EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

12:00

Prentsa aretoa

EITB Taldea

Alemaniako hauteskundeak bertatik bertara jarraituko ditu EITBk, informazio, datu eta analisi guztiekin

EITB Media

EITBko lantalde zabala Berlinen izango da egunotan, eta handik egingo dituzte hainbat albistegi eta saio berezi: Euskadi Irratiko "Faktoria" ostiralean; "Gaur Egun" eta "Teleberri" ETBko albistegiak igandean, eta Radio Euskadiko "Boulevard" astelehenean.

  • Alemaniako hauteskundeen jarraipena, EITBn

    Alemaniako hauteskundeen jarraipena, EITBn

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande honetan, otsailak 23, Alemanian egingo diren hauteskundeei arreta berezia emango diete EITBren hedabideek, eta albistegi eta programa bereziak egingo dituzte bertatik Euskadi Irratiak, Euskal Telebistak eta Radio Euskadik. Informazioan eta zerbitzu publikoan erreferente izatearen konpromisoari eutsiz, kanpainaren azken orduak zein hauteskunde gaua eta horren biharamuna gertutik jarraituko ditu EITBko profesionalen lantalde zabal batek, informazio, datu eta analisi guztiak geuregana hurbiltzeko.

Ostiral honetan bertan abiatu da jarraipen berezia, Euskadi Irratiak Berlinetik egindako goizeko "Faktoria" albistegiarekin, Iñaki Guridi buru.

Asteburura begira, Euskal Telebistako "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek ere Alemaniara joko dute, eta Berlinen izango dira Jonan Apaolaza eta Xabier Ormazabal, Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunarekin eta Ane Irabazal Alemaniako korrespontsalarekin batera. Larunbatean bertan zuzeneko konexioak egingo dituzte, eta igandean Berlinetik egingo dira albistegiak.

Hurrengo egunean, Radio Euskadik "Boulevard" berezia egingo du Alemaniatik, Eider Hurtadok gidatuta.

ORAIN albiste zerbitzuak ere gertutik jarraituko ditu hauteskundeak eta, ohi bezala, datuak eta emaitzak eitb.eus webgunean, EITB Albisteak aplikazioan eta EITBren sare sozialetan izango dira ikusgai.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
     
    kargatzen