EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
Streaming bidez
EITB
Martxoaren 28an hamar orduko jai izugarria egingo dute BEC!-en, eta EITBk zuzenean emango du, 23:00etatik aurrera. Lagun eta kolaboratzaile talde zabalarekin batera arituko dira taula gainean.
Chill Mafia
Informazio gehiago (2)
Chill Mafiak azken kontzertua emango du ostiral honetan BEC!-en, eta EITBren PRIMERAN eta GUAU plataformek zuzenean emango dute. Egun horretan bukatuko dute agur bira, hamar orduko jai izugarri batekin, eta "Agur eta Ohore" emanaldia ikusteko aukera egongo da, 23:00etatik aurrera, streaming bitartez. Hainbat artistarekin batera arituko dira, tartean, Nerve Agent, Hofe x 4:40, Euskoprincess, Bengo, La Txama, Mirua eta Arepas.
Produktoreak, abeslariak, DJk, diseinatzaileak eta graffitigileak… Duela hiru bat urte ezagutu genuen Iruñerriko koletibo hau, Xabier Leteren "Gazte arruntaren koplak" mitikoaren bertsio iraultzailea egin zuten eta. Ibilbide labur baina oparoan, beren ekarpena deigarria izan da euskal musikaren eszena garaikidean. Joan den irailean iragarri zuten agurra, Gaztearen "Dida!" saioan, eta ostiral honetan egingo dute azken zuzenekoa. PRIMERAN eta GUAU doako plataformetan jarraitzeko aukera izango dugu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa