI-2130 errepidetik joan beharko dira Berastegitik Tolosaraino, eta bertan N-1a hartu.
Eskuineko erreia itxita egon da hiru orduz, eta pilaketak sortu dira N-1ean eta GI-20 eta AP-8 autobidean ere. 11:00ak aldera kendu dute ibilgailua bidetik, eta ordutik, ohikoa da ibilgailuen joan-etorria.
Lur-jausia N-I errepideko 407 kilometroan gertatu da, Idiazabal parean. Hasiera batean, errepidea itxita egon da Madrilerako noranzkoan, baina dagoeneko errei bat ireki dute.
Furgoneta batek istripua izan du eta gidaria zauritu egin da, nahiz eta ez duten ospitalera eraman beharrik izan. Bi errei itxi behar izan dituzte eta auto-ilarak Lasarteraino iritsi dira une batean. 22:00ak aurretik konpondu da egoera.
Gipuzkoako baserritar talde batek protesta deitu du gaurko, lehen sektorearen defentsan. Andoaindik Donostiarainoko bidea egiten ari dira, N-1etik, traktoreekin eta horrek ilarak sortu ditu.
Gipuzkoako baserritar talde batek (siglarik gabe eta sindikatuekin adostu gabe) mobilizatzeko deia egin du astelehenerako, "lehen sektore duin baten alde". Euskal Herriko gainerako lurraldeetan egin den moduan, Gipuzkoan ere errepideak hartuko dituzte. 07:00etan bildu dira Andoainen.
Kamioietako bat bidetik atera da eta beste biak traba egiten gelditu dira errepidean. Errepidetik atera den ibilgailuaren zama Itsasondoko tren geltoki ingurura erori da, baina ez du trenen joan-etorria oztopatu.
Erreietako bat, Gasteizko noranzkoan, 20:10ak aldera ireki dute berriro. Bi kamioilari Zumarragako eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte. Ibilgailuetako baten zama trenbidera erori da, baina ez du trenen joan-etorria oztopatzen.
Tolosan hiru ibilgailuk talka egin dute, eta 5 kilometrorainoko ilarak eragin ditu istripu horrek, nahiz eta dagoeneko trafikoa bere onera itzuli den. Elgoibarren ere ireki dute itxita egon den erreia.
Adunan eta Iruran bi istripu izan dira goizean, eta Donostiarako zein Gasteizerako noranzkoetan 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira bi ezbehar horien ondorioz.
Gaur goizeko lehen orduan Villabonan eta Tolosan N-1 errepidean izan diren bi istripuk hiru kilometro inguruko auto-ilarak eragin dituzte bi noranzkoetan.